Parrapean III. Komiki Lehiaketa
Urriaren amaieran izango dira berriz Mahatserriko Parrapean Komiki Egunak, aurten hirugarrenez. Programa osoaren berri emango dizuegu beranduxeago. Baina jardunaldi horiekin batera antolatzen den komiki-lehiaketa jada martxan denez, horren berri ematera gatozkizue gaurkoan.
III. Parrapean Komiki-Lehiaketan 14-17 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, eta lanak euskaraz edo testurik gabekoak izan daitezke, bi orritakoak. Urriaren 14a arte dago aurkezteko denbora.
Informazio gehiago, goian estekatutako webgunean daukazue. Animatu, gazteak!