Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zientziaz, umorez eta labur

Zientziaz, umorez eta labur

Amatiño 2016/09/23 00:05
Zientziaz, umorez eta labur. Ez gehiago eta ez gutxiago. Hiru baldintza hauen pean hirurogei inguru txosten azaldu ziren aurreko asteburuan, Bilbon, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan. “Naukas” delakoaren seigarren ekitaldia, “zientziarekiko interesa eta grina suspertzeko”.

Urtez urte, 2011an estreinako ekin eta harrezkero, Bilbon eratu ohi da, irailero, “Naukas” (zientzia, errusieraz) deritzan programa non, 60 inguru hitzaldi edo aurkezpen laburretan barrena, beste horrenbeste zientzia-arlo aztertu izaten diren, modurik zorrotzenean bezain erarik entretenigarrienean. Eta, hori bai, gehienez hamar minutuz, zer gerta ere, batere aitzakiarik gabe, erlojupean.

Duela sei urte erdi-afariketan hasi ziren topaketa hauek zientzia-eremuko gizarte-fenomeno bihurtu dira honezkero unibertsitarien artean. Ikaragarria da gero 500 laguneko aretoa beteta ikustea, 20-35 urteko neska-mutilez lepo egina. Are gehiago kontuan izanik eraikinak dituen gainerako gela guztiez baliatu beharra izaten dela eta hitzaldiok barne-telebistaz eskaini.

Aldi berean, beste hainbat saio ere eskaini izaten dira, hala zientzia eta teknologia arloko aditu ezagunei egindako elkarrizketak, nola zientzia giroko antzezpenak eta musika-saioak. Baita gaztetxoentzako zientzia-zabalkundearen gaineko ekitaldiak ere.

Naukas.com deritzan atariaren laguntzaz antolatua, honako hau da Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak urtero eratu ohi dituen ekitaldietarik oihartzunik gehien lortzen duena.

Nork esan zuen zientzia aspergarria zela?

Naukas3

Juan Ignacio Perez "Iñako", Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria

Naukas4

Artea baino ez da... zientzia-gai sakonak labur eta umorez azaltzen asmatzea

.

Bizkaia Aretoko Mitxelena gela, gazte jendez gainezka

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: