Hemen zaude: Hasiera Blogak Ortozik Artxiboa 2008 Urtarrila 21 ORTOZIK zednánreHASIERArregi
Dokumentu Akzioak

Ortozik

ORTOZIK zednánreHASIERArregi

Urkiolatxiki-Kalamua-Garagoitti-Txargain-eta...

 

Hau idazten horrela nago, oinutsik. Oinak lurrean izateko modua, hau da. Fisikoki, besterik ez dago.

Ibiltzeko, egoteko, pentsatzeko eta beste gauza askotarako jarrerarik onena iruditzen zait. Ibili banoa, ortozik.

Kalamuatik Txargainera errez helduko naiz. Abiatu eta berehala Garagoittiko orakulua bisitatuko dut, bidean aurrera joateko aholkuren bat edo beste, edo hobeto, oinazpi eta oingain hutsetan masajetxo bat jasotzen badut.

Ingelesen hilerrian ezer galdu ez zaidan arren, hizki hauek blog bezela izana lortu aurretik orakulazio prekozak hara bialdu ninduen, tea hartzen egoten ei den Arrateko Amaren bedeinkazioaren bila. Eta gaiñera, maddalen nondendaki.tag

Teknosexua zer den asmatu ezinda nago, baina benetako sexurik badu, zapata eta galtzerdi barik nahiago. Berga-etxe non dago? E-gor eta e-tsu, e-tiam, e-rral, e-mail baten irakurtzen. Leo-cane me e-cutum? Markos, zer e-te da hau? Volgako batelean mantapean ortozik, sarearekin sarein?

Hartutako bidean, ez dakit sexua baino “dantzing” gehiagorik egingo dudan, esan behar ordea, inoiz ikusi ditudan dantzarik polittenak oin hutsetan egin zituztela.

Eibartik, handik edo hemendik, prospektiba ere horrela praktikatuko dut.

Harrikadak errez botako ditut, oin-biluzik egoteak ez baitu besoetako indarrik kentzen. Harrokadarik ez dut espero, usteetan ausardia piskat eta nolabait harrotasuna bera ere, sarritan beharrezkoak izan arren. Beldurrik eza bederen.

Aurkezpen oin-jantzibako honi bukaera emateko eskerrikasko esan behar dut. Blog honen sorrera Eibartarrak zerrendari zor zaio (eibar.org). Eskertzeko daude bereziki, zerrenda honetan nire hitzen kontra biziki aritu direnak, AHT gogora etorrita, Amatiño, Imanoltxu, eta Josulin agertu zaizkit hortxe, gogoan. Obrigado (portuguêsa maite dut, eta sentimendutarako duen lexikoa deigarria da). Baina gehiago ere izan dira, batzutan eztabaidan, bestetan galdetzen, edo artxiboren bat trukatzen edo komentatzen (onlain eta offlain, orsai?). Txaparen bat edo beste ere hor joan da, badakizue, jasan dituzue eta. Obrigadinho, Leireño andereño, Oiertxu denak, Ele-ninha, Luix-ninho, Txistosinho, puntu G-arinho, Sera-fiñ, tokalhinho Saratsue(g)iaga Asierzinho, Ene...kitto enekultu ene maite kattalin, Mikelin, Mitxelin, o grande Markzirkus, Xaber-dinho... Zerrendako norbanako guztiei ere, ehun eta piku ez zarete sartzen...hori, muito obrigado...eta...urrezko obrigadinhoa... tantatatxan ...Martxeliñori: paaaaá, nik idatzitakoa gogoz irakurtzen zuen norbait bazela jakinarazi zidan aurrenekoa bera izan baitzen.

Gerora, beste banaka batzuk ere, nere hatzaparrek pareko pantailatxoan sortutako hitzekin gozatua hartu zutela jakiteak idazten jarraitzeko gogoa hazi zidan.

 

idazteko
arrazoia da

irakurlea

ez badago
lan hobea da

irakurtzea

 

Ortozik jarraituko dut, irakurlea irakurtzen...edo xalxeatzen.

 

Asier Arregi

 

Asier Arregi 2008/01/21

Ondo etorri!

leire — 2008/01/21 16:44
Animau zara! Zorionak, mutil!Oso politta sarrerarako posta! Obrigada zeuri! Nik, behintzat jarraittuko detsut, ortozik edo zapatekin, baiña zure bloda irakorriko dot!
Ondo etorri gure espazio libre honetara!
Leireño andereño

ongi etorri

Asier — 2008/01/21 20:50
hamen irakurle bat!
ongi etorri!

bat

oier g — 2008/01/21 23:17
Oin... informaziñua ordenau eta betetzen hasi. Iñokin diskutitzekotan, zer gauza ederragorik "Asier Arregin blogian hau ta hau agertzen da eta irakorri" esatia baiño?
Eta ahal dala, lenguaje zientifiko ortodoxuan mesedez.

esker aunitz

ortozik doana — 2008/01/22 12:00
Ba hori, muito obrigado.

Informaziño ugari erabiltzen juat eta orden piskat komeni jatak, ez dakak errazoi faltarik. Gaiak nahastian jungo dira, baina batzuk edo batek behintzat, geobiologia eta tokixen bizigarrittasunari buruzkuak, eskema edo aurretiko aurkibide antzerako bat jarraittuko dau, jarraittasun ordenatuan biltzen juteko.
"Lenguaje zientifiko ortodoxua" zer dan ez jakixat Oier. Zientziari buruz aritzian, argixa, garbixa eta zuzena izatiari esaten badetsak, saiatuko nok.

Ondo izan

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)