e-gorblog
Sauré-k 5 komiki berri argitaratu ditu
Ohi bezala, euskara eta gaztelaniazko edizio bana atera du bakoitzetik
Sauré argitaletxeak 5 komiki berri atera ditu, Gabonetako kanpainarako eta Durangoko Azokarako garaiz. Euskarazko eta gaztelaniazko edizio bana egin du bakoitzarekin, beti egin ohi duen legez. Hauek dira bost komikiok:
- Hazien bidaiak, Ziklozirkua saileko lehen aleak, 2004ko Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen Wangari Maathairen istorioa kontatzen digu. Joseba Gómez eta José Manuel Carrascok egin dute, eta Joxean Sagastizabalek itzuli du euskarara.
- Jansain eta Zerdaren eskutik, aldiz, Esfinge negartia datorkigu, Compadre bildumaren 2. liburukia. Euskararako itzulpena Karlos Zabalak egin du.
- Animalien inauteria, Gran Angular bildumako 2. alea, Mundinak egina eta Xabier Armendarizek euskarara itzulia.
- Eguzkiaren lasterketa, Txani Rodríguez, Nacho Fernández eta Verónica Rosadok egina eta Joxean Sagastizabalek euskaratua. Txanoa saileko 3. liburukia da.
- Artearen historiak bildumako 2. alea, Babiloniarrak izenburukoa, Martínez de Antoñana eta Mosquerak egindakoa eta Miel Anjel Elustondok euskarara itzulia.
Durangoko Azokan izango duzu komikiok ikusi eta erosteko aukera!


