Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2005 Ekaina 17 Ikastolen Elkarteak komiki-aldizkaria atera du
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

Ikastolen Elkarteak komiki-aldizkaria atera du

"Xabiroi" izena du eta oso itxura ona du

Aldizkari berriaren azalaren zati bat
Irudia: Ikastolen Elkartea

Ikastolen Elkartea-k komiki-aldizkari bat atera du, Xabiroi, bere ikasleen artean banatzeko oraingoz. Egile ezagun eta garrantzitsuek sinatzen dituzte bertako lanak. Ale bat nire eskuetara iritsi da eta itxura ona dauka. (Ez, ez naiz ikastolako ikaslea, 3 urteko semeari eman diote, berak ez dut uste oraingoz asko aprobetxatuko duenik, baina nik ziur baietz!)

Azken aldian puri-purian dagoen gaia da haur eta gazteen irakurzaletasun eza, eta berau nola sustatu. Baina erantzuna begien aurrean izan dugu beti. Azken urteetan komikia genero txikitzat hartu eta ez bultzatzen, baizik eta gaitzesten, hasi izana izan da irakurzaletasunaren galeraren arrazoietako bat nire ustez (nahiz eta ez bakarra, noski).

Behintzat Ikastolen Elkartea konturatu da horretaz eta konponbidean jarri du arazoa komiki-aldizkari bat atera eta doan banatuz bere ikasleen artean. Horrela atera du "Xabiroi" aldizkaria, komikiz osatuta egongo dena eta 33.500 aleko tirada izango duena.

Lehenengo alea iritsi zait eta asko gustatu zait. Oso anitza izango dela dirudi: gazteenei nahiz helduxeagoei gustatzeko modukoa, komiki batzuk umorezkoak, beste batzuk abenturazkoak, beste batzuk helduentzakoak...

Izen ezagunek nahiz berriagoek egingo dituzte bertako lanak. Ezagunak aipatzearren, Asisko eta Markok umorea landuko dute; Harkaitz Canok helduentzako moduko genero beltzeko istorio baten gidoia egingo du; Juan Luis Landa eta Joxean Muñozek euren El ciclo de Irati istorio ederraren jarraipena egingo dute, abentura, historia eta mitologia nahasten dituen istorioan; eta Raquel Alzate barakaldoarrak (aurtengo Bartzelonako Komiki Jaialdian egile berriari ematen zaion saria irabazi berri du, Patxi Lurrak blog honetan kontatu zigun bezala ) istorio surrealista eta poetiko bat egin du lehen ale honetan.

Lehen ale hau aurkezpenekoa da. Hurrengoetan, umorezko tira edo istorio laburrez eta beste atal finkoez gain, istorio luzeak izango direnen 8na orri egongo dira (El ciclo de Iratiren jarraipena izango den Saiak, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren Piztia otzanak eta Dani Fanoren TeleATOI: harbi aluzinogenoak espazioko abenturak). Sei aleren ondoren, istorio luze hauen bildumak argitaratzeko asmoa dute.

Aurkitzan diodan eragozpen bakarra bere maiztasuna da: hiru hilean behin aterako da, gutxitxo nire gusturako (eta irakurzaletasuna benetan bultzatzeko ere bai, nire ustez).

Ikastolen Elkarteko webgunean jarri duten prentsa oharrean deklarazio hau egiten dute: "Oro har, komiki gutxi argitaratzen da, gazteentzat gutxiago, eta euskal komiki-egileek euskaraz sortua are gutxiago. Zulo hori betetzen laguntzeko asmoz sortu du Xabiroi Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, kalitate handiko gidoiak eta irudiak dituzten komikiak euskaraz sortzeko, eta nerabeek eskura duten literatura grafikoa indartu eta anizteko. (...) Eduki guztiak euskaraz garatuko dira, eta komikietan erabiltzen den berezko hizkuntza euskaraz sortzeko ahaleginean aurrera pausoa eman nahi da. (...) Xabiroi hazteko bokazioarekin jaio den publikazioa da, orrialde gehiago edukitzen duen heinean, euskal komiki-egileen sorkuntza aberatsari ate gehiago zabalduko dizkiogu, dudarik gabe." Asmo bikainak! Ongi etorri Xabiroi!

e-gor 2005/06/17

Xabiroi non eskuratu?

Patxi Lurra — 2005/06/18 15:47

Ikastolako ikasleak be ez garenok eta umerik ez deukogunok non eskura ditzakegu Xabiroi-ak? Bilintx eta holakoetan salgai egongo dira?


Oso roilo polita Asisko eta konpainiak prestatu daben hau!



Re: Xabiroi non eskuratu?

e-gor — 2005/06/18 18:01

Hauxe dio Garan Xabiroiren aurkezpeneko prentsaurrekoaren harira argitaratutakoak : "33.500 aleko tirada egingo dute oraingoz ikastoletako gazte eta gaztetxoen artean. Datorren urtean emango dute liburu-dendetarako jauzia, atzo Bilboko Euskalduna Jauregian egin zuten aurkezpenean esan zutenez. «Aurten produktua sendotu eta osatu egin nahi dugu eta datorren urtean hasiko gara liburu-dendetara banatzen», esan zuen Erramun Osak, Konfederazioko arduradunak."


Beraz, hurrengo urtera arte itxaron dezakezu, Ikastolan irakasle den edo semeak dituen lagunen bati eskatu edo semeak izan edo adoptatu! ;-)



Re: Ikastolen Elkarteak komiki-aldizkaria atera du

Patxi Lurra — 2005/06/21 08:37

Zu adoptatuko zaitut, if you don?t mind. Holan bi txori tiro bakar batez. Kar, kar, kar!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15