Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Frantziako anderearen ahozko tradizioko euskal baladaren kontakizuna komikiratu dute

e-gor 2023/01/23 07:44
Álvaro Rabellik eta José Carlos Torrek egin dute eta El Gallo de Oro argitaletxe bizkaitarrak atera
Frantziako anderearen ahozko tradizioko euskal baladaren kontakizuna komikiratu dute

Irudia: José Carlos Torre

Frantziako anderea ahozko tradiziotik jasotako euskal balada ezaguna da, hainbat bertsio dituena, horien artean ezagunenetakoa ziurrenik Hiru Truku musika taldeak egindakoa izanik, justu horregatik. Balada horretan kontatzen den istorio tragikoan, Frantziako erreginaren dama bat eta Bizkaiko aiton-seme bat maitemindu egiten dira eta ezkon-hitza ematen diote elkarri, baina etxera itzultzean mutilaren amak hori gustuko izan ez eta semeari agintzen dio dama bertara ezkontzera datorrela bidean atera eta hiltzeko...

Istorio hori komikira ekarrita argitaratu du orain Bizkaiko argitaletxe El Gallo de Orok, Frantziako dama izenburuarekin. Álvaro Rabellik egin du gidoia eta José Carlos Torrek marrazkiak.

Kartzelako bizitzaren kontakizunak, "Barruan" komikian

e-gor 2023/01/21 11:25
Ataramiñek argitaratu du Gartxot ezizenarekin sinatzen duen egilearen esperientzia pertsonaletan eta beste batzuk bizitakoetan oinarritutako lana
Kartzelako bizitzaren kontakizunak, "Barruan" komikian

Irudia: Gartxot

Ataramiñek, euskal errepresaliatu politikoen sorkuntza lana sustatu eta zabaltzeko helburua duen elkarteak, presoek idatzitako zenbait komiki argitaratu zituen aurreko hamarkadaren lehen erdian: Mikel Orbegozoren Preso nago (2010), Preso nago 2 (2013) eta Ilargiraino! (2015) eta Borxa Urberuagaren Espetxetik at (2011). Bada, hamarkada hau estreinatzeko, Gartxoten Barruan argitaratu zuen iazko azken hilean.

Presondegiko bizitzaren istorioak kontatzen dira bertan, gordintasunez baina, ahal den neurrian, goxotasunez eta umorez ere bai. Gartxot ezizenez sinatzen duen egilearen pean 2000ko hamarkadan Frantziako espetxeetan egondako preso bat dago. Eta komikiak bere esperientzia pertsonaleko kontu batzuk badakartza ere, beste kide batzuei gertatutakoak edo haiei entzundakoak ere badaude, kartzelako bizitzaren kontakizun kolektiboa osatuz.

"Hodeien gaineko aldean", maite den pertsona baten suizidioaren minari buruzko komikia

e-gor 2023/01/20 18:53
Bertol Arrieta eta Sandra Garayoak ondu dute eta Txalapartak argitaratu
"Hodeien gaineko aldean", maite den pertsona baten suizidioaren minari buruzko komikia

Irudia: Sandra Garayoa

Nola egin aurre bikotekidearen suizidioari? Leire erantzun bila abiatzen da, edo ihesi, batek daki, baina errepideko hotel batean gelditu eta, ezertarako indarge, bertan geratzen da egun bat eta bestea eta bestea... Eta bertako pertsonaia bitxiek lagunduko diote bidea aurkitzen, edo berak beraiei...

Hau da Bertol Arrietaren gidoia eta Sandra Garayoaren irudiak dituen Hodeien gaineko aldean komikiaren gaia, Txalapartak atera duena. Gai arantzatsua eta gogorra, komikian laztasunaz gain samurtasunez ere lantzen asmatzen dutena.

Andres Espinosa gerra aurreko euskal mendizale handi bezain ezezagunaren bizitza komikira ekarri dute Suak eta Mendi Film Festival-ek

e-gor 2023/01/20 08:10
Ramon Olasagasti, César Llaguno eta Felipe H. Navarrok egin dute
Andres Espinosa gerra aurreko euskal mendizale handi bezain ezezagunaren bizitza komikira ekarri dute Suak eta Mendi Film Festival-ek

Irudia: César Llaguno eta Felipe H. Navarro

Andres Espinosaren bizitza guztiz harrigarria da. Zornotzan 1903an jaioa, oso gaztetatik mendizaletu zen, eta hala hainbat igoera zail egin zituen modu oso berezi eta sinestezinean. Bakarrik, sokarik gabe eta espartinekin egiten zuen espedizio osoa, gauak ere mendian altuera handian pasatuz, eta hala igo zituen Mulhacen, Teide, Urriellu, Mont Blanc, Aiguille du Midi, Cervino, Sinai, Kilimanjaro, Toubkal eta beste! Gainera, Urriellura sokarik gabe igotzen lehena izan zen, eta Alpeetakoak eta Afrikakoak behintzat bakarka inork inoiz egindako lehenak izan ziren! Kangchenjunga igotzeko asmoz ere joan zen Himalaiara, baina bakarrik joaten ez zioten utzi, eta nazien espedizio batekin ezin batuagatik, igo gabe gelditu zen. Gero, Espainiako Gerra Zibilak eten zuen haren ibilbidea.

Orain Suak eta Mendi Film Festival-ek haren bizitzari buruzko komikia atera dute, Andres Espinosa - Bakarrik eta libre, Ramon Olasagastiren gidoiarekin, César Llagunoren marrazkiekin eta Felipe H. Navarroren kolore eta errotulazioekin. Modu bikaina euskal mendizaletasunaren aitzindari ezezagun honen abenturak ezagutzeko!

"Makina Maixu 1 - Rol Fu-aren bidea", rol jokoa komikian!

e-gor 2023/01/18 21:04
Rolariak elkarteak atera du rol jokoa, eta bertako istorioa Imanol Etxeberria eta Noemi Gallegok egindako komikiaren bidez kontatzen da
"Makina Maixu 1 - Rol Fu-aren bidea", rol jokoa komikian!

Irudia: Imanol Etxeberria

Euskara eremu gero eta gehiagotan presente dagoen heinean, eremu frikiak ere bereganatzen ditu. Komikiena ere hala da neurri batean, berriki mangaren alorrera ere iritsi da... Eta duela pare bat urtetik hona rol jokoen mundura ere iritsi da euskara, gainera erritmo ikaragarrian haziz. 2019ko Durangoko Azokan aurkeztu zen euskarazko lehenengo rol jokoa, Atopia RPG, aurreko urteko azokako Sormen Beka irabazi zuena. Geroztik, beste lau behintzat atera dira: Adur, Pastorola, Gudamailu eta Taroka (azken hau rol jokoa baino gehiago ere bada, baina tira).

Bada, frikitasunaren biribila biribilduz, aurtengo Durangoko Azokan istorioa komikian kontatzen duen rol jokoa atera zen! Makina Maixu 1 - Rol Fu-aren bidea da komiki-rol joko hau, eta bertako istorioan Makina Maixuk rol-fuaren bidean zehar gidatuko gaitu, euskal historia eta mitologian barna, Perurena, Barandiaran, Basajaun, sukaldariak, Elkano... eta beste hainbat pertsonaiarekin topatuz.

Komikia bera atalka joan da argitaratzen Rolariak-en webgunean eta sare sozialetan, eta horren lehen denboraldiko atalak dira komiki honetan batzen direnak. Benetan barregarria da, "...eta heriotxa emango diosu!" zioen hartan inspiratutako protagonistarekin.

Euskara, jalgi hadi komiki-rolen plazara!

"Itsasoan urak handi", HB eta Lo-li-ta munduan barna

e-gor 2023/01/15 12:53
Xabiroik album formatuan atera du Unai Iturriaga eta Alex San Vicenteren "Haur besoetakoa" sailaren hirugarren tomoa ere
"Itsasoan urak handi", HB eta Lo-li-ta munduan barna

Irudia: Alex San Vicente

Azken bizpahiru urteotan Xabiroi komiki-aldizkariaren orrietan atalka atera ondoren, Xabiroik, ohi duen moduan, album formatuan argitaratu du Haur besoetakoa sailaren hirugarren albuma ere. Itsasoan urak handi izeneko honetan, HB (Haur Besoetakoa) eta Lo-li-ta munduan zehar erbesteratuta dabiltza, haurrek agintzen duten euren erreinuak ez baititu betiko garai onenak bizi, eta haren kontrola berreskuratzeko bidean biziko dituzten abenturak kontatuko dizkigute Unai Iturriaga gidoilariak eta Alex San Vicente Sanvi marrazkigileak. Lortuko al dute?

"Ainhoa", "Black is beltza"-ren jarraipena, oraingoan Manexen alabarekin 80ko hamarkadaren amaieran

e-gor 2023/01/05 16:47
Gidoia egiten Isa Campo batu zaie Fermin Muguruza eta Harkaitz Canori eta irudiak Susanna Martínek egin ditu
"Ainhoa", "Black is beltza"-ren jarraipena, oraingoan Manexen alabarekin 80ko hamarkadaren amaieran

Irudia: Susanna Martín

Black is Beltza komikia 2014an atera zen eta handik lau urtera hartan oinarritutako animaziozko filma. Bada, orain haren jarraipena, Black is Beltza 2 – Ainhoa, ia-ia batera atera da film eta komiki formatuan. Elkarrek atera duen komikiaren gidoian aurreko Fermin Muguruza eta Harkaitz Canori Isa Campo batu zaie, eta irudiak Susanna Martínek egin ditu. Oraingoan, lehenengoaren protagonista Manexen alaba Ainhoak biziko ditu hainbat abentura 80ko hamarkadaren amaieran Kuban, Euskal Herrian, Libanon, Afganistanen, Kurdistanen, Marseillan... orduko giro politiko eta soziala islatuz.

"Cube Arts 1", manga gehiago euskaraz!

e-gor 2023/01/05 16:03
Harriet etxeak japonieratik zuzenean itzuli du esklusiboki euskarara Minecraft-en antzeko bideo-joko baten barruan gertatzen den Tomomi Usui-ren Japoniako komiki hau
"Cube Arts 1", manga gehiago euskaraz!

Irudia: Tomomi Usui

Gogoratzen duzue duela gutxi nola esan genizuen lehenbizikoz argitaratu zela manga bat euskaraz (X-Venture – Gorputza krisian seriearen lehen bi zenbakiak, hain zuzen)? Bada, harekin nahikoa ez, eta Harriet argitaletxeak beste bat ere atera du! Kasu honetan, Japoniako manga da, hango hizkuntzatik zuzenean euskarara Iker Alvarezek itzulia, eta gaztelaniaz aterako ez dena. Tomomi Usuiren Cube Arts 1 honetan, Takuto gaztea Cube Arts bideo-jokoaren demoaren barruan sartzen da, Minecraft asko gogorarazten duen blokez osatutako mundu batean, eta abentura zirraragarri eta beldurgarriak biziko ditu bertan bere lagunekin eta han ezagutuko dituen beste pertsonaiekin. Berri oso ona argitalpen hau, eta, gainera, Harriet-ek laster manga gehiago aterako omen ditu. Segi horrela!

Harriet argitaletxeak Duhamel-en "Inoiz ez"-en jarraipena atera du

e-gor 2023/01/05 15:21
"Inoiz ez 2 - E eguna" komikian Madeleine atso itsuaren eta itsaslabarretako bere etxearen istorioa are gehiago konplikatuko da
Harriet argitaletxeak Duhamel-en "Inoiz ez"-en jarraipena atera du

Irudia: Bruno Duhamel

Pozgarria da Harriet argitaletxeak Bruno Duhamelen lanak euskarara ekartzen jarraitzea (seigarrena da hau), bere lanak istorio bitxiz, samurtasunez eta aldarrikapenez beteta baitaude. Inoiz ez 2 – E eguna honetan, Madeleine atso itsu burugogorra eta Normandiako itsaslabarretan behera erortzear dagoen bere etxearen kontakizunaren jarraipenean, istorioa are gehiago konplikatuko da: nazien bunkerrak, erorketak, isolamendua, alkategai ultraeskuinekoak...

Yezidien sarraskia, erresistentzia eta autonomiaren lekukotza, "No sleep till Shengal"-en

e-gor 2023/01/05 14:10
"Kobane calling"-en jarraipena kontsidera daitekeen Zerocalcare-ren komiki hau ere Farmazia Beltzak ekarri du euskarara
Yezidien sarraskia, erresistentzia eta autonomiaren lekukotza, "No sleep till Shengal"-en

Irudia: Zerocalcare

Zerocalcare komikigile italiarraren lanik ezagunena ziurrenik Kobane Calling izango da, Siriako gerraren erdian kurduek eraikitako Rojavako lurralde autonomora egindako bidaiaren kronika. Bada, orain No sleep till Shengal komikian 2021ean Irakeko iparraldean dagoen yezidien lurralde autonomora, Shengalera, egindako bidaia eta haiek jasandako triskantza eta erakusten duten erresistentzia kontatzen ditu. Jatorrizkoak italiarrez argia ikusi eta gutxira atera du euskaraz Farmazia Beltzak, beste hizkuntza asko baino lehenago. Berriz ere, ezinbesteko jakingarriak Zerocalcare-ren ohiko estilo pertsonal berezi eta umorezkoan.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10