Ortozik
WiFia eskola guztietan?
Hau zentzubako ekimena da.
Aurreko astean Eusko Jaurlaritzak atera dituen baldintza teknikoen pleguak irakurri nituen. Internet gelak ekipatu behar dituzte. WiFiz konektatutako portatilez josiak, 28 postu gelako, CAV delako administrazio lurraldeko ikastetxe askotan. Guztira, 539 mikrouhin labe edo internet gela egin behar dituzte.
Geroago eta nabarmenagoa da uhin mota hauen eragina. Zenbat haurren minbizi kasu jarri beharko ote dira mahai gainean egoera honi buelta emateko?
Beharrik ez den tokietan horrelakoak egiteak inolako zentzurik ez du. Kasu honetan baldintza teknikoetan irakur daitekenez, schuko delako entxufe bana jarri beharko da portatil bakoitza elektrizitate sarera entxufatzeko. Hau da, postu finko bat baina gero ordenagailu txikiak armairuan gordetzeko moduan. Elektrizitatea bertara eraman behar bada, zer kostatzen da KABLE bidez konektatzea SARERA? Zergatik ez da egiten?
Interneta bai, baina ez osasunaren kontura.
KABLEA, KABLEA, KABLEA, KABLEA, KABLEA, KABLEA.......
WiFiari buruz piskat ilustratzeko:
Duela gutxi, hitzalditxo bat ematen egon nintzen Eskoriatzan eta han esan zidaten BBCko bideo hau kendua zutela GoogleVideo gunetik...zer egingo diogu ba...
ba beste toki batean bilatu, youtuben oraindik behintzat badago:
wifia eskoletan
kableatuak
Mugikortasuna eta kablea uztartzeko badauzkagu ideia batzuk, sapaitik edo alboetatik karril batzutatik kable luzagarri batzuren instalakuntzaz. Zerbait egiten badugu zentzu honetan, hemen azalduko dut. Avatar pelikula datorkit gogora.
Suposatzen dut beraz, portatiltxo horiek beti kargatuta erabiliko dituzuela erabiltzen ez direnean kargatuz, ezta?