Hemen zaude: Hasiera Blogak Ortozik Artxiboa 2008 Otsaila 27 Politikoen alde
Dokumentu Akzioak

Ortozik

Politikoen alde

Klase politikoari egurra ematen jardun dut pare bat mezutan, zerrendan eta baita blogean ere, baina egia esan, salbuespen zoriontsuak ere badaude. Gutxi. Eta gehienetan, baztertuak, dimitituak, gaixo edo erre-erre eginda bukatzen dutenak.

Bertsolariak zioen moduan, politikan ez da gauza politikan, eta horretara, politiko jarduna ogibiderik gogorrena begitantzen zait. Zintzotasun minimoa edota kontzientzia minimorik izan ezkero, sofrimentu latza baitakar atzetik.

Askatasun indibiduala galtzen da, partidua, goi-buruzagitza, erakundea, multinazionalaren "kazoa", promotorarena edo bestela mehatxuak handik edo hemendik...Beti presioak era jakin baten jokatzeko, gizur jakin bat esateko edo fabore konkretu bat egiteko.

Beraz, intentzio onenekin patata ustel horretan sartzen direnei, zorionik onenak. Egiteko asko dago eta.

Hau idatzita, bapatean, Arnaldo Otegi, Adolfo Suarez, Carlos Garaikoetxea, Patxi Zabaleta eta Gerry Adams agertu zaizkit gogoan, zelako kuadrilla! Ez galdetu zergatik...



Asier Arregi 2008/02/27
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)