e-gorblog
Informatika atalaren aurkezpena
Zer lortu nahi dudan atalarekin
Informatikan egiten ditudan ibilera eta aurkikuntzen berri ematea da atal honen helburua, beste batzuei lagungarri suerta dakiekeelakoan. Hemen ere, komikietan bezala, kolaborazioak onartzeko prest nago.
Xabier Mendiguren eibar.org-eko kidearen blogeko aurkezpenaren antzeko zerbait egin beharko banu, hau esango nuke: informatikaria naiz formazioz, informatikaria ofizioz, informatikaria afizioz, informatikaria bokazioz, informatikaria bizioz, informatikaria bedeinkazioz edo madarikazioz (eta bestela galdetu neskalagunari!). Tira, pixka bat exageratu dut, hori ez da nire fazeta bakarra (ikus bestela komikien atala), baina nire alde garrantzitsu hori islatuko da atal honetan.


Ongi etorri !!
Geek konpleto bat, Matrix-en estiloko CSS ta guzti ;)
iPod-aren argazkia eta erloju bitarra noizko? ;)
Ongi etorri !!