Hemen zaude: Hasiera Blogak Markos Zapiain Artxiboa 2008 Maiatza 19 Baietz klona gutxietsi
Dokumentu Akzioak

Markos Zapiain

Baietz klona gutxietsi

 

Umea zaintzeagatiko borroka kasu guztietan ez da benetakoa, baizik dibortzioak dakarren oinazearen eta suminaren adierazpenetako bat. Batzuetan zaintza ez da eskatzen bikotekide ohia izorratzeko baino. Umea haztea oso baita gogorra. Eta, diotenez,  gaur egun elkarketa-eredu hegemonikoa ez da honezkero sendi patriarkala seme-alabekin, baizik bikote kontraktuala. Eta umea gero eta gutxiago hartzen da familia biribiltzera letorkeen osagarritzat; eranskin desorekatzailetzat hartzen da maizago, gremlin amorragarritzat, lehenbailehen neutralizatu beharrekoa.

Zaintza benetan partekatu nahi izatera, garatuago genituzke klonazioak eman diezazkigukeen aukerak. Edozein gisaz, behin klonazioa egunerokoan txertaturik izango dugularik ere, etorkizun ez oso urrunean, dibortzio-prozesuetan ez da erabiliko umeen onura eta bikotearen bakebidea helburu. Aitzitik, gertagarriagoa da honako ika-mika hauxe:

Dibortzioa. Bi bikotekide ohiek nahi omen dute umeen zaintza.

“Ba klona itzazue”.

“Ados”.

Alta, berehala bilatuko du amorruak mintzatzeko bidea, eta dibortziaturiko biek jatorrizko umea eskatuko dute, jaiotzazkoa.

 “Baina klona ez al da ba definizioz jaiotzazkoaren berdin-berdina?”

“Berdina bai; ez ordea berbera”.

Epaiketa galdutakoak konformatu beharko du klonarekin.

Gizakiok gatazketan darabiltzagun jokabideak eta mintzamoldeak kontuan hartuta, ezin baikorra izan.   

Markos Zapiain 2008/05/19

Egia mingotsa

Asel Luzarraga — 2008/05/21 08:13
Benetan, zoritxarrez holako zeozer bihurtu dira familia ereduak. Agian familia bera legez kanpo uzteko garaia iritsi da, gizarteari egiten dion ekarpena gero eta kaskarragoa dela ikusita. Kontratu mota hori deuseztatu eta kito. Gogoratzen dut garai batean holakoak Dallas eta holako telesail negargarrietan ikusten genuen fikzio urruna baino ez zirela. Txundigarria da zelan sartzen zaigun sukalderaino hainbeste gaitzesten ei dugun amerikar estiloa. Gurean pentsaezinak ziren asko (Mega center horiek guztiak, kasurako) bihurtu dira eguneroko ogia. Ea noiz hasten garen eskopetak eskoletan sartzen, sarreretan metal detektagailuak ipintzen... Hurrengo urratsa da, ezta?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
José Basarri Onaindía Jozulin, 2012/01/28
Eman ta zabal zazu Markos Zapiain, 2012/01/25
alua oier g, 2012/01/24
bakotxa bere lekuan oier g, 2012/01/14
+1 azken esaldi horri Gorka Bereziartua, 2012/01/14
Azken sarrerak
Tanpax 2012/02/04
Sarrionaindia 2012/01/23
Etiketa lainoa
bermeo etakideen ametsak globalizazioaz irun kalakakoak liburuak eta idazleak