Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Justin Hiriart, osorik berrargitaratua

Justin Hiriart, osorik berrargitaratua

e-gor 2015/12/02 21:35
Gregorio Muro Harriet eta Francisco Fructuosok 80ko hamarkadan egindako balea-arrantzaleei buruzko serieko bost albumak integral batean atera ditu Ereinek
Justin Hiriart, osorik berrargitaratua

Irudia: Francisco Fructuoso

Gregorio Muro Harriet izango da, ziurrenik, euskal komikigilerik emankor, ezagun, saritu eta esportatuena. 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran hainbat komiki bakarrean egin zituen Ipurbeltz aldizkarian eta Erein argitaletxean (Iker eta Ixone saila, Tom eta Wandi saila...). Baina gero beste marrazkigile batzuentzat gidoiak soilik egitera pasatu zen, eta 80ko hamarkadan lan asko egin zituen, Ipurbeltz eta Habeko Mik aldizkarietan zein album formatuan hemen edo kanpoan argitaratu zirenak: 3 sudurluzeakDuk Rampy, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia, Simon Besaluze eta Ion eta Mirka sailak, Hontza, Hermes, Indianoa... Gero, 90eko hamarkadatik aurrera zinemagintzara pasatu zen.

Hala ere, komikigintzari dagokionez, segur aski Justin Hiriart seriea izango da Harrieten lanik ezagunena, Francisco Fructuosok marraztua. Nik behintzat (eta badakit beste askok ere baietz) txikitan irakurri genituen euskal balea-arrantzale honen istorioen oso oroitzapen onak ditut. Bere garaian euskaraz lehen hiru albumak atera zituen Ereinek (Itsas gorritan, Izotzetako tranpa eta Sekretua) eta azken biak (Brulota eta Satanen itsasontzia) Ipurbeltzen atera ziren atalka, baina beste hizkuntza eta herrialde ugaritan ere argitaratu zen. Hainbat nazioarteko sari ere jaso zituen, eta laugarren albuma Angulemako sari nagusirako ere egon zen izendatuta. Orain, Ereinek bost albumak atera ditu edizio oso baten.

Abenturazko komikia izan arren, eta genero horren barruan oso ona izan arren, Justin Hiriart ez da ohiko abentura-komiki hutsa. Harrieten hitzetan, euskal balea-arrantzaleei buruzko komiki serie bat egitea erabaki zuen, baina aldi berean horrek kontzientzia txarra sortzen zion, garai hartan Muro bera mugimendu ekologistetan militatzen ari baitzen, justu baleak salbatzearen aldeko kanpainak egiten zirenean. Horregatik, beste ikuspegi bat ematea bururatu zitzaion, eta Justin protagonistak, Amerikako indiarren bitartez, naturarekin bat bizitzeko eta behar dena soilik ehizatzeko kontzientzia hartzen du. Hala, naturarekiko harremana, Amerikako indigenak (indiarrak, inuitak...) eta abarrak oso presente daude Justin Hiriarten.

Itsasoa da komikiko beste protagonistetako bat. Izan ere, itsasoa bera, itsasontziak, baleak, txalupak... errealismo handiz marraztu ditu Fructuosok. Bourgeonen lanarekin (Les passagers du vent) konparatu izan dute. Dokumentazio lan handia dago horren atzean.

Luxu handia da euskal komikigintzaren klasiko handi hau horrelako edizio oso batean izatea. Ez galdu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10