Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2010 Apirila 07 HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa

HTML (HyperText Markup Language edo Hipertestua Markatzeko Lengoaia) da webeko edukiek izan behar duten formatua definitzen duen estandarra. Sir Tim Berners-Lee jaunak sortu zuen 1991n, eta azken bertsioa, 4.01 zenbakiduna, 1999an atera zen, orduko Internetaren ezaugarriei egokituta. Baina bertsio hura ez dago prestatuta gaur egungo webaren ezaugarri ugaritarako. HTML 5 gabezia horiek konpontzera dator.

HTML 4, zaharkitua

HTML estandarraren azken bertsioak 10 urte baino gehiago ditu. Orduko weba formatudun testuz, irudiz, estekaz eta formularioz osatua zegoen nagusiki, eta HTMLren 4.01 bertsioan elementu horietarako etiketak daude. Gaur egun, ordea, ugariak dira webean audioa, bideoa, elkarrekintza handiko aplikazioak (RIA edo Rich Internet Applications deritzenak), grafiko mugikorrak, jokoak, off line lan egiteko aukera eta horrelakoak. Eta HTML hutsarekin ezin dira horiek adierazi. Javascript eta AJAX moduko teknologiek laguntzen dute maila baterainoko elkarrekintza lortzen, baina interakzio handia behar denean, edo aipatutako beste gauzetarako, hirugarrenen pluginak erabili besterik ez dago: Flash, Silverlight, JavaFX, Google Gears...

HTML estandarra denbora honetan guztian ez eguneratzearen arrazoi nagusia da weba eta HTML formatua gidatzen dituen World Wide Web Consortium edo W3C delako nazioarteko erakundeak eta Berners-Lee haren zuzendariak beste asmo batzuetan jarri dituztela indarrak. Zehazki, batetik, egungo webaren eboluzio gisa XHTML formatuaren aldeko apustua egin zuten (XML arauekin bateragarria den HTML formatua), eta horren 2.0 bertsioan aritu dira lanean; eta, bestetik, web berri ahaltsuago bat definitzen ere aritu dira, web semantikoa alegia (2009ko maiatzeko eta ekaineko aleetan azaldu genizuena), eta harentzako formatuak lantzen (RDF, OWL, SPARQL, GRDDL...). Horregatik, HTMLren bertsio berrien beharrik ez zuten ikusten.

Hala ere, web semantikoa ez zen sortu gaur egun ezagutzen dugun weba ordezkatzeko, baizik eta harekin batera erabiltzeko, eta, askorentzat, XHTML 2.0 disruptiboegia zen egungo webaren eboluzioa izateko (zerotik birdiseinatua, atzerako bateragarritasunik ez zuena, zorrotzegia...). Eta errealitateak ere erakusten zuen haien erabilera oso txikia zela. Horregatik, HTML estandarraren jarraipena bultzatzeko asmoz, Appleko, Mozilla Fundazioko, Operako eta Googleko hainbat pertsonak WHATWG komunitatea sortu zuten 2004an (Web Hypertext Application Technology Working Group), eta HTML 5en lehen zirriborroa lantzen hasi ziren. 2007an, W3Ck ere ikusi zuen HTML formatuaren bertsio berri bat egiteko beharra, eta lantalde bat sortu zuen horretarako. WHATWG taldeak landutako proposamena hartu zuten abiapuntutzat, eta, geroztik, hura hobetu eta zehazten aritu dira.

HTML 5, egungo webari egokitua

HTML 5 bertsioan, gaur ezagutzen dugun webean ohikoak diren ezaugarri garrantzitsuenak hartu dira kontuan, eta horrek aukera ematen du kanpoko pluginen beharrik gabe ia edozein web-aplikazio sortzeko. Gainera, HTML 5en XML bertsio bat ere badago, XHTML 5, orain XHTML 1.0ren ordezkoa izateko proposatzen dena.

Multimediari dagokionean, adibidez, HTML 4k irudientzat onartzen zuen multimedia-etiketa bakarra <img> zen; HTML 5ek, ordea, <audio> eta <video> etiketak dakartza. Horrez gain, <canvas> etiketa ere badauka, denbora errealean marrazten joan gaitezkeen pintura-oihala, eta WebGL estandar berriarekin konbina dezakeguna (3D irudiak nabigatzaileetan erakusteko liburutegi grafikoa). Horrez gain, ordenagailuari konektatutako hainbat hardware-elementurekin elkarreraginean jardun dezake (hala nola mikrofonoarekin, webcamarekin...).

Bestalde, itxura definitzeko etiketak kendu dituzte, esanahi edo egiturazko etiketak soilik mantenduz eta aurkezpena CSS bidez egitera behartuz (HTML dokumentuen itxura aparteko estilo-orrietan adieraziz). Eta etiketa semantiko edo egiturazko berriak sortu dituzte, hala nola <nav> (nabigazio-menuarentzat), <footer> (orri-oinarentzat) eta <article> (artikuluaren gorputzarentzat). Formularioetan ere kutxa-mota berriak sartu ahal izango ditugu, hala nola zenbakientzakoak, datentzakoak, orduentzakoak, helbide elektronikoentzakoak, URLentzakoak, bilaketentzakoak... edo guk nahi duguna onartzekoak, espresio erregularren bidez. Gainera, zuzenean txertatu ahal izango dira grafiko bektorialak SVG formatuan eta ekuazio matematikoak MathML formatuan. Eta API berriak (aplikazio aurreratuagoak idatzi ahal izateko funtzioak) ere baditu HTML 5ek: off line gaudenean web-aplikazioek datuak gordetzeko APIa, arrastatu eta jaregiteko APIa...

2010. urtearen amaierarako eduki nahi dute bukatuta HTML 5 estandarra. Baina haren zatiak onartze-maila ezberdinetan daude, eta ia erabat finkatuta dituzten hainbat atal jadanik inplementatuta dituzte Interneteko nabigatzaileen bertsio berrienek, guk erabiltzeko prest. Eta, izan ere, hala da: sarean webgune ugari daude HTML 5en ahalmen berrien demoekin, batzuk benetan ikusgarriak HTML hutsean eginak egoteko. Egin diezaiogun, beraz, ongietorria HTML 5 estandar berriari!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Antonio Altarriba Apple Art Spiegelman Arturo Erregea Asisko Asterios Polyp Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Barrio Lejano Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio BerbaTek Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano David Mazzuchelli De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El arte de volar El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Elkarrizketa-agenteak Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Jiro Taniguchi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria Kulturate La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linus Torvalds Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Maus Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Richard Stallman Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Siri Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tim Berners-Lee Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15