Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2005 Abuztua 05 "Bécassine au Pays Basque" komikiaren iruzkina
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

"Bécassine au Pays Basque" komikiaren iruzkina

Mendeurrena bete berri duen Frantziako komikien klasiko hau gurean egon zenekoa

"Becassine au Pays Basque"-ren azala
Irudia: Émile-Joseph Porphyre Pinchon

Bécassine Frantziako komikietako klasiko bat da, oraintsu mende bat bete duena. 12. albumean, 1925ean, Euskal Herrira etorri zen bisitan, eta album horren komentarioa egingo dut hemen. Bide batez, kanpokoek euskaldunak nola ikusten gaituzten ikusiko dugu, Jabi Zabalak bere blogean filmekin (McGyver, Orson Welles...) egindako saila osatuz.

Bécassine 1905eko otsailean agertu zen lehen aldiz La Semaine de Suzette neskentzako aldizkarian, Joseph-Porphyre Pinchon-ek marraztuta, orri bateko istorio labur gisa. 1913 eta 1950 bitartean 27 album luze atera ziren, gehienak Caumery-ren gidoairekin. Gero, Pinchon-en heriotzaren ondoren, album gehiago ateratzen jarraitu dute, marrazkilari eta gidoilari ezberdinekin. 1940an filme bat egin zuten, eta 2005eko apirilean Frantziako posta-etxeak zigilu bat atera du bere mendeurrenaren ohoretan.

Bécassine ezin da "ofizialki" komiki kontsideratu. Komikiaren sorrera "ofizialtzat" 1895eko The Yellow Kid jotzen da, hor agertu baitzen lehen aldiz elkarrizketentzako bunbuiloa, eta bunbuiloak jotzen dira komikiaren bereizgarritzat. Bécassine-n ez dago bunbuilorik, irudiei dagokien testua biñeta bakoitzaren azpian doa. Komikia Europara beranduago iritsi zen, agi danez.

Bécassine ez da gaur egun ezagutzen ditugun komikiak bezalakoa. Ez dago abenturarik, istorio sakonik edo umore finik. Istorio sinple baten enkajatutako esketx barregarrien segida bat da. Eta umorea ere oso naïf-a du. Don Celes edo Laurel eta Hardy moduko bat, uler gaitezen.

Horrez gain, oso komiki klasista da. Bécassine dama aberats baten neskamea da, eta bere etxekoandrearekiko miresmen edo adorazio guztiz gehiegizko bat sentitzen du. Berau da argitasunaren eredu, Bécassine guztiz tentela den artean.

Hala ere, bi detaile hauek ez lukete gure iritzia baldintzatu behar. Gauza bakoitza bere testuinguruan kokatu behar da, eta orduko gizarte-eredua islatu eta aisirako kultur-produktuen eredua jarraitu besterik ez dira egiten komiki honetan. 20ko hamarkadan gizarte okzidentala klasista zen, eta filme eta komiki barregarriak oso sinpleak.

Baina Bécassine-k baditu bere dohainak ere. Wikipediaren arabera, Bécassine-rekin hasten da BD modernoa, berarekin ematen da istorio ilustratuen eta benetako komikien arteko trantsizioa. Eta bere marrazketa-estiloa, marrazki borobildu eta biziekin, 25 urte geroago Hergé-k Tintin-ekin garatu eta famatutako lerro argia izeneko estiloaren aitzindaritzat jotzen da. Bestalde, entretenigarria da eta erraz irakurtzen da, beraz bere helburua betetzen du.

Goazen orain Bécassine Euskal Herrian egon zeneko aleak nola erakusten gaituen aztertzera. Egia esan, McGyver-en edo Orson Welles-en bideo haietan ez bezala, ez dago ezer berri, barregarri edo interesgarririk. Edozein frantziarrek daukan ikuspegia dauka Euskal Herriaz: Frantziako turismo-zona bat da (hegoaldeko lau probintziak direnik ere ez, noski), bitxia bere folkloreagatik, bertako gauzarik interesgarrienak Donibane Lohitzune eta Miarritzeko hondartzak, pilota-partidak eta zezenketak direlarik. Eta ezin zaio autoreari horren errua bota, hori baita Ipar Euskal Herriak berak esplotatu izan duen irudia...

Hala ere, nire ustetan, egileari nabari zaio halako frantziar jakobinismo bat, Euskal Herria hori besterik ez dela erakusteko halako nahi bat (edo grina ere, agian). Euskara anekdotikoki soilik agertzen da: ostatu bat non dagoen jakin nahi du Bécassine-k ("Ostatua Erdikoarra"!), eta tranbiakoei galdetzen die; errebisorea gaskoia da eta beste guztiek ez dakite euskaraz; kaleko haur batek laguntzen dio azkenean, erdigunean dagoela esanez (hau orain zailagoa litzateke, ze azkenaldian beti entzuten da euskararen transmisioa hautsi egin dela iparraldean, eta gero eta haur gutxiagok dakiela euskaraz...). Horrez gain, herrian pilota partida bat jokatzen da, bi espainol bi frantsesen kontra...

Amaitzeko, kuriositate bat: komikian herri eder bat bisitatzen dute, Loratzean izenekoa; nik ez dut ezagutzen, eta arraroa egiten zait asmatutakoa izatea, beste toki eta paisaia guztiak benetakoak baitira; inork eman al diezadake honen berri?

Fitxa

Izenburua: Bécassine au Pays Basque

Gidoia eta irudiak: Émile-Joseph Porphyre Pinchon

Argitaletxea: Gautier-Languereau

Urtea: 1991 (lehen edizioarena 1925)

ISBN: 2217100068

e-gor 2005/08/05

Re: "Bécassine au Pays Basque" komikiaren iruzkina

Elena Solano — 2005/08/06 20:59

Ez ditut komikiak irakurtzen baina zure bloga oso interesgarria iruditzen zait. Segi idazten!



Re: "Bécassine au Pays Basque" komikiaren iruzkina

e-gor — 2005/08/06 22:14

Eskerrik asko, Elena, asko estimatzen dira horrelako animozko hitzak.


Hala ere, arraroa egiten zait komikiak irakurtzen ez dituen norbaiti komikiei buruzko blog bat gustatzea! Beno, ongi pentsatuta blogarentzako are piropo handiagoa da horrela, ez?


Eskerrik asko berriz ere, eta anima zaitez komikiak irakurtzen hastera, ez zaizu damutuko!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15