Izan eta Esan
Bergara
Bergara, jaietan jai
Asteleheneko Goienkaria
Herriko jaietan murgiltzeak, krisiaren albisteengandik, argitaratzen diren tontokeriengandik edo gatazka guztiengandik urrundu gaitu. Festaren izpirituak oasi (edo ispilukeria) bat sortu du, jai giroak zutabegilearen bihotza bigundu, eta behingoz bada ere, eztena gorde, eta zorroztailea limurtzaile bilakatu da. Jaietan dabilen herriaren omenez, hona hemen Bergaratik gustatzen zaizkidan hamar gauzen zerrenda:
1. Euskaraz bizi den herria izatea. Eskertzen dut kalean, lagunartean, dendetan eta erakundeetan euskaraz normal berba egitea, estimatzen dut gure semeak arlo guztietan modu naturalean euskaraz haztea.
2. Zazpi-zortzi urteko ume bat herri osoan zehar patinete gainean bakarrik ibili ahal izatea, umearen autonomiaren eta gurasoen lasaitasunaren mesedetan.
3. Kalean, azokan, dendetan jendeak nire izenez agurtzea eta zer moduz nagoen galdetzea. Eta nik gauza berbera egitea, despistatzen ez banaiz behintzat. Atsegin dut gertutasun hori.
4. Herrian bizi den musika zaletasuna, zenbat herritarrek hartzen duten parte musikarekin zerikusia duten ekitaldietan, eta mota askotako jendea izatea kantuan egin edo instrumentu bat jotzen duena. Musikak nola duen presentzia herriko bizitzan.
5. Elizkizunetako eta bereziki hileta-mezetako musika, koroa eta organua. Santuseko “ossana” aurretik organuak jotzen duen akordea lehen aldiz entzun nuenetik, erabaki nuen soinu bakar hori entzuteak ondo merezita daukala meza bat.
6. Nire ezkon familia osoak eskaini didan maitasun baldintzagabea, gutxienez azken hirurehun urteotan Bergaran edo Antzuolan jaio ez den lehen famili kidea izanda ere. Bihotz bihotzez, eskerrik asko.
7. Santa Ana parkea. Maite dut txoko hori edozein urtarotan, espazioa, uraren soinua, zuhaitzak eta erakinak. Agintariren bati bertako elizan kristaldegi handiko kafetegik bat ipintzea otuko balitzaio, nire hilarteko botua eskuratuko luke.
8. Zerbait urrun dagoela adierazteko erabiltzen den esamoldea: Pikunittan egon. “Noraino joan zara, Pikunittaraino ala?”. Pikunitta Bergaran baina ia Aizpurutxon dagoen baserria da, herri barruan baina azken mugetan. Bereziki apreziatzen dut umeren bati entzuten diodanean.
9. San Martzial eguneko jaia, Bergarako festarik onena zalantza barik. Dena gustatzen zait: idi parea, dultzaineroak, ardo-barrikotea, dantza, giroa, erromeria, lagunartea... Festaren alaitasuna eta alkohola lagun, bergararren alderik dibertigarriena eta atseginena ateratzen da egun horretan.
10. Bergara herriaren kokapena. “Bergaritis herrititis” eraso zorrotz bat eman, eta halako batean hiri haizea arnasteko premia sentituz gero, hiru ordu laurdenean Bilboko, Donostiako zein Gasteizko erdigunean egon zaitezkelako, hartu ufada, birikak bete, eta buelta.
Bergarar bizikideok, debagoiendarrok, pasaiuez ondo jaixak!
Organu entzunaldia
Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskola -Bergara Musika Eskola
BERGARAN
2010-4-17an. Goizeko : 11.30etan
Sta.Marinako Sakristau Etxean
EGITARAUA
LÉON BOËLLMANN (1862-1897)
Verset Op.29 Nº9
Harkaitz Allur,organujole
Toccata Suite Gothique Op.25
Iñigo Larrañaga, organujole
DOMENICO ZIPOLI (1688-1726)
Pastorale
Maitena Mañarikua, organujole
JOHN STANLEY (1712-1786)
Voluntary
Mikel Arenas, organujole
CHARLES ALPHONSE FESSY (1804-1856)
Prelude
Cristina Souto,organujole
JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)
Praeludium eta Fuga Si bemol handian
Ane Bereziartua, organujole
JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)
Praeludium Do handian
Pello Lete, organujole
FRANÇOIS COUPERIN (1668-1733)
Elevation Tierce en taille de la Messe des Couvents
Eugenio Etxebeste,organujole
JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)
Praeludium eta Fuga Fa handian BWV 556
Ion Gurutz Biteri, organujole
JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)
Praeludium eta Fuga Re txikian BWV 554
Lorea Larrañaga, organujole
HENRY PURCELL (1659-1695)
Petite Suite
Ignacio Araquistain,organujole
FRANCESC ANDREU ( XVII Mendekoa)
Tiento lleno a tres
Miren Pantxeske Azkarate,organujole
ANTON ERRARTE (1940- )
Sarrera-Hasiera
Aitor Olea, organujole
FRANCISCO VILA ( XVII Mendekoa)
Cinco Versos
OLIVIER MESSIAEN (1908-1992)
Le Banquet Celeste
Elena Laka, organujole
JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)
Toccata eta Fuga Re txikian BWV 565
Itziar Urbieta,organujole
Irakasleak : Jose Luis Frantsesena eta Aitor Olea Juaristi
Hurrengo entzunaldia : 2010-4-24 Arratsaldeko 18.00etan Azpeitiko Esklabetako Elizan
