Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Alfonso Zapico

e-gorblog

Alfonso Zapico

Alfonso Zapico, Bartzelonako komiki-azokan saritua

Egile berriarentzako Josep Toutain saria eraman du

"La guerra del profesor Bertenev" albumaren azala
Irudia: Alfonso Zapico

Alfonso Zapico komikigile asturiarra oso gustuko dut, eta askotan aipatu izan dut blogean: lehena 2007ko Angulemako komiki-azokatik nire furgonetan bueltan gentozela bere La guerre du professeur Bertenev albumean egin zidan dedikatoria ederragatik, bigarrena 2008an Astiberri Bilboko argitaletxearekin kaleratutako Café Budapest albumaren iruzkina egin nuenean, eta hirugarrena 2009an izandako berri on guztiengatik (sari-izendapenak, La guerra del profesor Bertenev Espainian argitaratu izana eta bere lan berria prestatzeko Angulemako La maison des auteurs etxeak beka eman izana).

Azken horretan nioen Café Budapest-engatik 2009an jasotako izendapen ugarietatik sari bat ere ez zuela eraman, baina komentatu nuen baita ere La guerra del profesor Bertenev album bikaina zela, 2010ean zeresana emango zuena ziur. Iragarpen hau egitera ere ausartu nintzen: "Dublinés aurten ateratzekoa da eta, zergatik ez, lan horregatik edo La guerra del profesor Bertenev-egatik ere izendapenak edo sariak jasoko ditu agian".

Ba aste bukaera honetan egiten ari diren Bartzelonako komiki-azokarako,  Espainiako azoka garrantzitsuenerako, berriz ere jaso zuen egile berriarentzako Josep Toutain sarirako izendapena, Bertenev albumarengatik oraingoan, arraroa bada ere bi urtean jarraian jasotzea egile berriaren sarirako izendapena. Gaur gauean jakinarazi dituzte sarituen izenak, eta Alfonsok eraman du aipatu saria, ondo merezita zalantzarik gabe.

Zorionak bihotz-bihotzez, Alfonso! Eta dena hastea da, ziur beste asko ere etorriko direla etorkizunean! ;-)

Zapicoren "annus mirabilis"a

2009an sari-izendapen ugari, Angulemarako beka eta argitalpen bat izan ditu

Zapicoren hainbat komikiren irudiak
Irudia: Alfonso Zapico

Blog honen irakurleok jakingo duzue bere egileak oso gustuko duela Alfonso Zapico komikigile asturiarra (gogoratzen zein dedikatoria ederra egin zidan 2007an bere La guerre du professeur Bertenev albumean, Angulemako komiki-azokatik nire furgonetan bueltan gentozela?). Ba 2009a bere annus mirabilisa izan dela esan daiteke.

Batetik, La guerra del profesor Bertenev argitaratu zuen Dolmen etxearekin, bi urte lehenago Frantziako merkatuan Paquet argitaletxearekin aterata zeukana. Album bikaina da, 2010ean zeresana emango duena ziur.

Bestetik, 2008an Astiberri Bilboko argitaletxearekin kaleratutako Café Budapest albumak (blog honetan iruzkindu genuenak) sari-izendapen ugari jaso zituen. Lehenengo Bartzelonako komiki-azokako, Espainiako azoka garrantzitsueneko, egile berriarentzako Josep Toutain sarirako izendatu zuten. Gero Euskadi literatur sarietan ilustrazioko sariarentzako izendapena jaso zuen (bide batez, positiboa oso literatur sari hauetan ilustraziorako atal bat sortu izana eta komiki bat izendatu izana, nahiz eta ez den beste modalitate "nagusiak" bezainbeste entzun; ea hurrengo urterako komikientzako atal bat egiten duten). Eta gainera Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Komiki-Sari Nazionalerako finalistetako bat ere izan zen. Azkenean ez zuen sarietako bat ere eraman, baina hainbeste sari garrantzitsuetarako izendatuta egotea arrakasta handia da.

Eta amaitzeko, bere lan berria prestatzeko (James Joyceren bizitzari buruzko Dublinés, Astiberrirekin aterako duena), Angulemako La maison des auteurs etxeak beka eman dio. Une honetan han dago, bertako baliabideak eta aholkularitza erabilita eta gastuak haien kontu direla, blogean erakusten doan eta itxura ederra duen album berria prestatzen.

Urte gozoa benetan. Eta hobetzen zaila izango bada ere, ziur 2010a ere ez dela txarra izango: Dublinés aurten ateratzekoa da eta, zergatik ez, lan horregatik edo La guerra del profesor Bertenevegatik ere izendapenak edo sariak jasoko ditu agian. Zorionak eta zorte on, Alfonso!

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria

Alfonso Zapicoren komikia Israel-Palestina gatazkari buruz

"Café Budapest" albumaren azala
Irudia: Alfonso Zapico

Café Budapest Alfonso Zapico asturiarrak, Astiberriren eskutik, Espainian publikatzen duen lehen albuma da (lehenago Frantziako merkatuan publikatuta zuen beste bat). Oraingo honetan ere jende arrunta gatazka eta gerra egoeretan kokatzen ditu, berauen zentzugabekeria salatzeko.

2006an Paquet etxearekin La guerre du professeur Bertenev argitaratu zuen. Crimeako gerratik desertatu eta errusiarrek preso hartzen duten irakasle ingeles baten istorioa kontatzen du, preso-esparruko bizitza berrira moldatu beharko dena, bertan dauden bere herkideek arbuiatuta. Lan txukun eta atsegina da oso, irudi oso sinpatikoz egina. 2007an Moulins-eko FestiBD-n Prix BD Romanesque saria irabazi zuen. Album horren promozioa egitera Angulemara joan zenean ezagutu nuen Iñaki Holgadoren bidez (honek ere Paquet-ekin atera zuen Muraille), nire furgonetan egin baikenuen harako eta handiko bidaia, eta beherago ikus dezakezuen dedikatoria eder hori egin zidan bere editoreak oparitutako albumean... furgonetan gindoazela!!!

Café Budapesten ere beste gerra bat du gaitzat, baina oraingoan tratatzeko askoz zailagoa, gatazka hain luze eta aldi berean hain gaurkoa izanik: Israel-Palestina gatazka. Aita Auschwitz-en galdu eta gero amarekin Palestinara doan eta neska arabiar batez maitemintzen den biolinista hungariar judutar baten istorioa kontatzen du, eta biek eta osabaren kafetegian elkartzen diren arraza eta ideia denetariko beste lagunek nola bizi dituzten hurrengo urteetako garai gogorrak: Israelgo estatuaren sorrera, liskarren eta gatazka armatuen hasiera...

Alfonsoren dedikatoria
Irudia: Alfonso Zapico

Une historiko horien kronika zehatz eta dokumentatua egiten du baina, horren gainetik, berriz ere gizakien eta gizatasunaren alde egiten du, alde guztietako politika eta fanatismoen aurka, istorio hunkigarria (nahiz eta agian pixka bat naive-a ere bai) osatuz. Album mardula da (beharko, gai hain korapilatsua ganora eta zorroztasun apur batekin landu nahi bada), 168 orritako edizio txukunean argitaratuta, eta duen preziorako (16 euro) erabat gomendagarria. Eta hau ez diot nik soilik, ikusi zer dioten berataz La cárcel de papel-en edo Diario Siglo XXI-n.

Fitxa

Izenburua: Café Budapest

Gidoia eta irudiak: Alfonso Zapico

Argitaletxea: Astiberri

Urtea: 2008

ISBN: 978-84-96815-62-9

Eta bide batez, ezin duzue galdu Alfonso Zapicoren web gunea, Zapiburgo. Flash-en egindako web guneak ez ditut normalean atsegin, baina honetan hiri batek izan ohi dituen eraikin ezberdinak komikigileen web gune batek izan ohi dituen atal ezberdinekin lotzen dituen modua guztiz-guztiz jeniala da, benetan!

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Azkenean patxi lurra, 2010/08/20
Erantzuna e-gor, 2010/08/18
Galderia Amatiño, 2010/08/18
Ados! Oier A., 2010/08/06
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
300 30x30 7K Agence barbare Aitor Arana Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra American Splendor Angoulême Anti- liburudenda Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Avatar, azken aire maisua Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bill Watterson Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Chrome Google Wave Guillermo Zubiaga HTML 5 Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Homosexualitatea IEB Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Joanes Joyas literarias juveniles Juan Luis Landa Justin Hiriart Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Microsoft Miguel Gallardo Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak RSS Ralf König Raquel Alzate Rober Garay Ruben Arozena Sarearen neutraltasuna Sauré Sautrela Scott McCloud Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Supergrupo Tanaka Thorgal Tintin Torrentocracy UEU Ubuntu V for vendetta Watchmen Web semantikoa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01