Ea euskaraz aspaldi botatako beste serie batzuk ere berreskuratzen dituzten...
Gazteak (The young ones), 80ko hamarkadako telesail britainiarra, ETB3-n botako dute laster, ondoko iragarkian ikus dezakezuen bezala.
Berri bikaina! Serie aparta da, oso barregarria eta surrealista, eta talde ezagunek zuzenean jotzen zuten bertan, Madnessek adibidez. Gazteak telesaila euskarazko audioarekin badago salgai DVDan, eta badira hilabete batzuk euskaraz eskuratu daitekeelaEuskal Encodings-ekoei esker, baina agian horrela jende gehiagok izango du aukera ikusteko...
Eta ea, gauza puntual bat baino, joera baten adierazgarri den eta ETB3 kanpoko telesailak euskaraz ematen hasten den, berriak ez bada behintzat aspaldikoak, ETBk kanpoko telesailak erosi eta euskaratzen zituen garaikoak. Kostua ez da handia izango, bikoizketa egina dute... Eta kristoren harribitxiak dituzte, gaur egun DVDan ere ezin direnak euskaraz eskuratu, aurreko baten aipatu bezala: Magnum, Emakume bionikoa... Hala bedi!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.
Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!
Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:
You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.