Hemen zaude: Hasiera Blogak Ortozik bizigarritasuna

Ortozik

bizigarritasuna

Kutsadura elektromagnetikoa

Punto radio irratian Carlos Requejori elkarrizketa

Duela lau bat urte ezagutu nuen Carlos Requejo. Pertsona bizia, laguna, zazpiki xamarra, eta gaian aditu eta aritua.

Bizilekuaren kalitatea edo bizigarritasuna aztertzen duen disziplina definitzeko, berak, domobiotika eta domoterapia hitzak osatu zituen. Geobiologia, inguruko erradiazioen azterketa, habitataren medikuntza, baubiologie, bio-bizigarritasuna edo etxe osasuntsuaren kontzeptuak erlazio zuzenean daude.

Besterik barik, honatx elkarrizketa:

Contaminación electromágnética. Entrevista a Carlos Requejo, Domoterapeuta.

Telefonia mugikorra II

Gai honi buruzko aurreko blogeko sarreran agindu bezala, zenbait ikerketen datu orokorrak azaltzen dira:

 

DNA apurketak, arratoi zeluletan denbora luzez RF uhin digitalen eremu elektromagnetikopean jartzean. Vienako Unibertsitateko Lanbide Medikuntza Saila – 2005eko ekaina.

Genotoxikoa, mitokondria genoman (amaren herentzia), eta nukleo genoman eragina. Hunter Medikuntza Institutua, Newcastle, Australia – 2005eko ekaina.

Ehunen oxidazioagatik giltzurrunetan kaltea, 900 MHztako uhin digitalekin. Markatzaileen gehitzea plasma eta gernuan, zelulen entzima mekanismo oxidatzaileen gutxitzea (dismutasa superoxidoa, katalasa eta glutation peroxidasa). Archives of Medical Research – 2005eko ekaina.

Epidermisaren atrofia, zelula basalen gehitzea, hipergranulosia. Toxicology and Industrial Health.

35 proteinaren eraldatzea giza endotelio zeluletan GSM900 uhineki. Finlandiar ikertzaileak, Radiation and Nuclear Safety Authority, 2004 Proteomics.

Giza fibroblastotako DNA apurketak, 1.800 Mhz era intermitentean, 24 orduz. Vienako Unibertsitatea.

915 MHz tan giza linfozitoek bere kromatina kondentsatzen dute, biskosoago bihurtuz, zelulen aktibotasuna murrizten delarik. Beroaz, efektu berdina lortzeko 41ºCtan jarri beharko lirateke (linfozito beroak). Stockholmoko Unibertsitateko Genetika Departamentua (Bioelectromagneticsen argitaratua)

Aneuploidia, genotoxikoa giza linfozitoak 830 MHztan. Tel-Aviveko Unibertsitateko Medikuntza Molekular eta Giza Genetika Saila

Giza plaketak minutu gutxi batzutan 900 MHztako eremupean estres oxidatzailea jasaten dute. Gorputzaren alterazio sistemiko ezberdinen iturburu izan daitekena.

--------


Datuok, 2005ean Manuel Portolés ikerlariak kaleratutako bi artikulutatik ekarriak dira. Levante digitalen argitataratu zituzten baina ez dut albisteko orrira loturarik aurkitu. Urteak ere pasatu dira eta egun, ikerketa gehiago eta hobeak daude.

Ikerketen artean kaltegarritasunik ez dagoena diotenak ere badaude, baina kasualitatez multinazionalek diruz lagundutakoak dira, eta ikerketen ondorioak diru-iturriaren arabera desberdinak izatea ez da oso zientifikoa.

Bestalde, interes ekonomikoak izugarri handiak izatean zentsura ere bertan daukagu. Zentsura eta zentsuratzaileak. Hauetako batzuk OMS barruan bertan, Karolinska Institutoko Olle Johanson mediku ikerlariari  gaiari buruzko bilkura internazionalean hitza ukatuz. Ziur hauek medikuntza nobelik jasoko ez dutena.

 

Asier Arregi 2008/02/08

Telefonia mugikorra I

Bizigarritasun azterketaren barruan, telefonia mugikorraren uhinen eraginak ere oso kontuan hartu beharrekoak dira. Neurtu eta babes neurriak har daitezke, baina arazo potoloagoa dena ezjakintasuna da

Atzo goizean, kotxean nihoala Euskadi Irratiko solasaldi baten zati bat entzun nuen eta epel xamar gelditu ziren kontuak nire aburuz. Gai hauetan arlo juridikoan maila handiko aditua den Jose Alberto Arrate abokatu eibartarra egon zen denbora labur batez, Iñigo Agirre zerrendakidea ere bazela uste dut eta gero, izena gogoratzen ez dudan kristau bat. Azken honek europar batasunak jarritako gomendio mailak nahikoak zirela zioen ...JÁ!

Maila hau, frekuentzia altuko GSM uhinentzat 450 mikrovatio zentimetro karratuko (µW/cm²)  da. Hau sobrada bat da. Antena bati besarkada goxo bat ematen ere gaitza litzateke maila honetara heltzen. Gainera, maila hau mikrouhinen efektu termikoan (S.A.R.) soilik oinarritzen da eta hau errore garbia da. Zientziaren izenean, zientziari erasoa, gezurra eta negozio borobilagoa. Salzburgen 2000 urtean egin adituen bilkuran maila hau 0,1 µW/cm² tan ezarri zen eta egun, zientzialari eta mediku asko dira maila hau jeistea gomendatzen dutenak.

Maila bat bestea baino 4500 aldiz handiagoa da.

Borondate kontua da, Castilla La Manchako gobernuak bere autonomiarako GSM uhinak Salzburgeko mailara mugatu zituen, eta ez dut uste kobertura arazorik izango dutenik. Espainiako gobernuak errekurritu egin zuen konpetentzia arazorik balego, baina Constituzionalak autonomia gobernuari arrazoi.

--------

Ez da munduan aseguru etxerik uhin elektromagnetikoen kaltegarritasun eza osasun aldetik babesten duenik. Ez telefonia mugikorren multinazional erraldoiek, ezta elektrika ultraboteretsuek ere, ez daukate uhinek eragin ditzaketen kalteen asegurorik. Aseguru etxeek ez dute nahi. Zergatik?

--------

Gaur Jairoren amaren spammer jardunaren mezu bat jaso dut, Manuel Portolesen artikulu batzuk .doc dokumentu erantsi bezela zituena. Jairo minbiziz hil zen eta gaur egun bere amak beste ume batzuri berdina ez pasatzeko lanean dihardu. Bere adierazpen batzuk:

"Datos oficiales: hay unos 800 nuevos casos de cancer infantil anual y que se está incrementando a razón de 1% anual, pero en la Fe de Valencia en el 2005 hubo 90 nuevas citas: un número de esos era mi hijo. En 2006, en el mismo lugar, hubo 146 nuevas citas: un número de esos era una compañera del colegio de mi hijo. 56 niños en un solo hospital de España. A alguien le fallan las matemáticas. Me dicen que no dan las cifras reales para no alarmar a la poblacion, que prefieren ENTERRARLOS.

Luego, lo primero que nos dicen, es que se salvan un 70% de los niños oncológicos. Eso a quién se lo quieren hacer creer: a los padres, que hemos tenido la desgracia de convivir en oncología infantil, NO. Yo he vivido allí 1 año y, DE TODOS LOS QUE CONOCÍ VIVOS, SÓLO ME QUEDAN 2 VIVOS. Y ME DA MIEDO LLAMAR Y PREGUNTAR CÓMO ESTÁN, POR SI ME DICEN QUE YA NO ESTÁN."

 
Bihar edo, Manuel Portolesek laburtzen dituen ikerketen datuak euskaratuko ditut, efektu atermikoak denak: ADN apurketak, azalaren atrofia, proteinen aldaketak, apoptosia, efektu genotoxikoa eta beste batzuk.

 

 

 

 

 

 

Asier Arregi 2008/01/30

Geobiologia

Lekuen, etxeen eta oheen bizigarritasun baldintzak aztertzen dituen zientzia dugu.

Bizilekua, ohea eta osasuna

GEO lurra da, BIOS bizidunen multzoa. Beraz, LOGIA honek bien arteko harremana aztertzen du, era orokorrean edo giza bizigarritasunari eta lurraren energiei begira. Lurraren energiak, atmosferaren eta barruko aireen kalitateak, eremu elektromagnetikoen azterketa, eraikuntza materialak, bioeraikuntza, koloreak, ohearen kokapena, formen energia, Feng Shui eta zuhaitz osoa bete dezaketen beste abar guztiak.

 

Zuhaitza gure etxea bada, eta etxe osoa OIKOS, ekonomia eta ekololgia hitzen erroa, eko-LOGIArekin harremana, zuzena.

Gai hau sakondu aurretik ez nuen uste osasunarengan daukan eraginaren laurdenik izango zuenik. Inoiz ez da faktore bakarra, baina gaixotasun grabeetan ia beti aurkitzen dira tokiak baldintzaturiko faktoreak. Eta hauek, hobetu egin daitezke beti. Ohearen kokapena faktore izugarri garrantzitsua da eta askotan nahikoa izaten da distantzia labur batez lekuz aldatzea hobekuntzak igartzeko.

Osasunaren baitan larruazalak muga bat ezartzen du. Osasun arazo baten aurrean bi estrategia daude, bata mintz horretatik barrura (elikadura, psikosomatika, ariketak...) eta bestea kanpora, ingurunea, bizitokia, lantokia, etxea, ohea.... Azken hauen azterketan oinarritzen da geobiologia, hau da, tokiko faktoreek osasunarengan duten eraginean. Beste kontzeptu batzuk ere hedatu dira kontu berdinei buruz jarduterako orduan, bio-bizigarritasuna (biohabitabilidad), domobiotika, baubiolgie, habitataren medikuntza eta abar.

Zientzia hau, izendapen honekin XX. mende erdialdetik aurrera ezagutzen da.

Hastapenek Alemaniara garamatzate, 1930ean Gustav Von Pohl erradiestesian trebatutako aristokratak aurkitutako erlazio bitxi bezain zitalera. Bavariako Vilsbiburg herrian batipat, atzetik alkatea eta beste lekuko batzuk zituela, herritik ibili zen plano gainean energia teluriko nabarmenak zituzten etxeak markatuz (ur korronteak batipat). Paraleloki, herriko medikuek minbiziz hildakoen zerrenda beraien helbidetan lekutu zituen. Bi ariketen berdintasun maila %100 ekoa izan zen.

Gero, zientzialari ugari izan dira tokiaren eta inguruaren baldintzen eragin desberdinak ikertu dituztenak, hauetako asko, medikuak. Aipatzekoak, Ernst Hartmann, Manfred Curry, Pierre Cody, Picard, Belizal, Käthe Bachler, Robert Endrös, Blanche Merz, Zurn eta abar luze bat.

Hauek guztiek, milaka kasu ikertuta, bizitokia eta bereziki ohearen kokapena, osasunarekin lotu zuten, tokiaren irradiazio energetiko ezberdinak neurtzen.

Esan bezala, GEO Lurra da, BIOS, bizitza, bizidunen multzoa. Beraz, zientzia honek gure planeta, amalurra, eta bizidunen arteko harremanak aztertzen ditu. Batzuk Kosmobiogeologia kontzeptua erabiltzen dute, bizidunak lurra eta zeruaren artean kokatuz. Heliobiologia deituriko alor zientifikoa ere ezagutzen da, eguzkiaren jardun aldakor eta ziklikoak klimarengan eta bizidunengan eragina baitu.

Naturak ezartzen dituen baldintzen artean energia telurikoak edo Lurrarenak aipagarriak dira. Lurrak bere azaleran eta bere barruan dauzkan aldagai ezberdinen arabera sortutakoak dira. Natura aldagaiekin jarraituz, atmosferako ezaugarriak (klima, airea) eta eguzkiaren jardueraren eragina (ekaitz magnetikoak, irradiazio fenomeno ziklikoak...) gehitu behar dira:

  • eremu magnetikoa
  • aldagai geofisikoak: falla, fisura, diaklasa, estrato ezberdinak...
  • lurpeko ur korronteak
  • erradiaktibitate maila (gamma, radon gasa...)
  • energia kosmoteluriko saretuak: sare globala (Hartmann, Peyré, Benker…), sare diagonala (Curry)
  • tximinia kosmotelurikoak eta vortexak
  • airearen ionizazioa (itsasoa, basoak, etxebarruak...)
  • ekaitzak, eta aireko elektrizitatea

 
Energia telurikoei buruzko ezagutza aurre-historiatik datorkigu. Trikuharriak energia hauen arabera lekutzen ziren.  Elizak, baselizak edo katedralak ere energia hauen arabera "matematikoki" egokitzen ziren. Arkitektura sakratua.

BIOS horren barruan bizidunen multzoa daukagu, tartean Homo sapiens izeneko bat. Espezie berezi honek gauza zoragarri asko egiten ditu. Beste batzuk ordea, zorabiagarri ere, bere osasunarengan duten eraginagatik:

  • Giza gorputzean eragiten duten eremu elektromagnetiko ezberdinak (50 Hz instalakuntza elektrikotan ELF uhinak, RF uhinak mugikor eta kablebako sistemena, DEC kablebako telefonoak, wifi, Bluetooth...)
  • Kaleko airearen kalitatea, CO maila, airearen ionizazioa (landaretzaren egoera...)
  • Etxe barruko airearen kalitatea
  • Eremu magnetiko naturalaren aldatzea (askotan eraikuntzako burniagatik edo ohearenagatik)
  • Kutsadura kimikoa
  • Formen energiak
  • Eraikuntza materialetako toxikoak eta erradioaktibitatea
  • Landaretzarekin harremana
  • Uraren kalitatea

Faktore hauetako asko neurtzeko tresna edo gailu ezberdinak erabiltzen ditugu: geigerra, ion kontatzailea, voltimetroak, magnetometroak, RF neurgailuak. Energia kosmotelurikoen neurketarako, lehendabizi, erradiestesia erabiltzen dugu eta gero froga eta esperimentu ezberdinak.

Aipatu faktore hauek, banaezinak dira berez, eragin ere batera egiten baitute. Hemen, paradigma nagusi den pentsamolde analitikoari faboretxo bat egiteagatik batzuk zerrendatuta banatu dira (faktore gehiago ere egon badaude), eta horrela, gure ulermena hobetuz, baina beraien arteko lotura anitzak eta konplexuak dira eta globaltasuna ere ulertzeko beharra dago. Interferentziak, erresonantziak, sinergiak eta beste erlazio mota asko sor daitezke, tartean, pentsamenduen eta intentzioen energia sartu beharra daukagu.  Hau, beste baterako.

Gizakiak bere baitan ere faktore ugari kontrola ditzake: elikadura, ohiturak, harremanak, energia kontsumoa, aberastasun banaketa eta abar...ekologiarekin lotu beharrekoak.

Eta garrantzitsuena:

bizipoza!

 

 

 

Asier Arregi 2008/01/26