Izan eta Esan
Streep
Afrikatik
Oroitzapentxo bat Sidney Pollack-endako
"Memorias de Africa" telebistan botatzen duten bakoitzean negar egiten dudalako. Azkena, joan zen asteburuan. Bakarrik gauen, silloian jarrita. Eta pelikularen kredituak agertzen direnean, musika eder horrekin, beti hasperen luze bat ateratzen zaidalako.
Pertsonaien arteko harremana, istorioa kontatzeko modua, Afrikako parajeak, musika zoragarriak direlako. Eta Meryl Streep sekula ez delako hain goxo agertu, Robert Redford hain neurrian eta seduktore, eta Brandauer hain errealista eta kanalla.
Eta batez ere zinea justifikatzen duen eszena polit horietako bat oparitu zigulako, hain erromantikoa, sexia, iradokitzailea : Redford-ek ilea garbitzen dionean Meryl Streep-i. Une batean biek gurutzatzen dituzten begiradak zinearen handitasuna direlako.
