Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

“Goenkale” asteartez sortu zen

Amatiño 2010/05/04 00:03
“Goenkale” ez zuen ezein euskal artistak Sanjuanetako gau magikoren batean asmatu. “Goenkale” Galesko telebistak 1974an antenan jarritako programa arrakastatsuaren kimua da. “Goenkale”, lehen eta behingoz, jakineko ekoizpen-sistema, metodologia, disziplina, talde-lana eta errutina profesionalaren fruitua da. Euskal kultura-industriaren iraultzarik handienetakoa.

Gutxienez etnografia eta kostunbrismoa

Amatiño 2010/05/02 01:52
John Maybury zuzendariaren “The edge of love” (Maitasun-ertza) ez da karteldegian dagoen filmik gomendagarriena baina baditu banakako izpi eta printza apartekoak. Behar bada zer ikusi gehiago dute etnografiarekin edo kostunbrismoarekin Zazpigarren Artearekin baino, baina nork esan al du etnografiak eta kostunbrismoak euren arte aproposik ez dutenik?

Nekez bi semeren ama Annapurnan

Amatiño 2010/04/30 00:02
Tolo Calafaten heriotzak hainbat hausnarketa eragin dezake zenbait arrisku-kirolen zilegitasunaz, mendigoizaletasunaren balore berriez edota gizakion arteko elkartasunik ezaz. Baina, behar bada, hausnar egiterik ere bada inoiz gutxitan aipatu ohi den gizonezkoa izatearen maluraz.

Geografia, ekonomia eta ideologia

Amatiño 2010/04/28 17:17
Ostikoak, matrailekoak eta ukalbilkadak lekuko, Ukrainako legebiltzarkideek mutur-joka amaitu zuten atzo, Errusia dela eta ez dela. Zenbaitek esango du jende beroa dela ukrainarra. Beste hainbatek esan lezake, ordea, ez dela bero-kontua, hotz-kontua baino. Negualdean gasik gabe geratzearen beldurra, alegia.

Etxebarria eta Churchill, lehen petrolio-mutilak

Amatiño 2010/04/26 23:29
Toribio Etxebarriak eta Winston Churchillek ez zuten, behar bada, elkarrekin zer ikusi handirik izan, baina XIX. gizaldiaren azken mende-laurdenean jaio ziren biak eta 1960ko hamarkadan hil. Horrez gainera, inoiz historian izan den energia-iturri aldaketarik handienetakoa bertatik bertara ezagutu zuten biek, baita aldaketarik segurtatu zedin ahalegindu ere.

Klima-aldaketa: jardun asko, esne-berba ugari eta ekintza urri

Amatiño 2010/04/25 23:49
Ez dut gero nik esango klima-aldaketaz hitzegin behar ez denik. Hitzegitea beti ere ondo dago gaiari indarrean eusteko. Baina belduz naiz ez ote dugun atzenean sekulako "amama" aurkitu, kristoren oreka alegia. Denok aho batez onartzen dugu klima-aldaketa, guztiok bat gatoz zerbait egin nahiaz eta gehienok ados gaude inori leporatu beharraz. Beraz, non dago arazoa?

Nekeak lausotutako begien itsutasuna

Amatiño 2010/04/24 00:18
“Nekearen nekez, begiak ixten dituzunean, ikusezin bilakatzen bainauzu…” Zenbat gaizki-ulertze, zenbat maitasun-galera eta zor, zenbat eskasia eta zabarkeria, zenbat gatazka, birrinketa eta hondamendi gero… nekeak lausotutako begien itsutasunez!

Demokraziaren eskuzabaltasuna goresteko

Amatiño 2010/04/22 22:36
Juan Antonio Samaranch hil da, bai, eta komunikabideei jaramonik eginez gero badirudi orain dela 30 urte jaio zela mundura, Nazioarteko Olimpiar Batzordearen lehendakari izendatu zutenean edo. Baina ordurako, Samaranch jaunak 60 urte zituen eta frankismoaren baitango ibilbide luze bezain nabarmenetik zetorren.

Les affaires sont les affaires.

Amatiño 2010/04/20 14:46
Garai batean okindegiak okindegi ziren, prentsa-kioskoak prentsa-kiosko, merkatuak merkatu, zineak zine eta gasolindegiak gasolindegi. Orain, berriz, okindegietan egunkariak saltzen dituzte, kioskoetan ogia, merkatuetan zinea, zine-aretoen inguruan denetarik eta gasolindegietan… ahal duten guztia. Bazar txinatarrak edo zoko arabiarrak ematen dituzte. Gasolina hartu eta, ordaintzerakoan, laranjak nahi ote dituzun galdetzen dizute. Eta, harrigarri bada ere, ikaragarri saltzen dira.

Arima eslaviarra eta Txaikovski

Amatiño 2010/04/18 10:35
“El concierto” filma berriketabako ordu bi arrapaladan pasatzeko abagune mortala da. Zine-mota guztien gainetik eta artegintza guztien azpitik, ez dut inondik ere uste gure ingurune honetako kultura-eskaintza aukera hau baztertzeko bezain oparoa denik. Ez du sexurik, ez indarkeriarik, ez gudarik, ez gatazka latzik… arima eslaviarraren jokamolde tragikomikoa besterik ez. Eta Txaikovskiren biolin kontzertua, jakina.