e-gorblog
"María y yo" filma estreinatu da
Miguel Gallardoren izen bereko komiki autobiografikoan oinarrituta dago
María y yo Miguel Gallardok (beste batzuen artean Makokiren egilea denak) Astiberri Bilboko argitaletxearen eskutik 2007an argitaratutako komiki bikaina da, Kataluniako Komiki-Sari Nazionala irabazitakoa. Bertan autista den bere alaba Maríarekiko erlazioa kontatzen du oso modu hunkigarrian. Komiki bikaina da zinez.
Orain, istorio horretan oinarrituta, izenburu bereko film dokumentala egin du Félix Fernández de Castro zuzendariak, orain artean publizitatean sari ugari irabazitakoak. Miguel eta María eurak dira aktoreak. Jada sariak irabazi ditu eta baita kritika oso onak jaso ere. Trailerrak ere oso itxura ona du.
Gaur estreinatu da filma, beraz ahal baduzue ez galdu ikusteko aukera. Tamalez, Euskal Herrian Bilbon eta Gasteizen soilik dago, momentuz behintzat...



Film honetako kopiak
Kartelak bederatzi babesleren logoak ditu behekaldean. Bederatzien aportazioak ez ote dira nahikoa izan filma ordaintzeko? Takillarekin bete behar ote dira aurrekontuak oraindik?
Torrentetara igo, eta banaketa eta kopia arazoak konponduta.
Zinemetako banaketa analogikoa
Zinema areto guztiak digitalizatuta baleude, filmak disko gogorretan banatuko lirateke (nahi izanez gero, baita pendrive baten ere!), nahi adina kopia instantean eta merke eginda. Herri txikietara ere segituan iritsi ahal izango lirateke filmak, aurreikusitakoa baino arrakasta handiagoa duten filmen kopia gehiago segituan egin... Ikusi artikulu hau.
Ez dakit zeren zain dauden. Ze pelikulak kamera digitalekin grabatu eta sistema digitalekin editatzen diren garai hauetan, banatzeko sistema analogiko batera pasatu behar izatea ere...
Ekarri asko