Artxiboa Azaroa 2008
Komiki-azoka berria Irunen!
Ficoban izango da abenduaren 6, 7 eta 8an
Atzo bertan eman genuen hemen Getxoko komiki-azokaren berri, luze eta zabal urtero bezala, Euskal Herrian egiten den komiki-azoka bakarra da-eta. Ba jada ez da horrela. Iñaki G. Holgado adiskidearen bidez jakin dut Irungo I. Komiki-Azoka antolatu dela abenduaren 6, 7 eta 8rako.
Azoka Ficobako 3. pabilioian izango da, eta 11:00etatik 20:00ak arte egongo da irekita. Sarrerak 2 euro balioko du, baina gonbidapenak lortu ahal izango dira Martindozenea Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Bulegoan eta elkarte kolaboratzaileetan (PokerFace, Tinta Cómics, Birunbi...).
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitarau zehatza. Tailer, lehiaketa eta ekitaldi guztiak doan izango dira. Informazio gehiagorako, hemen.
Erakusketak
- Angel Unzueta
- Jorge Madejón eta Óscar Manrique
- PokerFace-eko egileak: MacKana (Gorka Ortega), Garbiñe Martiarena, Arkaitz Gonzalez, JMES (Jose Manuel Enrique), Imanol Toro eta Mikel Thomen
Ekitaldiak
- Proiekzioak
- Tailerrak (komikia, manga, ilustrazioa, haurrentzako eskulangintza, origami, giltzatakoak, para-para, plastilina...)
- Erakusketen bisita gidatuak
- Lehiaketak (marrazketa, bideojokoak, Heroclix, galderak, mozorroak...)
- Aurkezpenak
- Hitzaldiak
- Sinatze-txandak
Gonbidatutako egileak
- Iñaki G. Holgado
- Angel Unzueta
- Jorge Madejón
- Óscar Manrique
- MacKana (Gorka Ortega)
- Garbiñe Martiarena
- Arkaitz Gonzalez
- JMES (Jose Manuel Enrique)
- Imanol Toro
- Mikel Thomen
Egitaraua
Larunbata, 2008ko abenduaren 6a
Goizez
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:10: Animazio proiekzio jarraitua
- 11:20: Heroclix hastapeneko partidak Tinta Cómics-en eskutik
- 11:20: Manga tailerra PokerFace elkarteko Arkaitz Gonzalezen eskutik
- 11:30: Jorge Madejón eta Óscar Manrique erakusketaren bisita gidatua Jorge Madejón-en eskutik
- 11:30: Plastilina tailerra PokerFace elkarteko Jose Manuel Enriqueren eskutik
- 12:00: Origami tailerra Marugame elkartearen eskutik
- 12:00: Bideojoko lehiaketa
- 13:00: XL ilustrazio tailerra PokerFace elkarteko Jorge Madejón, Jose Manuel Enrique (JMES) eta Garbiñe Martiarenaren eskutik
Arratsaldez
- 15:30: Giltzatakoen tailerra Geisha dendaren eskutik
- 16:00: Japoniako joko tradizionalen tailerra Marugame elkartearen eskutik
- 15:30: Iñaki G. Holgado eta Angel Unzuetaren hitzaldia, PokerFace elkarteko Jorge Madejón-ek moderatua
- 16:15: Angel Unzueta eta Iñaki G. Holgadoren erakusketen bisita gidatua egileen euren eskutik
- 17:00 - 18:30: Sinatze-txandak Angel Unzueta eta Iñaki G. Holgadorekin
- 19:00: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
- 20:00: Azokaren itxiera
Igandea, 2008ko abenduaren 7a
Goizez
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:10: Animazio proiekzio jarraitua
- 11:15: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
- 11:30: Erakusketen bisita gidatuak
- 11:30 - 12:30: Haurrentzako eskulangintza tailerra “Elgatoquerie” stand-eko Garbiñe Martiarenaren eskutik
- 12:00: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
- 12:00: Bideojoko lehiaketa
- 13:00: XL ilustrazio tailerra PokerFace elkarteko Jorge Madejón eta Jose Manuel Enrique JMESen eskutik
Arratsaldez
- 15:00: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
- 16:00: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
- 16:00: Giltzatakoen tailerra Geisha dendaren eskutik
- 16:00: Origami eta Japoniako joko tradizionalen tailerra Marugame elkartearen eskutik
- 17:00: PokerFace aldizkariaren 3 eta 4 zenbakien aurkezpena eta egileen sinatze-txandak
- 18:30: Bideojoko lehiaketa
- 19:00: Para-para tailerra
- 20:00: Azokaren itxiera
Astelehena, 2008ko abenduaren 8a
Goizez
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:10: Animazio proiekzio jarraitua
- 11:30: Erakusketen bisita gidatuak
- 11:30: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
- 11:30: Heroclix lehiaketa Tinta Cómics-en eskutik
- 12:00: Plastilina tailerra PokerFace elkarteko Jose Manuel Enriqueren eskutik
- 12:30: Marrazketa azkarraren lehiaketa PokerFace elkartearen eskutik
- 12:00: Mario Kart DS bideojoko lehiaketa Marugame elkartearen eskutik
Arratsaldez
- 15:00: Komiki tailerra PokerFace elkartearen eskutik
- 17:00: Sinatze-txandak Jorge Madejón eta Óscar Manriqueren eskutik
- 17:30: Komiki tailerra
- 18:45: Galdera- eta mozorro-lehiaketak PokerFace elkartearen eskutik
- 19:30: Agurra eta esker ona
- 20:00: Azokaren itxiera
Getxoko VII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan
Ekitaldi eta ikusteko ugari ostiraletik igandera bitartean, tartean euskarazko hainbat Xabiroi aldizkariaren eskutik
Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 28tik 30era bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azokak bi gune izango ditu: Areetako geltoki plazako ohiko komikiaren guneaz gain, iaz bezala, mangaren gunea egongo da Erromoko Santa Eugenia plazan.
Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 99 standez gain (71 komikien gunean eta 28 mangaren gunean), beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzea, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 2,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.
Euskarak presentzia nahiko txikia izango du azokan, eta apur horren ia guztia Xabiroiren eskutik etorriko da. Larunbatean 12:15ean bere nobedadeak aurkeztuko ditu (Piztia otzanak albuma, ale berezia...) eta 12:45ean Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik mahaingurua gidatuko dute (Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte Zaldieroa, Harkaitz Cano eta Arthur Suydamen partehartzearekin eta Dani Fanok desmoderatuta). Horrez gain, Xabiroiren standean izango dira aldizkariko egileak aleak sinatzen: ostiralean Iñaki G. Holgado, larunbat goizean Iñaki G. Holgado, Harkaitz Cano, Alex Orbe, Manu Ortega eta Lope, larunbat arratsaldean Iñaki G. Holgado, Zaldieroa, Asisko, Manu Ortega, Lope eta Harkaitz Cano, igande goizean Asisko, Julen Ribas, Lope eta Zaldi Eroa, igande arratsaldean Julen Ribas, hiru egunetan Dani Fano eta Arthur Suydam eta beste egunen baten beste egile batzuk ere. Xabiroiko ekintzez aparte, euskaraz aurkitu dudan ekitaldi bakarra Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzenen aurkezpena da, Gorka Velasco eta Txuma Murugarrenen eskutik.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.
Omenaldiak
Komiki-guneko erakusketak
- Ipurbeltz
- Carlos Giménez
- El Balanzín fanzinea
- Víctor Santos (aurtengo kartelaren egilea)
- Victoria Francés
Manga-guneko erakusketak
- Japoniako tradiziozko jostailuen erakusketa (Japoniako enbaxadaren eskutik)
- Ikebana (Japoniako lore apainketa)
Erakusketak inguruetan
- Manu Ortega: Garabatos y penumbras (Erromoko erakustaretoa, astelehenetik larunbatera 11:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, igandea 18:00 - 21:00)
- Leandro Alzate: Marrazkiak (Algortako erakustaretoa, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, larunbata 10:00 - 13:00 eta 18:00 - 21:00, igandea 18:00 - 21:00)
- Sedyas: Sedymage (Algortako Satistegi kafetegia)
- Julen Ribas: Pipiolum (Erronoko Jai Alai kafetegia)
- Danimaiz: Érase una vez (Areetako Glass kafetegia)
Proiekzioak
- Aurrekontu txikiko zinearen erakusketa
- Animazioko zinea
- Komiki laburmetraiak
- Laburmetraien entsalada
- Anime proiekzioak
Mahai-inguruak
- Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano eta Arthur Suydam; moderatzailea: Dani Fano)
- Dibujo lo que me echen (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio) (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…) (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)
- Qué vida más triste (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)
Solasaldiak
- Miguel Gallardo (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- Gene Ha eta Michael Holden (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez)
- Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
-
Víctor Santos (moderatzailea: Germán Menéndez)
Bestelakoak
- Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik)
- Manga elkarteen lehiaketak (bideojokoak, jan ken pon, samurai dueloak, bakarrizketak, friki-ezagutza, cosplay, karaoke, pump it up)
- Idazkera japoniarraren tailerra
- Matsuri-dantza tailerra
- Manga tailerra Eli Basantaren eskutik
- Makilaje eta efektu berezien tailerra
- Aurkezpenak
- Sinatze-txandak
- El Balanzín doako aldizkaria (sarrera erositakoan)
Gonbidatutako egileak
- Carlos Giménez
- Gene Ha
- Michael Golden
- Arthur Suydam
- Salvador Larroca
- Paco Roca
- Tony Sandoval
- Miguel Gallardo
- Jason
- Ramón Boldú
- Luis Durán
- Víctor Santos
- Francis Portela
- Sergio Córdoba
- Leandro Alzate
- Alfonso Zapico
- Infame & Co.
- Eli Basanta
- Ciro Altabás
- Victoria Francés
- Javi Rodríguez
- Rober Garay
- Iñaki G. Holgado
- Dani Fano
- Harkaitz Cano
- Antton Olariaga
- Asisko Urmeneta
- Patxi Huarte Zaldieroa
- Manu Ortega
- Lope
- Alex Orbe
- Julen Ribas
- Sanvi
Komiki-guneko egitaraua
Ostirala, 2008ko azaroaren 28a
Goizez
- 11:15: Azokaren hasiera
- 11:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: “Carbón Elvis”
- 13:00: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : “Deadhunter: Killing Twice”
Arratsaldez
- 17:05: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: “Hobby”
- 18:00: CARLOS GIMÉNEZi eta IPURBELTZ aldizkariari omenaldiak
- 18:00: Solasaldia: CARLOS GIMÉNEZ (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz - Borja Crespo)
- 18:00 - 19:00: Sinatze-txanda: TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
- 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: LEANDRO ALZATE - INFAME & CO. - ALFONSO ZAPICO (Astiberriren stand-ean)
- 19:15: Sinatze txanda: CARLOS GIMÉNEZ
- 19:15: LIBURU AURKEZPENA: “Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen” (partaideak: Gorka Velasco eta Txuma Murugarren)
- 19:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : “¡Maldito bastardo!”
- 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: JASON - RAMÓN BOLDÚ - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)
Larunbata, 2008ko azaroaren 29a
Goizez
- 11:05: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT (Félix Sabaté)
- 11:30: Sinatze txandak: JASON - SALVADOR LARROCA
- 11:30: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI (Laureano Domínguez, Jason, Ramón Boldú, Alfonso Zapico, Sergio Córdoba)
- 12:00 - 14:00: Sinatze txanda:TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
- 12:15: Nobedade-aurkezpena: Piztia Otzanak eta Xabiroiren ale berezia
- 12:30 - 13:30: Sinatze txandak: SERGIO CÓRDOBA - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)
- 12:45: Mahai-ingurua: "Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik" (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano; moderatzailea: Dani Fano)
- 13:00: Sinatze txandak: GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
- 14:00: Nobedade-aurkezpena : DOLMEN (Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)
Arratsaldez
- 17:00: Sinatze txandak: PACO ROCA - VÍCTOR SANTOS
- 17:05: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (Luis Durán, Tony Sandoval, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
- 17:30: Solasaldia: MIGUEL GALLARDO (moderatzaileak: Koldo Azpitarte)
- 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: ALFONSO ZAPICO - LEANDRO ALZATE - JASON (Astiberriren stand-ean)
- 18:00 - 20:00: Sinatze txandak: LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
- 18:15: Solasaldia: GENE HA + MICHAEL GOLDEN moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez
- 18:30: Sinatze txandak: JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA - SALVADOR LARROCA
- 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: INFAME & CO. - SERGIO CÓRDOBA - RAMÓN BOLDÚ (Astiberriren stand-ean)
- 19:15: Solasaldia: "Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca" ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- 19:30: Sinatze txandak : MIGUEL GALLARDO - TONY SANDOVAL - JASON
- 20:00: Mahai-ingurua : "Dibujo lo que me echen" (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio") (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
Igandea, 2008ko azaroaren 30a
Goizez
- 11:05: Proiekzioa : ANIMAZIO ZINEA / CINE DE ANIMACIÓN (cortometrajes de diversos formatos: flash, stop-motion…)
- 11:30: Sinatze txanda : GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
- 12:00 - 13:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
- 12:00 - 14:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
- 12:15: Solasaldia : VÍCTOR SANTOS (moderatzailea: Germán Menéndez)
- 12:30: Sinatze txanda : MIGUEL GALLARDO - PACO ROCA - SALVADOR LARROCA
- 13:00: Nobedade-aurkezpena: ARIADNA EDITORIAL "Dos veces breve. Especial Euskadi" (Vicente Galadí - Kike Infame - Javier de Isusi - Koldo Azpitarte)
- 13:00 - 14:00: Sinatze txanda : RAMÓN BOLDÚ - LEANDRO ALZATE (Astiberriren stand-ean)
- 13:30: Sinatze txanda : VÍCTOR SANTOS - JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA
- 13:30: Mahai-ingurua : "El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…)" (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)
Arratsaldez
- 17:00 - 18:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (en el stand de La Cúpula)
- 17:05: Proiekzioa : "CORTOS DE TEBEO"
- 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (en el stand de La Cúpula)
- 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : ALFONSO ZAPICO - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (en el stand Astiberri)
- 18:00: Mahai-ingurua: "Qué vida más triste" (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)
- 19:00 - 20:00: Sinatze txanda : SERGIO CÓRDOBA - JASON - INFAME & CO. (en el stand de Astiberri)
- 20:00: Proiekzioa : "Laburmetraien entsalada"
Manga-guneko egitaraua
Ostirala, 2008ko azaroaren 28a
Arratsaldez
- 17:15: BIDEOJOKOAK: "Matsuri", "Guitar Hero"… (agertokian)
- 17:15: PROIEKZIOA: "DEATH NOTE" (areto nagusian) - Selecta Visiónen eskutik, "Death Note" sailaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
- 18:00: LEHIAKETA: JAN KEN PON (agertokian) Japoniako "Harria, papera eta artaziak" tradiziozko jokoa
- 19:00: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (areto nagusian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
- 19:00: LEHIAKETA: SAMURAI-DUELUA (agertokian) - Ezpata-borroka (soft combat) - babeslea: Amorebietako Forjari Eskola
- 20:00: BAKARRIZKETA LEHIAKETA (agertokian) - Otaku-bakarrizketa lehiaketaren lehenengo deialdia.
Larunbata, 2008ko azaroaren 29a
Goizez
- 11:15: IDAZKERA JAPONIARRAREN TAILERRA (tailer gunean) - Yuka Nishiwaki japonierazko irakaslearen eskutik
- 12:30: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (agertokian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
- 13:30: AURKEZPENA: "CANAL FRIKI: Toma Dos" (areto nagusian) - "Canal Friki"ren taldeak sailaren bigarren denboraldia aurkeztuko du. Horri buruzko pasadizoak kontatuko dituzte eta bisitarien galderak erantzungo dituzte.
Arratsaldez
- 17:15: FRIKI-EZAGUTZA LEHIAKETA (agertokian) - "Canal Friki" sailaren pertsonaiak baino gehiago dakizu?
- 17:15: PROIEKZIOA: "DEVIL MAY CRY" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Devil May Cry" sail berriaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
- 18:00: PROIEKZIOA: "REIDEEN" Y "MORIBITO" (areto nagusian) - "Reideen" eta "Moribito" sailen proiekzioa, Selecta Visiónen eskutik.
- 18:45: MATSURI-DANTZA TAILERRA (agertokian) - Japoniako tradiziozko dantzak (matsuri), Tarasu elkartearen eskutik.
- 19:00: COSPLAY LEHIAKETA (agertokian) - Manga, anime edota bide-jolasen pertsonaien mozorroak jantzi behar dituzte partaideek. Honako mailak egongo dira: Banako Manga Mozorroa, Taldeko Manga Mozorroak eta Manga Kanpoko Maila.
- Arratsalde osoan: KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute
Igandea, 2008ko azaroaren 30a
Goizez
- 17:00: PROIEKZIOA eta HITZALDIA: "HOBBY" CIRO ALTABÁSen eskutik (agertokian) "Hobby" dokumentala proiektatuko da eta, horren ondoren, egileak, Ciro Altabásek hitzaldi bat emango du horri buruz eta publikoaren galderak erantzungo ditu
- 18:00: PROIEKZIOA: "MUSHISHI" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Mushishi" sailaren lehenengo kapituluaren proiekzioa
- 19:00: KARAOKE LEHIAKETA (agertokian) - Lehiaketa horretan parte-hartzaileek animeren edo bideojokoen kantak abestu behar dituzte. Abestien zerrenda elkarteen postuetan begiratu daitezke
Goizez eta arratsaldez
- KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute
Xabiroi azldizkariaren 13. alea eta beste ale berezi bat, kalean
Itxura bikaineko bi sail berri daude lehenengoan eta luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien lan oso interesgarriak bigarrenean
Urrian atera zen Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 13. alea, eta azaroan berriz beste ale berezi bat. 13. alean, beste hainbat gauzen artean, itxura bikaineko bi sail berri daude, eta ale berezian, ohikoa denez, luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien istorio laburrak.
13. alean ondoko edukia aurkituko dugu:
- Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
- Manu Ortegaren Haizea banda
- Auzomorro umorezko orri bikoitza, Guaikaipuroren gidoia eta Alex San Vicenteren irudiekin
- Iñaki G. Holgadoren irudiak eta Harkaitz Canoren gidoia duen Zebra efektua istorio berriaren lehen emanaldia, 8 orrikoa
- Zaldi Eroaren Arranotxuren beste bi orri
- Julen Ribasen irudiak eta Iban Zalduaren gidoia duen Azken garaipena sail berriaren 8 orri
- Irune Lasak egiten duen KomikiTAUN elkarrizketen orria, oraingoan Mikel Pagadizabal Noaoa!ko aktorearekin
- Asiskoren Hor Konpost banda
- Dani Fanoren Anubis 3.0 sailaren 6 orri
- Loperen Behien Tarzanen 4 orri
- Olierrek asmatutako eta Markok marraztutako Haratagoren beste orri bat
Eta ale berezian:
- Arthur Suydamen azala
- Olatz Salaberriaren Idoia izeneko orri bateko narrazioa, Iñaki G. Holgadoren ilustrazioarekin
- Mundua bitan zatitua dago 7 orriko istorioa, Eider Rodriguezen gidoia eta Alex Orberen irudiekin
- Joxean Sagastizabalen gidoia eta Manu Ortegaren irudiak dituen Piitendele Namibia Kwatelwa 7 orriko istorioa
- Pako Aristiren gidoia eta Sedyasen irudiak dituen 7 orriko Amodiozko enkargu bat istorioa
- Jai-Alai 7 orriko istorioa, Harkaitz Canoren gidoia eta Loperen irudiak dituena
- Asiskoren gidoia eta Dani Fanoren irudiak dituen 2 orriko Konpostustelako Jakobe istoriotxoa
- Mauro Entrialgoren Kasik berba barik umorezko saileko beste orri bat
Ez ditzazuela galdu, merezi dute eta!
Bisita gidatua Angel Unzuetaren erakusketan
Egileak bere lana azalduko du ostegun honetan arratsaldeko 18:30ean
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Asteak antolatutako Donostiako V. Komiki Jardunaldien barruan paratu duten erakusketetako bat Angel Unzuetari eskainitakoa da, hilaren 22ra arte Ernest Lluch Kultur Etxean egongo dena (aurreko baten hitz egin genuen hemen jardunaldiotaz). Ba gaur iragarri dute egileak berak gidatutako bisita egongo dela ostegun honetan hilak 20, arratsaldeko 18:30ean. Ea joaterik dudan...
Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
Azaroaren 17an abiatuko da berriz bi ordainduta bat eskuratzeko kanpaina
Aspaldi samartxotik nekien One Laptop Per Child erakundeak azaroaren 17an berriz ere Give One Get One kanpaina (XO ordenagailu bat eskuratzeko aukera, hirugarren munduko haur batentzako beste bat ordainduz gero) martxan jarri behar zuela, baina ez nuen ezer publikatu artean ez baitzegoen argi kanpaina, iaz bezala, AEBetarako soilik izango zen edo zabalagoa. Izan ere, gaur arte erakundearen wikian zioten hasieran AEBetarako soilik izango zela, eta saiatuko zirela aurrerago Canada eta Europako beste herrialde batzuetara zabaltzen (ikusi Google-en katxean)...
Atzo Nicholas Negroponte erakundearen zuzendaria Euskaldunan egon zen Zientziaren Astea inauguratzen, eta han egondako lankide baten arabera (eskerrik asko Eider!), esan zuen hemen ere izango zela kanpaina berrian parte hartzeko aukera. Eta gaur jakin da Europan ere aukera egongo dela kanpainan parte hartzeko hasieratik bertatik. Beraz, atzo Euskal Herrian eman zuen Negropontek primizia mundu mailan! Eta hemengo medioetan ez dut uste hori aipatu ere egin dutenik. Kazetari hauek...
Give One Get One kanpainan emango duten ordenagailua iazko bera izango da, nik dudan XO-1 zoragarria alegia, baina bere sistema eragilearen bertsio berrienarekin, eta Windows gabe. Iazkoak ez bezala, orain hasiko den kanpaina honek ez dauka amaiera datarik, eta aurrera doan heinean herrialde berriak gehitzeko asmoa omen dute. Europako prezioa 312 euro izango da. Banaketa ez du OLPC erakundeak egingo (azpiegitura faltagatik, iazko banaketan arazo ugari izan omen ziren), Amazonek baizik. Beraz, aitzakiarik ez duzu zurea ez erosteko!
Bide batez, OLPC erakundean ari dira euren ordenagailuaren hurrengo bertsioa, XO-2 delakoa, prestatzen. 2010erako atera nahi dute 75 dolarreko kostuan. Eta hau ere, aurrekoa bezala, guztiz iraultzailea eta zoragarria da. Liburua irekitzean, bi orriak dira ukimenezko pantailak. Beraz, orri bikoitzeko benetako liburu gisa erabil daiteke, edo ordenagailu gisa teklatu birtual baten bidez.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariko artikuluan bagenion OLPCren ordenagailuaren lehenengo bertsioak gaur egungo ordenagailu aukeren panorama aldatu zuela (oraingo netbook guzti horiek nondik datoz bestela?), beste honek ere ziur izango duela eraginik etorkizunean... Negropontek atzo Euskaldunan esan zuenez, XO-2 ordenagailua kaleratzeko 2 urte falta direla, jada hasi diete kopiatzen...







