Izan eta Esan
Hiru triku, hiru truku
Donostiara joan eta ipuina erosi genion umeari.
Geltokian, bueltako trenaren zain geundela hasi zen irakurtzen.
Trenera sartu eta Errekalde aldean geundela itxi zuen liburua.
- Ya está. Irakurri dot. Orain gustora irakurriko nuke bigarren eta hirugarren partea.
Ez da meritu txikia, haranzkoan Debatik Zarautza bitartean Marca adi-adi irakurtzen joan zenarentzako.
X. Mendiguren, ekin lanari.

eskerrik asko
eskerrik asko; saiatu beharko (beste batzuek larregi idazten dudala esan arren); bitartean, liburutegian badira gauza politak, idazle horrenak nahiz beste askorenak.
goraintziak marcazaleari.
luzatzeko eskaera
Orain arte sekula ez diot entzun bigarren parterik eskatzen.
Luzapena, futbol partidena baino ez zuen eskatzen.
Futbol fitxaje berriekin zalantzarik izanez gero, badaukazu zeinek argitu.