Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2008 Azaroa 25 Getxoko VII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

Getxoko VII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan

Ekitaldi eta ikusteko ugari ostiraletik igandera bitartean, tartean euskarazko hainbat Xabiroi aldizkariaren eskutik

Azokako kartela
Irudia: Victor Santos

Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 28tik 30era bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azokak bi gune izango ditu: Areetako geltoki plazako ohiko komikiaren guneaz gain, iaz bezala, mangaren gunea egongo da Erromoko Santa Eugenia plazan.

Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 99 standez gain (71 komikien gunean eta 28 mangaren gunean), beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzea, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 2,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Euskarak presentzia nahiko txikia izango du azokan, eta apur horren ia guztia Xabiroiren eskutik etorriko da. Larunbatean 12:15ean bere nobedadeak aurkeztuko ditu (Piztia otzanak albuma, ale berezia...) eta 12:45ean  Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik mahaingurua gidatuko dute (Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte Zaldieroa, Harkaitz Cano eta Arthur Suydamen partehartzearekin eta Dani Fanok desmoderatuta). Horrez gain, Xabiroiren standean izango dira aldizkariko egileak aleak sinatzen: ostiralean Iñaki G. Holgado, larunbat goizean Iñaki G. Holgado, Harkaitz Cano, Alex Orbe, Manu Ortega eta Lope, larunbat arratsaldean Iñaki G. Holgado, Zaldieroa, Asisko, Manu Ortega, Lope eta Harkaitz Cano, igande goizean Asisko, Julen Ribas, Lope eta Zaldi Eroa, igande arratsaldean Julen Ribas, hiru egunetan Dani Fano eta Arthur Suydam eta beste egunen baten beste egile batzuk ere. Xabiroiko ekintzez aparte, euskaraz aurkitu dudan ekitaldi bakarra Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzenen aurkezpena da, Gorka Velasco eta Txuma Murugarrenen eskutik.

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.

Omenaldiak

Komiki-guneko erakusketak

  • Ipurbeltz

Manga-guneko erakusketak

  • Japoniako tradiziozko jostailuen erakusketa (Japoniako enbaxadaren eskutik)
  • Ikebana (Japoniako lore apainketa)

Erakusketak inguruetan

  • Manu Ortega: Garabatos y penumbras (Erromoko erakustaretoa, astelehenetik larunbatera 11:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, igandea 18:00 - 21:00)
  • Leandro Alzate: Marrazkiak (Algortako erakustaretoa, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, larunbata 10:00 - 13:00 eta 18:00 - 21:00, igandea 18:00 - 21:00)
  • Sedyas: Sedymage (Algortako Satistegi kafetegia)
  • Julen Ribas: Pipiolum (Erronoko Jai Alai kafetegia)
  • Danimaiz: Érase una vez (Areetako Glass kafetegia)

Proiekzioak

  • Aurrekontu txikiko zinearen erakusketa
  • Animazioko zinea
  • Komiki laburmetraiak
  • Laburmetraien entsalada
  • Anime proiekzioak

Mahai-inguruak

  • Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano eta Arthur Suydam; moderatzailea: Dani Fano)
  • Dibujo lo que me echen (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio) (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…) (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)
  • Qué vida más triste (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)

Solasaldiak

  • Miguel Gallardo (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • Gene Ha eta Michael Holden (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez)
  • Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • Víctor Santos (moderatzailea: Germán Menéndez)

Bestelakoak

  • Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik)
  • Manga elkarteen lehiaketak (bideojokoak, jan ken pon, samurai dueloak, bakarrizketak, friki-ezagutza, cosplay, karaoke, pump it up)
  • Idazkera japoniarraren tailerra
  • Matsuri-dantza tailerra
  • Manga tailerra Eli Basantaren eskutik
  • Makilaje eta efektu berezien tailerra
  • Aurkezpenak
  • Sinatze-txandak
  • El Balanzín doako aldizkaria (sarrera erositakoan)

Gonbidatutako egileak

Komiki-guneko egitaraua

Ostirala, 2008ko azaroaren 28a

Goizez

  • 11:15: Azokaren hasiera
  • 11:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: Carbón Elvis
  • 13:00: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : Deadhunter: Killing Twice

Arratsaldez

  • 17:05: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: “Hobby”
  • 18:00: CARLOS GIMÉNEZi eta IPURBELTZ aldizkariari omenaldiak
  • 18:00: Solasaldia: CARLOS GIMÉNEZ (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz - Borja Crespo)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze-txanda: TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: LEANDRO ALZATE - INFAME & CO. - ALFONSO ZAPICO (Astiberriren stand-ean)
  • 19:15: Sinatze txanda: CARLOS GIMÉNEZ
  • 19:15: LIBURU AURKEZPENA: Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen (partaideak: Gorka Velasco eta Txuma Murugarren)
  • 19:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : “¡Maldito bastardo!
  • 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: JASON - RAMÓN BOLDÚ - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)

Larunbata, 2008ko azaroaren 29a

Goizez

  • 11:05: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT (Félix Sabaté)
  • 11:30: Sinatze txandak: JASON - SALVADOR LARROCA
  • 11:30: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI (Laureano Domínguez, Jason, Ramón Boldú, Alfonso Zapico, Sergio Córdoba)
  • 12:00 - 14:00: Sinatze txanda:TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
  • 12:15: Nobedade-aurkezpena: Piztia Otzanak eta Xabiroiren ale berezia
  • 12:30 - 13:30: Sinatze txandak: SERGIO CÓRDOBA - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)
  • 12:45: Mahai-ingurua: "Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik" (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano; moderatzailea: Dani Fano)
  • 13:00: Sinatze txandak: GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
  • 14:00: Nobedade-aurkezpena : DOLMEN (Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)

Arratsaldez

  • 17:00: Sinatze txandak: PACO ROCA - VÍCTOR SANTOS
  • 17:05: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (Luis Durán, Tony Sandoval, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
  • 17:30: Solasaldia: MIGUEL GALLARDO (moderatzaileak: Koldo Azpitarte)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: ALFONSO ZAPICO - LEANDRO ALZATE - JASON (Astiberriren stand-ean)
  • 18:00 - 20:00: Sinatze txandak: LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
  • 18:15: Solasaldia: GENE HA + MICHAEL GOLDEN moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez
  • 18:30: Sinatze txandak: JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA - SALVADOR LARROCA
  • 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: INFAME & CO. - SERGIO CÓRDOBA - RAMÓN BOLDÚ (Astiberriren stand-ean)
  • 19:15: Solasaldia: "Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca" ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • 19:30: Sinatze txandak : MIGUEL GALLARDO - TONY SANDOVAL - JASON
  • 20:00: Mahai-ingurua : "Dibujo lo que me echen" (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio") (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)

Igandea, 2008ko azaroaren 30a

Goizez

  • 11:05: Proiekzioa : ANIMAZIO ZINEA / CINE DE ANIMACIÓN (cortometrajes de diversos formatos: flash, stop-motion…)
  • 11:30: Sinatze txanda : GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
  • 12:00 - 13:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
  • 12:00 - 14:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
  • 12:15: Solasaldia : VÍCTOR SANTOS (moderatzailea: Germán Menéndez)
  • 12:30: Sinatze txanda : MIGUEL GALLARDO - PACO ROCA - SALVADOR LARROCA
  • 13:00: Nobedade-aurkezpena: ARIADNA EDITORIAL "Dos veces breve. Especial Euskadi" (Vicente Galadí - Kike Infame - Javier de Isusi - Koldo Azpitarte)
  • 13:00 - 14:00: Sinatze txanda : RAMÓN BOLDÚ - LEANDRO ALZATE (Astiberriren stand-ean)
  • 13:30: Sinatze txanda : VÍCTOR SANTOS - JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA
  • 13:30: Mahai-ingurua : "El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…)" (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)

Arratsaldez

  • 17:00 - 18:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (en el stand de La Cúpula)
  • 17:05: Proiekzioa : "CORTOS DE TEBEO"
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (en el stand de La Cúpula)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : ALFONSO ZAPICO - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (en el stand Astiberri)
  • 18:00: Mahai-ingurua: "Qué vida más triste" (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)
  • 19:00 - 20:00: Sinatze txanda : SERGIO CÓRDOBA - JASON - INFAME & CO. (en el stand de Astiberri)
  • 20:00: Proiekzioa : "Laburmetraien entsalada"

Manga-guneko egitaraua

Ostirala, 2008ko azaroaren 28a

Arratsaldez

  • 17:15: BIDEOJOKOAK: "Matsuri", "Guitar Hero"… (agertokian)
  • 17:15: PROIEKZIOA: "DEATH NOTE" (areto nagusian) - Selecta Visiónen eskutik, "Death Note" sailaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
  • 18:00: LEHIAKETA: JAN KEN PON (agertokian) Japoniako "Harria, papera eta artaziak" tradiziozko jokoa
  • 19:00: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (areto nagusian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
  • 19:00: LEHIAKETA: SAMURAI-DUELUA (agertokian) - Ezpata-borroka (soft combat) - babeslea: Amorebietako Forjari Eskola
  • 20:00: BAKARRIZKETA LEHIAKETA (agertokian) - Otaku-bakarrizketa lehiaketaren lehenengo deialdia.

Larunbata, 2008ko azaroaren 29a

Goizez

  • 11:15: IDAZKERA JAPONIARRAREN TAILERRA (tailer gunean) - Yuka Nishiwaki japonierazko irakaslearen eskutik
  • 12:30: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (agertokian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
  • 13:30: AURKEZPENA: "CANAL FRIKI: Toma Dos" (areto nagusian) - "Canal Friki"ren taldeak sailaren bigarren denboraldia aurkeztuko du. Horri buruzko pasadizoak kontatuko dituzte eta bisitarien galderak erantzungo dituzte.

Arratsaldez

  • 17:15: FRIKI-EZAGUTZA LEHIAKETA (agertokian) - "Canal Friki" sailaren pertsonaiak baino gehiago dakizu?
  • 17:15: PROIEKZIOA: "DEVIL MAY CRY" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Devil May Cry" sail berriaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
  • 18:00: PROIEKZIOA: "REIDEEN" Y "MORIBITO" (areto nagusian) - "Reideen" eta "Moribito" sailen proiekzioa, Selecta Visiónen eskutik.
  • 18:45: MATSURI-DANTZA TAILERRA (agertokian) - Japoniako tradiziozko dantzak (matsuri), Tarasu elkartearen eskutik.
  • 19:00: COSPLAY LEHIAKETA (agertokian) - Manga, anime edota bide-jolasen pertsonaien mozorroak jantzi behar dituzte partaideek. Honako mailak egongo dira: Banako Manga Mozorroa, Taldeko Manga Mozorroak eta Manga Kanpoko Maila.
  • Arratsalde osoan: KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute

Igandea, 2008ko azaroaren 30a

Goizez

  • 17:00: PROIEKZIOA eta HITZALDIA: "HOBBY" CIRO ALTABÁSen eskutik (agertokian) "Hobby" dokumentala proiektatuko da eta, horren ondoren, egileak, Ciro Altabásek hitzaldi bat emango du horri buruz eta publikoaren galderak erantzungo ditu
  • 18:00: PROIEKZIOA: "MUSHISHI" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Mushishi" sailaren lehenengo kapituluaren proiekzioa
  • 19:00: KARAOKE LEHIAKETA (agertokian) - Lehiaketa horretan parte-hartzaileek animeren edo bideojokoen kantak abestu behar dituzte. Abestien zerrenda elkarteen postuetan begiratu daitezke

Goizez eta arratsaldez

  • KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute

Hobetzen

dabilenharria — 2008/11/26 16:58
Egitaraua ikusi nuenean oso erakargarria egin zitzaidan: kriston maila "Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik" mahainguruan (gazteleraz ere egin beharko lukete ) Carlos Gimenez, Gallardo, Arthur Suydam, el Balanzin-eko mahaingurua, autore komikia... Nabarmena da euskal komikilarien presentzia handiagoa eta euskaraz egingo diren saioen kopurua. Noski, nabaria da Xabiroien eragina, eta eskerrak eman behar diegu aldizkarikoei, komikiak argitaratzeaz gain (eta ez da gutxi!) eragile lana ere egiten ari direlako.


Orain arte Getxoko programaketan arduradun zehatz batzuen eskua asko nabaritzen zela iruditzen zitzaidan, eta normalean beraien gustuko autoreak eta gaiak jarri dituzte, gero frikismoari lekua egiten zaio, superheroien munduak beti dauka txokoren bat... eta modu horretan etzait iruditzen orokorrean euskal herrian urtetik urtera egiten den lanaren isla lortzen denik; beraz pozgarria da Xabiroikoek ere ardurak hartzea, horrek aniztasuna eman baitio programari. Ea beste batzuk ere ardurak hartzen dituzten.



Ipurbeltzeri egiten zaion omenaldia ere beharrezkoa zen, ez dakit desagerpenaren ondorioz ematen den ala ez, baina behintzat norbaitek egin beharrekoa egin du.


Ea krisiak nola eragiten dien komikien prezioei...

Arrazoi osoa!

e-gor — 2008/11/26 18:31
Beti bezala, arrazoia duzula uste dut. Xabiroi kristoren lana egiten ari dela iruditzen zait niri ere, eta Ipurbeltz desagertu denez (ezin mereziagoa omenaldia), orain beraiek bakarrik daude euskarazko komikigintza egin eta dinamizatzeko, eta ederto betetzen dute lan hori gero!

Gaur egungo BeHIak

Arte Bizkarra Kulturgintza — 2008/12/18 22:30
Gorka Velascoren "Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hasunartzen" liburuaren aurkezpena bertan izan zen. Deialdi honek Azokaren areto nagusia bete zuen eta Arte Bizkarra Kulturgintzaren erakusmahaia egon zen liburua salgai asteburu osoan zehar.Liburu honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero Berriak azaroaren 29an argitaratu zuen egilearekin izandako elkarrizketa. Azaroaren 226an Tere Belokik egin zion beste bat Euskadi Irratiko Arratsaldekoak saioan. Outsider honen nondik norakoak ulertzeko baliagarria izan daitezke beste helbide hauek. www.deia.com/es/downloader.php?to=/fotos/suplementos/hemendik/2008/10/01/enkarterri.pdf www.gara.net/paperezkoa/20071125/50095/es/Dibujantes-lectores-ven-caras-Salon-Comic-Getxo

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15