Hemen zaude: Hasiera Blogak Izan eta Esan Artxiboa 2008 Abendua 22 Selekzioaren izena. Eta izana?
Dokumentu Akzioak

Izan eta Esan

Selekzioaren izena. Eta izana?

Asteleheneko Goienkaria

”Manifestaldi nazionala. Abenduak 27. Larunbata. 17,30. Aita Donostia. Bilbao. Esait. www.naziobatselekziobat.org.” Berria, 08-12-21

 

Askotan, gaiak hazi eta konplikatzen direnean, selekzioaren izenaren arazo honen kasu, gauzak bere onetik ateratzeraino, ez da txarra hasierako kontzeptuak xehe-xehe azaltzen hastea, kontua non katramilatu zen argitze aldera. Ia:


1. Euskadiko selekzioaren urtean behingo partida sinbolikoa Euskal Herria izenarenpean jokatzea aldarrikatzen da. Aldarri legitimoa, kontutan hartuta herritar askoren izana Euskal Herria izenarekin identifikatzen direla, eta ez Euskadirekin.
2. Izen bat zein bestearekin tematuta, ondorioa da ez dela partidarik izango. Ez sinbolorik, eta beraz ez dela izango horrek ateratzen zuen diru-iturririk.

Zergaitik sinboloetan tematu? Euskal Herria kontzeptua kirolean sentitzen dugulako? Kirolean batez ere sentitzen badugu kontzeptua, tira, edo kirolaren errepresentazioa oso inportantea da gure bizitzan eta beraz EH kiroletik abiatuta nahi dugu, edo aitzitik, kiroletan baino ez dugu sentitzen, eta beraz gainerako alderdietan ez dugu EHko moduan identifikatzeko premiarik.


Esan nahi dut honekin herritar gehienok mila ekintza egiten ditugula egunean EHko identifikazio barik, eta euretariko asko Espainiako herritar moduan, eta hor ez dugula inolako oztoporik ipintzen, bizitzarako traba handia izango liratekeelako.

 

Euskal Herri osoan hizkuntza ofiziala ez den hizkuntza batean kontsumitzen dugu. Gazteleraz idatzitako eta Espainia nazio bakar moduan oinarri duten komunikabideak kontsumitzen ditugu. Espainiako estatuko funtzionari diren epaileei konfiatzen dizkiegu geure arazorik pribatuenak. Euskal mendizale ospetsuak pasaporte espainiarrarekin iristen dira mendirik zailenetara. Berdin bidaiari euskaldun abenturazale ausartenak. Eta herritar arruntak ere, Espainiaren mugatik irteten duenean. Espainiar dihardugu behin eta berriro, inolako konplejurik, zalapartarik eta matxinadarik barik. Zertan dator orduan futbol partida sinbolikoari horren besteko garrantzia ematea, ohiz Euskal Herriko hegoaldeko futbol talde guztiak Espainiako ligan badabiltza eta horietako jokalari batzuk Espainiako selekzioan, himnoa tente eta errespetuz entzuten?

 

Futbola baino haratagokoa da, esaten dute, arazo politikoa egin da. Iruditzen zait arazo politikoa baldin badaukagu, eguneroko bizitzan igarriko litzatekeela arazo hori, ez bakarrik futbolean. Nago ostera eguneroko bizitzan erosoegi bizi garela Espainiar naziotasunaren magalean, eta beraz, protestarako geratzen zaigun esparru bakarra, futbol sinbolikoarena dela.

 

BLOGERAKO: Atzo eguerdian Astelehenko Goienkaria-rako zutabe hau idatzi ondoren, gaur goizean pentsatzen nuen inork ez duela eztabaidatu Espainiako loteriari loteria nazionala edo estatala esan. Eta gutxiago planto egin, loteriarik ez erosi, Gabonetako loteriari estatu-loteria esaten ez dioten bitartean. Ez dut sinisten Euskal Herriko selekzioa defenditzeko manifestaziora joango direnek loteria nazionalik erosi ez dutenik.  




Euskadi edo Euskal Herria

juan — 2008/12/23 11:54
Euskadi, Sabinok 7entzat sortu eta batzuek hiruri mugatu diguten izea da.
Ikurriña, Sabinok (hasieran Bizkaiarentzat sortu) gero 7entzat zabadu eta orain 3ri mugatu diguten sinboloa da. Eta erabiltzen jarraitzen dugu.
Zein da diferentzia?

Jokalari batzuena aparte lagatzekoa da. Burujabetzaren alde pausuak eman behar direla esan lehenengo, eta gero Espainiako selekzioarekin jolastea sekulako ohorea eta betiko ametsa dela esatea...

Nafarroa

Berrotza — 2008/12/23 12:47
Gure aberriaren errealitatea, tamalez, zuk deskribatu duzun hain ezkorra eta penagarria da (hizkuntza, komunikabideak, epaileak, pasaporteak, unibertsitateak, etabar.)

Erabat ados nago futbola eremuan baino haratagoan eraman behar genuen afera dela. Ez dakit zergatik aldarrikapen hauek mugatu behar dugun soilik kirol eremuetara. Jakin ezazue batzuk, behintzak, egunero bizitzako ekimen guztietara eramaten saiatzen garela. Liburutegi eremuan, lekuko. Baina ez dakizue zer zaila den uraren korrientearen kontra igeri egitea.

gai honen gainean, http://berrotza.blogspirit.com helbidean pentsatzen dudana aurki dezakezuenez, laburbilduz, soilik esango dut, naparra naizen aldetik, Euskadi izena ez dudala ikusten batere ondo. Nahiz eta Euskadi edo Euskal Herria gauza bera izan daiteken. Baina kasu honetan, beste une batzuetan bezala, gakoa aberriaren kontzeptuan datza. Hots, hiru probintziako aberria edo zazpi probintziako aberria. Eta kitto.

Gipuzkoarrek nola ikusiko lukete, Nafarroako selekzioa. Eta nafarrok gipuzkoako jokalariak konbokatzeko aukera edukitzea, edo ez? Eta batez ere, zer irudituko zaizue Miguel Sanz Sesma lehendakaria palkoan euskal biztanle guztiak ordezkatzea?
G. L.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.

Azken erantzunak
datuen babesa Koldo Los Arcos, 2011/03/10
Benetan! Jaione, 2011/03/09
Oso ona! leire, 2011/03/08
Berme TRUST MAILEGUA PLC Tony Belly, 2011/02/06
Bai horixe! Gari Araolaza, 2010/12/01
Azken sarrerak
Normal moduan 2011/05/08
Etxeko lanak 2011/04/04
Etiketa lainoa
"Los abrazos rotos" 1/2004 Lege Organikoa Almodovar Anjel Lertxundi Antzararen bidea Athletic Azpeitia Bergara Berria Bilbo Bizkaia irratia Calatrava Callao Deba Debagoiena Donostia Durangoko azoka EA EB Egunkaria Elgeta Eskarmentuaren paperak Espainia Euskadi Euskal Herria Gizarte-Segurantza Goiena Goiena.org Goienkaria Ibarretxe Jabetza Erregistro Jaimito Katalunia Kate Winslet Kode Penal Kode Penala Kode Zibil Kode Zibila Leonardo Di Caprio López Madariaga Memorias de Africa Merkatal Epaitegia Meryl Streep Mezularia Ministeritza Fiskala Mundumira Nagel Oier Patata Patxi Lopez Patxi López Penelope Redford Revolutionary road Robert Redford Ronaldo Samarago San Martzial Streep Sustatu Veleia Victoria Zubi Zuri abokatu abuela adarra jo adina adiskidetsu agintari agiri ahotsak aht aisia aita aitatasun-baja aktualitate alarguntasun-saria albiste aldatu alderdi alderdi kontratugilearen lehen alderdia aldiri aldizkaria algodoi alkatea alkohol altzoa ama amama ametsa amona anaia andere andereño apatrida aranzadi argazki argitaletxe argitalpen kontratu argitarapen kontratu eredua argitaratzaile argudioak arriskua aseguru-etxe astelehena aukera aurkezpen auto autobusa autopista auzia auzitegi azalea aztarna bahitura bakarra balio banaketa bandera bateratu begi belaunaldi beltz berba berdintasun bergara bergara-eibar bero besarkada bi bialeku bidegabekeria bigunak biharamona bihotzez bikotea bilaketa biotekide bizi bizikidetza bizitza bost botu bueltatu burka burua cd dantza datuen babesa debagoiena demanda demandatu demokratiko demokrazia denda derrigortutako aurrejubilatu dibortzio diputatua dirua dogma domeka eco edertasuna edukinak egile eskubidea egunerokotasuna egunkari egutegia eibar eibartar elastina elegantzia elkarbizitza elkarrizketa elkarte emakume emakumearen aurkako indarkeria emakumeen aurkako indarkeria entzunaldia epai epaia epaiketa epaile epaitegi epaitegia epel erabiltzaile erakunde eraman erantzukizun zibila eraso eraso biktima erderaz erditu eredu ergatibo erlijioa ermua erreferendum erreklamazio erretiratu erretiro-sistema errlomantizismo errua ertzain esku eskubide eskubidea españa estali etxeko lan etxeko lanak etzan euskaldunak euskaltegi euskara ezinegona ezkondu ezkontide ezkontza ezkontzaren erregimen ekonomikoa ezpain ezpainak fado faltsu familia feminista filma funtzionario futbol futbol kamiseta futbola galdeketa galdera galdu garesti garestitu garraio gastu gazte gizarte gizartea gizon gogorrak goibel goienkaria gora gorri gorria gotzain guardia guraso gurasoak halako batean hankaz gora harakina hatxis haurdunaldia haurrak hauteskunde hauteskundeak hauteslego heldu heriotza herri herrigintza herritar hezkuntza higuina hilketa hiria hitz hizkuntza hotz hutsune idazkun idazle idazle elkarte ihesbide ikasketak ikaskide ikastaro ikastola ikur ilunga ilusioa indarkeria inguratuta inkesta interes interes publikoa internet ipuin irain irakasle iraksle irakurri iraultza irazpideen sozietatea irratia irteera-operazioa itzulpen izatezko izena jai jaia jaiak jasan jerga jokalari jolas jubilatu kalbinista kale kalteordain kanpaina kanpoko kargu kargua kartela kastellano kaudimengabe kaxero kiebra kilometroak kitxua kobratu kolpe komunikabide konkurtso konstituzio konstituzioa kontratu kontrola kontsulta kontsumitu kosta kostu kotizazio kpi krisi kudeatzaile kultura lan lana lanbide landare lasai lau aste legea legedi legedia lehendakari lehor lepoko mina lertxundi liburu liburua liburutegia limoiondo loditasuna lojika lotara loteria nazionala lurraldea magia mailegua manifestazio manifestazioa martxoak 8 mary poppins masturbatu matxismo meme memorias de Africa merkatal merkatalgune merkatua mesede migraña ministroa moda monzó muga murrizketa musika musu musulman nagusi nahasketa nazionalitatea negar negu nerabe nerbio neska neskatila obra oinetako okularista olentzero ondasun banaketa opor oporrak organu osasun sistema ospelak ospitalea pazientzia pentsio pentsioa pintatzekoa pipa-poltsa pirata pirritx plazerra polisemia politika politiko porrotx portero portu pottolo preso pribatu printze printzesa produktu protesi publiko publikoa publizitate salatu saltzaile sanblasak saskia segurantza sehaska selección selekzioa seme seme-alaba semea sexu-aldaketa sharon sinco sindikatu stone stormy monday tabakoa telebista terrorismoaren gorazarrea tertulia tertuliakide testu topikoa tostoiak tradizio tratu trena txartel txikia txinatar txiste uda udaberri udaberria udala ume umeak untxia urdina uztartu volvone webgune xalotasun zabaldu zahar zaintza partekatu zaintza partekatua zakila zapatu zapatu ingelesa zapi ze zerbitzu publiko zigor zikina zine zinea zoragarri zorion zoriona zoru pelbiko zuzenbide zuzenbide politiko zuzenbidea