Izan eta Esan
Portero ala jokalari
Semeak ikaskide berria dauka
Atzo afalorduan Oierrek ikaskide berria zeukatela kontatu zigun.
- Lagun berri bat etorri da gure gelara. Jonathan dauka izena.
-Ah, lagun berria, ze ondo! Eta nondik etorri da? (nagusiak pentsatzen du ikasturtea hasita datorren Jonathan bat kanpotik etorriko zela, umeei atentzioa emango ziela, edo auskalo)
- Nondik etorri den? Hori ez dotsagu galdetu. Guk galdetu dotsagu: zuk zer izan nahi dozu portero ala jokalarixa? Eta berak esan dau: "yo, jugador". Eta futbolean jolasten hasi gara, eta orduan ez dotsagu eze be gehixago galdetu.
Galderak
Muxuak.
aurrejuzkurik eza
Meritua umeen izakeran dago, aurrejuzkurik ez edukitze horretan.
Musu bat
Berriro ere...
Haurren lezioak