Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Barakaldoko lehiaketa

e-gorblog

Barakaldoko lehiaketa

Komiki-lehiaketen irabazleak

Crash Comic eta Barakaldoko Nazioarteko Umore Grafikoaren lehiaketek badituzte irabazleak

Komiki irabazleen irudiak
Irudia: Rob Marinakis / Darko Drijevic

Atiza komikigileen elkarteak eta Gauekoak ekimenak antolatzen duten Crash Comic 2011 gazteentzako komiki-lehiaketako irabazleak ezagutarazi dituzte. 131 egilek 182 lan aurkeztu dituzte, eta hauek izan dira sarituak:

  • Lehen saria, 500 eurokoa: De visita en el archipiélago de los tópicos, Rob Marinakis, 32 urte, Madril.
  • Bigarren saria, 400 eurokoa: Koldo y Camacho, David Molina, 30 urte, Madril.
  • Hirugarren saria, 300 eurokoa: Gagle muría, Roberto Gonzalez, 30 urte, Bilbo.
  • Arabako komiki onenaren saria, 200 euro eta TMEOn argitaratzea: ¿Qué fue de… las viejas glorias de la publicidad?, David Blanco, 22 urte, Gasteiz.
  • Emakume gazte baten lan onena, 500 euro: Pozas, Mónica Castell, 33 urte, Bartzelona.

Lan guztiak ikusgai daude Gauekoak ekimenaren webgunean.

Bestalde, Barakaldoko Udalak eta Sauré argitaletxeak antolatutako Teknologia berriak umore grafikoari buruzko lehiaketaren sarituak ere atera dira. Lan hauek denak ere webgunean ikus daitezke, eta ondokoak dira:

  • 1. saria, 1500 euroz hornitua, Darko Drijevic montenegroarrarentzat
  • 2. saria, 1000 euroz hornitua, Leandro Ezequiel Martinez argentinarrarentzat
  • 3. saria, 800 euroz hornitua, Nikola Listes kroaziarrarentzat
  • 4. saria, 700 euroz hornitua, Freddy Martínez eta Hermandez Villamil kubatarrentzat
  • 5. saria, 500 euroz hornitua, Raul Barbolla Preciado espainiarrarentzat

Hainbat komiki-lehiaketaren berri

"Giza eskubideen aldeko tira" nazioarteko 1. lehiaketa, "Teknologia berriak" umore grafikoari buruzko Barakaldoko nazioarteko 10. lehiaketa eta "Ganorabako 2010" lehiaketaren irabazleak

"Giza eskubideen aldeko tira" lehiaketaren kartela eta Ganorabako lehiaketaren komiki irabazlearen orri bat
Irudia: Sauré / Juan Díaz-Faes

Gaurkoan lehiaketen inguruko hainbat berri dakarzkizuegu. Batetik, Fernando Buesa Fundazioak, Sauré argitaletxearen laguntzarekin, Giza eskubideen aldeko tira nazioarteko 1. lehiaketa antolatu du. Sariz ederto hornitua dago, 5.000 euro lehen 5 sarien artean. Lanak aurkezteko epea urte honen amaieran bukatzen da.

Bigarrenik, Barakaldoko Udalak, honek ere Sauré argitaletxearen laguntzarekin, 10. aldiz antolatu du Teknologia berriak umore grafikoari buruzko lehiaketa. Honek 4.500 euro ditu saritan, eta urriaren 13a baino lehenago aurkeztu behar dira lanak.

Azkenik, blog honetan sarritan hizpide izan dugun Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxeak antolatzen duen Ganorabako komiki-lehiaketak erabaki ditu jada 2010eko edizioaren irabazleak. Hemen duzue lan irabazleen zerrenda:

Horiez gain, iazko eta beste urte batzuetako lan irabazleak ere ikus daitezke web gunean.

Komiki-berrien entsalada

Albisteen irudiak

Beste gauza batzuekin liatuta, komikien inguruko berriak pilatu egin zaizkit. Hona hemen guztiak batera, orden berezirik gabe.

Batetik, Arturo Kanpionek jasotako Gartxot Itzaltzuko bardoaren ipuin herrikoi ezagunean oinarrituta, marrazki bizidunetako film laburra egin dute Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak, Gartxot izenburuduna. Itzaltzun, istorioa kokatzen den tokian, estreinatu zuten, eta istorioko gertakariaren 900. urteurreneko urtean. Duela urte batzuk Gartxot komikia argitaratua zuen Urmenetak, Argiaren eskutik eta Marko Armspach eta Jokin Larrearekin batera. Eta etorkizunerako film luzea egiteko asmoa ere badute Urmeneta eta Elordik.

Bestetik, Tiza komiki elkartearen ekimenez, Nafarroako I. Komiki Azoka egingo da apirilaren 8tik 11ra. Sarrera doan izango da eta, ohikoa denez, tailerrak, erakusketak, proiekzioak, gonbidatuak eta abar izango dira. Informazio zehatzagoa azokaren webgunean duzue (gaztelania hutsean).

Bestalde, Gasteizko Krea kultur zentroak Komikiaren Gida argitaratu du hirugarrenez. Aurrekoak Abarrotsek eta Mauro Entrialgok egin bazituzten, oraingoan Joaquín Reyesek egin du, Muchachada Nui edota La Hora Chanante moduko saioengatik umorista gisa famatu egin den marrazkigilea. Gida euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz dago eta laster Krearen webgunean eskuratu ahal izango omen da. Gida hau otsailaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan, Caja Vital Kutxa Fundazioa aretoan (Dendaraba Merkataritza Gunean) aurkeztuko da, eskolarteko 27. komiki lehiaketaren sari banaketa ere egingo den ekitaldian.

Horrez gain, Portugaleteko komiki-lehiaketaren XXIII. edizioko lan irabazleak biltzen dituen liburua argitaratu dute. Eta XXIV. edizioa martxan da jada, martxoaren 5a arte dago lanak bidaltzeko aukera. Sariz ederto hornituta dago gainera: 2.000 €, 1.450 € eta 900 € eta plaka bana lehen hiruentzat, 325 € eta plaka euskarazko egile onenari eta Portugaleteko egile onenari, 300 € eta plaka 18 urtetik beherako onenari, 200 € eta plaka 15 urtetik beherako onenari, 325 € eta plaka komiki-banda onenari, 110 € eta plaka 18 urtetik beherako komiki-banda onenari, 600 € eta plaka online komiki onenari eta 325 € eta plaka gidoi onenari. Informazio gehiago Portugaleteko udalaren webgunean.

Lehiaketen irabazleekin jarraituz, Barakaldoko umore grafikoko 9. lehiaketakoak eta Crash Comic 09koak ere jakinarazi dituzte. Barakaldokoan, lehen bi sariak Errumaniara joan dira (Constantin Pavel eta George Licurici), hirugarrena Kubara (Osvaldo Díaz Moreira), laugarrena Iranera (Mehdi Mohammadi Rouzbehani) eta bostgarrena Indonesiara (Tommy Thomdean). Lan irabazleak lehiaketaren webgunean ikus daitezke, aurreko urteetakoekin batera. Crash Comic-i dagokionez, Alberto Tejerok, Arturo Camposek eta Jorge Rodriguezek eraman dituzte 1., 2. eta 3. sariak hurrenez hurren, Javier Garcia Landak Arabako komiki onenarena eta Amaia Ballesterosek emakume gazte batek egindakoarena. Lan irabazleak ere erakusgai daude helbide honetan.

Amaitzeko, abian da berriz ere, urtero bezala, Basauriko Kultur Etxeak antolatzen duen Ganorabako 2010 komiki-lehiaketa. Lehenengo saria 900 € dira, bigarrena 450 € eta hirugarrena 300 €. Horrez gain, 300 euroko akzesit bana dago euskarazko lanik onenari eta Basauriko lanik onenari. Martxoaren 31 bitarte dago lanak bidaltzeko aukera.

Erakusketa bat, jardunaldi batzuk eta lehiaketa bat

Poker Face elkartearen erakusketa Irunen, Mangamore jardunaldiak Zornotzan eta Teknologia Berriak umore grafikoko lehiaketa Barakaldon

Ekitaldien kartelak

Jada martxan daude edo hurrengo egunetan izango dira komikien inguruko hainbat ekitaldi, zein baino zein interesgarriagoak.

Hasteko, martxan dago hil honen 17tik hurrengoaren 1era arte Poker Face elkarteko kideen komiki eta ilustrazioen erakusketa, Irungo CAN erakusketa-aretoan. Informazio gehiago, Poker Face foroan.

Bestetik, urriaren 8tik 12ra izango dira Zornotzan manganime eta japoniar kulturari buruzko Mangamore jardunaldiak. Beraien hitzetan, jardunaldi hauen helburu nagusia azpikultura honek eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek gazteen artean sorrarazten duten interes gero eta handiagoari erantzutea da. Bertan hainbat ekitaldi egingo dira: koloreztatze digitaleko tailerrak, hitzaldiak, bideo-jolasak, anime proiekzioak, cosplay lehiaketak, karaokeak, kontzertuak, erakusketak, liburutegiak... Informazio gehiago, euren webgunean.

Eta bukatzeko, Barakaldoko Udalak antolatzen duen Teknologia berriak umore grafikoko lehiaketa. Aurtengo ediziora bidali daitezke jada lanak. Umorezko orri bateko irudi edo eszenak nahi dituzte Internet, espazioa, telekomunikazioak eta antzekoen inguruan. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke, eta urriaren 13a baino lehenago bidali behar dira. Sariketa diruz ederto hornituta dago, guztira 4.500 euro saritan, bost sariren artean banatzeko. Gainera, museo birtual bat jarri du Interneten Barakaldoko Udalak lehiaketaren zortzi urteetan aurkeztutako 3.800 lanetako batzuk erakusteko. Sauré argitaletxeak egindako webgunean udalerriko lau toki esanguratsu bisita daitezke, horietako bakoitzean lehiaketara aurkeztutako lanetako batzuk ikusiz. Animatu!

Barakaldoko "Teknologia berriak" umore grafikoko lehiaketaren inguruko berriak

Jada badaude 2008ko edizioaren irabazleak, eta museo birtuala egin dute lehiaketaren zortzi urteetan aurkeztutako lanekin

Webgunearen pantaila bat

Aurreko batean hitz egin genizuen hemen Barakaldoko Udalak antolatzen duen Teknologia berriak umore grafikoko VIII. lehiaketari buruz. Lehiaketa amaitu da jada, 54 herrialdetako 322 partehartzailek 816 lan aurkeztu dituzte, eta hauek izan dira irabazleak:

  • 1. saria, 1500 euroz hornitua, Emilio Federico Ferrero argentinarrarentzat
  • 2. saria, 1000 euroz hornitua, A Coruñako David Pintor eta Carlos Lópezentzat
  • 3. saria, 800 euroz hornitua, José Francisco Martínez murtziarrarentzat
  • 4. saria, 700 euroz hornitua, Ahmet Aykanat turkiarrarentzat
  • 5. saria, 500 euroz hornitua, Bahman Jallali irandarrarentzat

Gainera, Barakaldoko Udalak museo birtual bat jarri du online lehiaketaren zortzi urteetan aurkeztutako 3800 lanetako batzuk erakusteko. Sauré argitaletxeak egindako webgunean udalerriko lau toki esanguratsu bisita daitezke, horietako bakoitzean lehiaketara aurkeztutako lanetako batzuk ikusiz: udaletxean zortzi urteotako lan irabazle guztiak ikus daitezke, lorategi botanikoan ingurumenarekin lotutako lan batzuk, Gurutzetako ospitalean medikuntzarekin lotutakoak eta BECen zientzia, teknologia eta informatikarekin lotutakoak. On egin!

e-gor 2009/02/08

"Teknologia berriak" umore grafikoko VIII lehiaketa

Barakaldoko Udalak antolatuta eta sariz bikain hornituta

Barakaldoko Udalak umore grafikoko lehiaketa antolatu du zortzigarrenez, teknologia berriak gaitzat hartuta. Umorezko irudi edo eszenak nahi dituzte Internet, espazioa, telekomunikazioak eta antzekoen inguruan. Lehiaketaren helburua gizartean aurrerapen zientifikoen inguruko ezagutza eta hausnarketa sorraraztea da.

Lanak euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke, eta urriaren 13a baino lehenago bidali behar dira. Sariketa diruz ederto hornituta dago, guztira 4.500 euro saritan, bost sariren artean banatzeko: 1.500 euro lehenengoari, 1.000 bigarrenari, 800 hirugarrenari, 700 laugarrenari eta 500 bosgarrenari. Orri bakarreko lanak izango dira, euskaraz edo gaztelaniaz, eta adin mugarik ez dago.

Lehiaketaren oinarri zehatzak euren web gunean dituzue. Animatu!

e-gor 2008/06/16
Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15