Ortozik
osasuna
Besarkadak doan
Egunotan besarkada ugari jasotzea tokatu zait, eta baita prezio berdinean ematea ere. Jaso barik eman ezin, eta eman barik ezin jaso.
Batzuk fisikoak, beste batzuk birtualak. Batzuk, oso sentituak, hartu-eman sakonean, estuan, beste batzuk laburxeagoak, ikutu eta banatu. Emateko modu asko daude, binaka, hirunaka, gehiagoka (batasun keinuan kiroletan esaterako), aurrez aurre edo alboka, muxu ta guzti edo aurpegien kontaktuan. Estu estua izan, edo piskat hotzagoak, atseginak izan ohi dira. Eta ondo ondo emandakoak direnean, terapeutikoak ere badira abrazoterapia egiten dutenentzat bederen, eta egiten ez dutenentzat baina besarkatzen direnentzat, neurriren baten, baietz seguru.
Besarkada lotsatiagoak ere badira, besoak arkotu baina bihotzen talka eta kontaktua ekiditzen dutenak. Batzutan agian nesken bularraldeak ezar diezagukeen lotsa izan daiteke, baina mutil askorekin ere pasatzen denez, izango dira arrazoi gehiago edo lotsa modu ezberdinak distantzia horiek sortzeko, gertutasun falta, sentimentu gutxiago, enpatia eza, ohiturarik ez... Auskalo. Horrela, baliteke batzutan, sasi-besarkada ere izatea. Egunotan ez dut halakorik sentitu nahiz eta forma guztietakoak izan ditudan, baina inoiz iruditu zait.
Emateko forma fisikoak ez du besarkadaren benetakotasunik bermatzen. Sentimentuak bai. Bihotzetik jaioak izan behar lukete izena merezi izateko, kortesia hutsezkoa edo derrigortutakoa denean gezurretik ere badaukatelako. Ez dakit sasi-besarkada esatea zuzena den, baina ez zait beste ezer bururatzen.
Sasietatik saltoka benetakotasunetik metaforara bidean, besarkatu, hitzekin ere egin daiteke besarkada hitza erabili gabe, baita begiradarekin ere, edo keinu batekin, pentsamenduarekin, musikarekin...Honetara, jarrera batekin zerikusi gehiago izan dezake, eragiketa fisiko konkretu batekin baino. Edozer besarkatzeko jarreran bagina: drogazaleak, putak, asesinoak, aberatsak, pobreak, poliziak, atxilotuak, politikoak, terroristak, bankariak, gaixoak, eroak...edo zergatik ez, mendiak, itsasoak, ibaiak, elurra, euria, basoak, landareak, zuhaitzak, piztiak eta abar besarkatuko bagenitu...paradisuan geundeke.
Gaur bideo honetako lotura bidali didate eta irripar eder batekin geratu naiz.
besarkada haundi bat,
bihotzez
ETXEAREN OSASUNA
SALUD Y BIOCONSTRUCCION III eta azkena
Hau izan zen blogean idazteari uzteko arrazoi edo aitzakietako bat. Hasierako asmoa euskaraz idaztea zen, baina itzulpengintza oso oso astuna egiten zitzaidan. Gero aurrez gazteleraz egindako lan hau testu dokumentu batetik blog formatu honetara pasatzea, argazkiak, taulak eta abarrak egokitzeak ere zeharo aspertzen ninduen, eta bertan behera geratu zen.
Orain, interesik izan dezakezuenentzat, lana pdf formatuan jeisteko lotura gehitzen dizuet. Lanak bi urte baino gehiago ditu jada eta kontu batzutan atzeratua geratu da, errore txiki batzuk ere badaude tartean, baina tira, gaiari buruzko ideia orokor bat egiteko nahiko ondo dagoela deritzot. Honats:
Digitoanalisia
Esku eta hatzaparretako arrastoetan markatzen dena!
Miquel Colomer Roig jauna orain dela pare bat urte ezagutu
nuen Aralarren egin genuen GEA elkarteko bilera baten.
Ezagutzea merezi duen horietakoa, bai horixe!
Estrainekoz ikusi nuenean ortozik zegoen, bilera tokia zen Aralarreko santutegi ondoko gela horretan. Udazken bukaera zen eta ez zegoen bero larregirik, jende gehiena txamarra eta botaz, eta Miquel, han, jertsetxo bat eta...oinutsik. Bakoitzaren aurkezpenak egitean berak oin-azpiko errefrexologia, higienismoa eta digitoanalisia lantzen zituela esan zuen. Azken honekin buru-belarri azken 16 urteak pasa zituela gehituz.
Elkar ikusi genuen hurrengo aldian, berarekin pribatuan hitzegin ahal izan nuen. Eskuak erakutsi nizkion eta...ufa...nerekin denbora baterako izango zuela eta biharamonerako gelditu ginen, eta ordu bete baino gehiagoz nitaz aritu zen. Bigarren minuturako lehenengo gola sartua zidan nire gerriaren tentsioei buruz hasi zenean. Gero, egoera fisikoa, buruko hemisferio bakoitzaren ezaugarriak, analisi gaitasunak, intuizioa, pertzepzioa, alde emozionala, afektiboa, jarrera psikologikoak, barrenengo Niaren ezaugarriak, animo haundien beharraz, introbertsio puntuaren arrazoia, errezeloak, erradikaltasuna, “akumulatiboak” (sofritutakoak...). Guztia, matematika hutsa bailitzan...eta itxuraz, horrela omen da. Ordutik, zebait kasutan digitoanalisiaren potentziala ezagutu dut. Osasun arazo potoloak izan dituzten edo dituzten gertuko pertsona batzuren kasuak ezagutu ditut. Grabetasunetik kanpora, nere gurasoak ezagutu barik ere beraietaz mintzo zitzaidan, inork beraiei buruz inoiz esandakoak baino sakonagotik. Eskuaren aztarnak hartzeko tresnak eman zizkidan eta noizean behin bidali izan dizkiot “kasu” batzuk.
Informazio asko dago benetan hor, eskuan. Zati haundi bat genetikoa da, baina baita bizitzan zehar garatzen direnak ere, onean eta txarrean. Ikerketa maila oso handia da eta baliteke hurrengo urteetan ezagunagoa izatea. Gai honetako maisua Antonio Cerdá dugu. Berrogeitamar urtetako ikerketa egin du, zenbait liburu publikatuz.
Hamar hatz-markei buruzko Antonioren liburu bat badut, agortua dagoena baina Miquelek oparitutakoa. Ikusgarria da hatz-puntatan zenbat formazio dauzkagun: espiralak, oboideak, eseak, espigak, trirradioak eta abar. Oso konplexua da hemisferio bakoitzaren interpretazioa liburu horren irakurketa soilaz egitea...eta gainera, gainontzeko eskuaren aztarnak falta dira...
Egia esan, horko informazioa jakitea oso lagungarria izan zait nere burua onartu eta nire bizitzako kontu aunitz errez ulertzeko. Edozeini gomendatzeko modukoa.
Eta osasun arazo potolo baten aurrean ere, geobiologiarekin batera, zulotik ateratzeko oso lagungarria dena.
Info gehiago: DIGITOANALISIA
Documentos TV
Contracorriente, ZENTSURATUTAKO PROGRAMA
2002ko urtarrilaren 8an, Pedro Erquiciaren Documentos TV saioak Contracorriente izeneko programa prestatu zuen, kutsadura elektromagnetikoaren eraginei buruzkoa.
Zentsuratua izan zen.
Hilabete batzuk beranduago Valladolideko neskatxoetako bat hil zen.
Nahiz eta gobernu aldaketa egon eta TVEko ekipoa aldatu, programak ez du argitara biderik izan TV publicoan.
Zein da arrazoia, osasun egoera on bat izateko higiene elektromagnetikoaren beharra izkutatzeko?
Transgenikorik ez!
Asteburu honetan EHNEk antolaturik transgenikoei buruzko jardunaldiak daude Derion.
Bestalde, Greenpeacek “Guía roja y verde de alimentos
transgénicos” plazaratu du. Hemen pdf bezela jeitsi daiteke. Begirada bat botatzeak merezi du, produktu ezagun ugari, gorriz.
Transgenikoei buruz gauza asko esan daitezke. Baina laburbilduz, naturan milaka urtetan eta selekzio ebolutiboz ematen diren aldaketen antzekoak, oso denbora laburrean egiten dira, hazi berriak ekoiztuz.
Espezie berriak sortzen dira, ia beti, multinazional baten produkturen bati edo gehiagori dependentzia dutenak, fitosanitario konkreturen bati edo dena delakoari.
Oraintsu arte existitzen ez zirenez, gainontzeko izaki biologikook ez daukagu horien kodetutako informaziorik. Hau da, organismo biologikook eraren baten gure aurreko belaunaldiek jan dutenaren informazioa daukagu, horrela, gure organismoak, automatikoki detektatzen ditu elikagai ezberdinak, berauek digeritzeko informazioa baduelarik (isuri beharreko azidoak, entzimak eta abar). Momentuz, ez dago osasunaren aldetik transgenikoak arriskutsuak direnaren froga nabarmenik, baina zer egiten den kontutan izanik, hauen elikagarritasuna zintzilik edo guztiz erorita ikusten dut.
Ingurumen aldetik sor ditzaketen desoreka eta efektu ezberdinak ezin dira aurrikusi, eko-logikatik at daude eta kontrolatzeko oso zailak izango dira eta dira. Kutsadura gurutzatuak errez sor daitezke, eta kolonizazioak, biosistemetan eraginak, eta auskalo zer. Beraz, zuzenean negozioarekin lotzen den bioteknologia honekin...zuhurtzia osoa behar.
Transgenikorik ez!!
Txapeldunak blogetik ostua.
Info gehiago (consumer aldizkaritik)
Kutsadura elektromagnetikoa
Punto radio irratian Carlos Requejori elkarrizketa
Duela lau bat urte ezagutu nuen Carlos Requejo. Pertsona bizia, laguna, zazpiki xamarra, eta gaian aditu eta aritua.
Bizilekuaren kalitatea edo bizigarritasuna aztertzen duen disziplina definitzeko, berak, domobiotika eta domoterapia hitzak osatu zituen. Geobiologia, inguruko erradiazioen azterketa, habitataren medikuntza, baubiologie, bio-bizigarritasuna edo etxe osasuntsuaren kontzeptuak erlazio zuzenean daude.
Besterik barik, honatx elkarrizketa:
Contaminación electromágnética. Entrevista a Carlos Requejo, Domoterapeuta.Telefonia mugikorra II
Gai honi buruzko aurreko blogeko sarreran agindu bezala, zenbait ikerketen datu orokorrak azaltzen dira:
DNA apurketak, arratoi zeluletan denbora luzez RF uhin digitalen eremu elektromagnetikopean jartzean. Vienako Unibertsitateko Lanbide Medikuntza Saila – 2005eko ekaina.
Genotoxikoa, mitokondria genoman (amaren herentzia), eta nukleo genoman eragina. Hunter Medikuntza Institutua, Newcastle, Australia – 2005eko ekaina.
Ehunen oxidazioagatik giltzurrunetan kaltea, 900 MHztako uhin digitalekin. Markatzaileen gehitzea plasma eta gernuan, zelulen entzima mekanismo oxidatzaileen gutxitzea (dismutasa superoxidoa, katalasa eta glutation peroxidasa). Archives of Medical Research – 2005eko ekaina.
Epidermisaren atrofia, zelula basalen gehitzea, hipergranulosia. Toxicology and Industrial Health.
35 proteinaren eraldatzea giza endotelio zeluletan GSM900 uhineki. Finlandiar ikertzaileak, Radiation and Nuclear Safety Authority, 2004 Proteomics.
Giza fibroblastotako DNA apurketak, 1.800 Mhz era intermitentean, 24 orduz. Vienako Unibertsitatea.
915 MHz tan giza linfozitoek bere kromatina kondentsatzen dute, biskosoago bihurtuz, zelulen aktibotasuna murrizten delarik. Beroaz, efektu berdina lortzeko 41ºCtan jarri beharko lirateke (linfozito beroak). Stockholmoko Unibertsitateko Genetika Departamentua (Bioelectromagneticsen argitaratua)
Aneuploidia, genotoxikoa giza linfozitoak 830 MHztan. Tel-Aviveko Unibertsitateko Medikuntza Molekular eta Giza Genetika Saila
Giza plaketak minutu gutxi batzutan 900 MHztako eremupean estres oxidatzailea jasaten dute. Gorputzaren alterazio sistemiko ezberdinen iturburu izan daitekena.
Datuok, 2005ean Manuel Portolés ikerlariak kaleratutako bi artikulutatik ekarriak dira. Levante digitalen argitataratu zituzten baina ez dut albisteko orrira loturarik aurkitu. Urteak ere pasatu dira eta egun, ikerketa gehiago eta hobeak daude.
Ikerketen artean kaltegarritasunik ez dagoena diotenak ere badaude, baina kasualitatez multinazionalek diruz lagundutakoak dira, eta ikerketen ondorioak diru-iturriaren arabera desberdinak izatea ez da oso zientifikoa.
Bestalde, interes ekonomikoak izugarri handiak izatean zentsura ere bertan daukagu. Zentsura eta zentsuratzaileak. Hauetako batzuk OMS barruan bertan, Karolinska Institutoko Olle Johanson mediku ikerlariari gaiari buruzko bilkura internazionalean hitza ukatuz. Ziur hauek medikuntza nobelik jasoko ez dutena.
Geobiologia
Lekuen, etxeen eta oheen bizigarritasun baldintzak aztertzen dituen zientzia dugu.
Bizilekua, ohea eta osasuna
GEO lurra da, BIOS bizidunen multzoa. Beraz, LOGIA honek bien arteko harremana aztertzen du, era orokorrean edo giza bizigarritasunari eta lurraren energiei begira. Lurraren energiak, atmosferaren eta barruko aireen kalitateak, eremu elektromagnetikoen azterketa, eraikuntza materialak, bioeraikuntza, koloreak, ohearen kokapena, formen energia, Feng Shui eta zuhaitz osoa bete dezaketen beste abar guztiak.
Zuhaitza gure etxea bada, eta etxe osoa OIKOS, ekonomia eta ekololgia hitzen erroa, eko-LOGIArekin harremana, zuzena.
Gai hau sakondu aurretik ez nuen uste osasunarengan daukan eraginaren laurdenik izango zuenik. Inoiz ez da faktore bakarra, baina gaixotasun grabeetan ia beti aurkitzen dira tokiak baldintzaturiko faktoreak. Eta hauek, hobetu egin daitezke beti. Ohearen kokapena faktore izugarri garrantzitsua da eta askotan nahikoa izaten da distantzia labur batez lekuz aldatzea hobekuntzak igartzeko.
Osasunaren baitan larruazalak muga bat ezartzen du. Osasun arazo baten aurrean bi estrategia daude, bata mintz horretatik barrura (elikadura, psikosomatika, ariketak...) eta bestea kanpora, ingurunea, bizitokia, lantokia, etxea, ohea.... Azken hauen azterketan oinarritzen da geobiologia, hau da, tokiko faktoreek osasunarengan duten eraginean. Beste kontzeptu batzuk ere hedatu dira kontu berdinei buruz jarduterako orduan, bio-bizigarritasuna (biohabitabilidad), domobiotika, baubiolgie, habitataren medikuntza eta abar.
Zientzia hau, izendapen honekin XX. mende erdialdetik aurrera ezagutzen da.
Hastapenek Alemaniara garamatzate, 1930ean Gustav Von Pohl erradiestesian trebatutako aristokratak aurkitutako erlazio bitxi bezain zitalera. Bavariako Vilsbiburg herrian batipat, atzetik alkatea eta beste lekuko batzuk zituela, herritik ibili zen plano gainean energia teluriko nabarmenak zituzten etxeak markatuz (ur korronteak batipat). Paraleloki, herriko medikuek minbiziz hildakoen zerrenda beraien helbidetan lekutu zituen. Bi ariketen berdintasun maila %100 ekoa izan zen.

Gero, zientzialari ugari izan dira tokiaren eta inguruaren baldintzen eragin desberdinak ikertu dituztenak, hauetako asko, medikuak. Aipatzekoak, Ernst Hartmann, Manfred Curry, Pierre Cody, Picard, Belizal, Käthe Bachler, Robert Endrös, Blanche Merz, Zurn eta abar luze bat.
Hauek guztiek, milaka kasu ikertuta, bizitokia eta bereziki ohearen kokapena, osasunarekin lotu zuten, tokiaren irradiazio energetiko ezberdinak neurtzen.
Esan bezala, GEO Lurra da, BIOS, bizitza, bizidunen multzoa. Beraz, zientzia honek gure planeta, amalurra, eta bizidunen arteko harremanak aztertzen ditu. Batzuk Kosmobiogeologia kontzeptua erabiltzen dute, bizidunak lurra eta zeruaren artean kokatuz. Heliobiologia deituriko alor zientifikoa ere ezagutzen da, eguzkiaren jardun aldakor eta ziklikoak klimarengan eta bizidunengan eragina baitu.
Naturak ezartzen dituen baldintzen artean energia telurikoak edo Lurrarenak aipagarriak dira. Lurrak bere azaleran eta bere barruan dauzkan aldagai ezberdinen arabera sortutakoak dira. Natura aldagaiekin jarraituz, atmosferako ezaugarriak (klima, airea) eta eguzkiaren jardueraren eragina (ekaitz magnetikoak, irradiazio fenomeno ziklikoak...) gehitu behar dira:
- eremu magnetikoa
- aldagai geofisikoak: falla, fisura, diaklasa, estrato ezberdinak...
- lurpeko ur korronteak
- erradiaktibitate maila (gamma, radon gasa...)
- energia kosmoteluriko saretuak: sare globala (Hartmann, Peyré, Benker…), sare diagonala (Curry)
- tximinia kosmotelurikoak eta vortexak
- airearen ionizazioa (itsasoa, basoak, etxebarruak...)
- ekaitzak, eta aireko elektrizitatea
Energia telurikoei buruzko ezagutza aurre-historiatik datorkigu. Trikuharriak energia hauen arabera lekutzen ziren. Elizak, baselizak edo katedralak ere energia hauen arabera "matematikoki" egokitzen ziren. Arkitektura sakratua.
BIOS horren barruan bizidunen multzoa daukagu, tartean Homo sapiens izeneko bat. Espezie berezi honek gauza zoragarri asko egiten ditu. Beste batzuk ordea, zorabiagarri ere, bere osasunarengan duten eraginagatik:
- Giza gorputzean eragiten duten eremu elektromagnetiko ezberdinak (50 Hz instalakuntza elektrikotan ELF uhinak, RF uhinak mugikor eta kablebako sistemena, DEC kablebako telefonoak, wifi, Bluetooth...)
- Kaleko airearen
kalitatea, CO maila, airearen ionizazioa (landaretzaren egoera...)
- Etxe barruko airearen kalitatea
- Eremu magnetiko naturalaren aldatzea (askotan eraikuntzako burniagatik edo ohearenagatik)
- Kutsadura kimikoa
- Formen energiak
- Eraikuntza materialetako toxikoak eta erradioaktibitatea
- Landaretzarekin harremana
- Uraren kalitatea
Faktore hauetako asko neurtzeko tresna edo gailu ezberdinak erabiltzen ditugu: geigerra, ion kontatzailea, voltimetroak, magnetometroak, RF neurgailuak. Energia kosmotelurikoen neurketarako, lehendabizi, erradiestesia erabiltzen dugu eta gero froga eta esperimentu ezberdinak.
Aipatu faktore hauek, banaezinak dira berez, eragin ere batera egiten baitute. Hemen, paradigma nagusi den pentsamolde analitikoari faboretxo bat egiteagatik batzuk zerrendatuta banatu dira (faktore gehiago ere egon badaude), eta horrela, gure ulermena hobetuz, baina beraien arteko lotura anitzak eta konplexuak dira eta globaltasuna ere ulertzeko beharra dago. Interferentziak, erresonantziak, sinergiak eta beste erlazio mota asko sor daitezke, tartean, pentsamenduen eta intentzioen energia sartu beharra daukagu. Hau, beste baterako.
Gizakiak bere baitan ere faktore ugari kontrola ditzake: elikadura, ohiturak, harremanak, energia kontsumoa, aberastasun banaketa eta abar...ekologiarekin lotu beharrekoak.
Eta garrantzitsuena:
bizipoza!


