Hemen zaude: Hasiera Blogak Ortozik Artxiboa 2009 Martxoa 20 Berriz ortozik
Dokumentu Akzioak

Ortozik

Berriz ortozik

Azken aldian gutxiago nabil ortozik...eta makaltxoago ibili naiz, horregatik izango ez dela pentsatu nahi dudan arren. Aldaketa haundien garaia bizitzen ari naiz. Maila askotan. Hasiera bat berriro, hutsune bat, ziklo aldaketa edo.

Berriz ortozik ibiltzen hastea komeni zaidanez, blog honi zerbait jaten ematen hasiko natzaio, goseak akabatzen baineukan pantailako kuadro hau.

Bloga sortu nuenean, hasierako asmoa bizigarritasun baldintzei buruz aritzea zen. Orain, asmo horri helduko diot. Materiala nahi beste dut eta poliki poliki Etxearen Osasuna lelopean sartzen hasiko naiz.

Gero, tartean beste gai batzuri ere berriz helduko diedala suposatzen dut. Kontatu beharra sentitu ahala, edo horretarako denbora eduki ahala.

Ondo izan,

Asier Arregi 2009/03/20

Erradiestesista

Begoñi Irastortza — 2010/03/15 15:49
Kaiso Asier:
Kasualitatez iritsi naiz zure blog honetara. Aspaldian oso kezkatua nabil nere antsietate, wifia, erradiazio elektromagnetiko, eta antzeko gauzekin. Informatikoa den lagun batek esan zidan radiestesista batek emango lidakeela nik behar dudan erantzuna. Eta hala, googlen radiestesista hitza idatzi ondoren zurekin egin dut topo.Oso interesgarria iruditzen zait gai hau eta zurekin edo zure moduko norbaitekin harremanetan jartzea gustatuko litzaidake, nere etxea aztertu dezan.
Eskerrikasko.

etxearen azterketa

Arregi — 2010/03/16 15:07
Kaixo Begoñi:
Pribatuan erantzungo dizut beste mezu baten lanari buruz...Lehen aldia da inork blog hau erabiltzen duela horrelako lan profesional bat eskatzeko. Ez da blogaren helburu. Weborri bat ere hartuta dudan arren, oraindik ez dut propio propagandarik egin inon eta lan kargagatik ezin izan dut weborria bera ere prestatu www.geobiotek.com. Ia hemendik gutxira...

geobiologia-radiestesia

Antonio — 2010/04/24 11:53
Asier,ya se que este no es el sitio adecuado pero es que no encuentro otra forma de contactar con gente que sepa de estos temas,quisiera preguntarte ¿donde cursaste los estudios de geobiologia? y ¿has dado algun cursillo de radiestesia?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)