Martín Romero
"12 komiki-ordu" tailerra eta "El Secreto de AlhóndigaBilbao" liburuaren aurkezpena
 Irudia: Bilboko Alhondegia
Urriaren amaiera honetarako, eta astebete eskaseko tartean, komikien inguruko bi ekitaldi antolatu ditu Bilboko Alhondegiak, blog honetan sarritan aipatu dizuegun AlhóndigaKomik programa aberatsaren barruan.
Batetik, larunbat honetan, urriak 23, 12 komiki-ordu izeneko tailerra egingo da. Goizeko 9tan hasi eta gaueko 9ak bitartean, Clara-Tanit Arquék eta Martín Romerok, AlhóndigaKomik bekaren lehenengo
bi lehiaketen irabazleek, komiki bat 12 ordutan nola marrazten den
irakatsiko dute hasiberrientzako ikastaro moduko honetan. Parte hartzearen prezioa 30 eurokoa da.
Bestetik, hurrengo ostegunean, urriak 28, arratsaldeko 7tan, El Secreto de la Alhóndiga liburua aurkeztuko da.
Liburuak Alfonso Font, Daniel Torres, Miguel Ángel Martín, Raquel
Alzate, Laura Pérez-Vernetti-Blina, Santiago Valenzuela, Paco Roca eta
David Rubín egileen binetak ditu, eta Alhondegiak komikien inguruan eskainiko dituen ekitaldien
garrantziaren isla izan nahi du, originaltasuna
eta xarma erakutsiz. Aurkezpenean komikiaren inguruko zuzeneko ekitaldia egongo da, Laura Pérez-Vernetti
eta Javier de Isusi komikigileen eta Mikel
Andueza saxofonistaren parte-hartzearekin.
Segi dezala Alhondegiak komikien inguruko programa oparoa antolatzen! Baina, ahal izanez gero, euskarazko gauza gehitxoagorekin...
Asisko eta Marko Aiacciu-n sarituak, Mantxiren komikien bilduma eta Martín Romero Alhóndiga Bilbao bekaren irabazle

Hilabete oporretan egon ondoren, komikigintzaren inguruko hainbat berri pilatu zitzaizkidan emateko, beraz hona hemen guztiak artikulu bakarrean...
Batetik, Asisko Urmeneta eta Marko Armspach-i Ezagutzaren Domina eman die Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak Aiacciu-ko Komiki-Azokan, beraien urteetako ibilbidearen errekonozimendu gisa. 2003an ere Jokin Larrearekin batera egindako Gartxot komikia saritu zuten jaialdi horretan, biak ere merezitako sariak. Zorionak bikote!
Bestetik, Jon Mantzisidor Mantxi zumaiarrak Ia dena - Komiki bilduma 1997-2007 izenburudun albuma kaleratu du. Izenburuak dioen bezala, hainbat egunkari edo aldizkaritan urteetan eta hainbat ezizenen pean argitaratutako komiki-banden bilduma da. Niri Berria-n ordenagailu bidez eta surrealismoz beteak egiten zituenak asko gustatzen zitzaizkidan. Elkar-en eros dezakezue Internetez, beste kiosko edo liburu dendetan aurkitzen ez baduzue.
Eta azkenik, Alhóndiga Bilbao elkarteak antolatutako komiki bekaren aurtengo deialdia Martín Romero A Coruñako komikigileak irabazi du. Horri esker, Angoulêmeko La Maison des Auteurs zentroan, Europako komiki-zentro entzutetsuenean alegia, urtebeteko egonaldia egingo du bere hurrengo lana prestatzeko, baldintza ezin hobeagotan. Iazko irabazle Clara-Tanit Arqué-k bezala, zentroko ekipamendu eta baliabide guztiak
erabiltzeko eta beste bekadunekin ideiak trukatzeko aukera izateaz gain,
urtebeteko alojamendua ordainduko zaio eta hilean 1000 euroko soldata bat ere izango du. Zorionak Martin!
|
-
-
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
-
Egunkaria.info
-
Sustatu - Egunkaria libre
-
-
Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.
Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!
Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:
You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.
| Spider-Man |
|
80% |
| Superman |
|
70% |
| Green Lantern |
|
65% |
| Robin |
|
65% |
| The Flash |
|
60% |
| Supergirl |
|
55% |
| Hulk |
|
55% |
| Iron Man |
|
45% |
| Wonder Woman |
|
35% |
| Catwoman |
|
25% |
| Batman |
|
0% |
-
1512 Nafarroa - Amets urratua
300
30x30
3D
3D inprimagailuak
7K
APIE-EIEP
Adèle Blanc-Sec
Agence barbare
Aitor Arana
Aitor I. Eraña
Alan Moore
Alfonso Azpiri
Alfonso Zapico
Alhóndiga Bilbao
Aljebra
Alokairuan
American Splendor
AnHitz
Android
Angoulême
Anti- liburudenda
Apple
Arturo Erregea
Asisko
Asterix
Astiberri
Asus EEE PC
Atiza
Atzipen multimodala
Avatar, azken aire maisua
Azken garaipena
Azken mohikanoak hemen gaude
Barakaldoko lehiaketa
Bartzelonako komiki-azoka
Basaurikomik
Batman
Bego Montorio
Bideo-jokoak
Bilboko barrea
Bill Watterson
Bitcoin
Blogs & beers
Bordados
Bruselako komikiaren museoa
Bécassine
CSS
Café Budapest
Calvin & Hobbes
Clara-Tanit Arqué
Cloud computing
Crash comic
DRM
DTMLCalendar
Dani Fano
De rerum natura
Disney
Donostiako komiki-jardunaldiak
Dublinés
E-book
ETB
Egunkaria
El País
El invierno del dibujante
El jueves
Elhuyar aldizkaria
Elkar
Emakumeak
Errealitate areagotua
Escrivá de Balaguer
Euskal Encodings
Euskal rock
Euskaltel
Euskomik
Facebook
Fanxinoteka
Firefox
Fontanarrosa
Francisco Ibáñez
Frank Miller
Franquin
Fructuoso
Gaizka Barandiaran
Galtzakomik
Ganorabako
Gartxot
Gaston
Gauzen Internet
Gazteak
Geokokapena
Getxoko komiki-azoka
Giza eskubideak
Giza eskubideen lehiaketa
Goienkaria
Gon
Google
Google Chrome
Google TV
Google Wallet
Google Wave
Gorka Velasco
Guillermo Zubiaga
HTML 5
Habeko Mik
Harriet
Hartos de arte
Hergé
Heroiak
Hizkuntza-teknologiak
Homosexualitatea
IEB
IP
Ihes ederra
In the shadow of no towers
Inodoro Pereyra
Interneteko bilatzaileak
Ipurbeltz
Irati
Irungo komiki-azoka
Iñaki G. Holgado
Jacques Tardi
Joanes
Josep Domingo Nadar
Josevisky
Joyas literarias juveniles
Juan Carlos Egillor
Juan Luis Landa
Justin Hiriart
KKLRD
Kinect
Komik 10
Krea
Kristalezko hiria
La fiesta dibujada
Le crochet à nuages
Les Godillots
Linux
Literaktum
Little Nemo
Luis Durán
Luis Gasca bilduma
Mangamore
Mantxi
Marjane Satrapi
Marko
Marrazkirri
Martín Romero
Marvel
María y yo
Max
Medikuntza alternatiboa
Microsoft
Miguel Gallardo
Mikel Valverde
Mikroformatuak
Mis tebeos favoritos
Moblogging
Motsukora
Mundu digitala
Muraille
MythTV
Métal Hurlant
NFC
Nabarra
Nafarroako komiki azoka
Napartheid
Nick dut nik
Numenak
OLPC
Okatxu
Otsobeltz
Ovni
Paco Roca
Patxi Gallego
Patxi Lurra
Paul Auster
Pernan Goñi
Persepolis
Peyo
Piztia otzanak
Plaza elíptica
Poker Face
Pololoak
Portugaleteko lehiaketa
Pottokiak
Preso nago
RSS
Ralf König
Raquel Alzate
Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa
Retine
Rober Garay
Ruben Arozena
Santiago Valenzuela
Sare sozialak
Sarearen neutraltasuna
Sasizientziak
Sauré
Sautrela
Scanlation
Scott McCloud
Sendabide ala iruzurbide
Senez
Sherlock Holmes
Shin-Chan
Sin City
Snoopy
Star Wars
Steve Jobs
Supergrupo
Tabary
Tablet
Tanaka
Thorgal
Tintin
Tokitan.tv
Torrentocracy
UEU
Ubuntu
Udaberririk ankerrena
V for vendetta
Watchmen
Watson
Web semantikoa
Willy Roa
X-Men
XHTML
XO
Xabiroi
ZX Spectrum
Zaragozako komiki-azoka
Ziberkomikiak
Zope
bestelakoak
e-gorblog
gogoetak
informatika
komikiak
|