Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
2849 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota









Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Filologia vs felinologia
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2021/09/01 Azken aldaketak 2021/09/06 17:54
Inork ez dio Xapi Elkarteari katuekiko zaletasun eta maitasunik ukatuko. Ezta katu-koloniarik kudeatzeko gaitasunik ere. Nahi genuke pentsatu, ordea, katuen mesedetan, xapitarrak hobeak direla katuzaintzan euskal ohargintzan baino. Zer ote larriago, euskarazko testu traketsak moldatzea ala katuei jaten ematea?
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Hamabost urte barrurako hitzordua
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2012/11/15 Azken aldaketak 2012/11/16 16:26
Hamabost urte barru izango al da paperezko egunkaririk? Hauxe da Bingen Zupiria zuzendariak gaur iluntzean egin duen galdera, Deiaren hogeita hamabosgarren urtebetetzea dela-eta, Bilboko Alhondigan izandako ospakizunean. Zer gerta ere, hamabost urte barru berriro elkarrekin biltzeko gonbitea egin digu, ondoko hiru zertzeladak frogatzeko, besteak beste: bizirik gauden, paperak dirauen eta Deiak darraien. Ni joango naiz.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Artista
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2014/06/08 Azken aldaketak 2014/06/08 23:25
Aitortu behar dut nik ez nekiela aurreko ostegun arte Juan Kruz Diaz de Garaio izeneko koreograforik zenik ere munduan, zer esanik ez legazpiarra eta euskalduna (Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa lekuko) izan zitekeenik. Bistan da informazio kobentzionalegia baino ez dugula jasotzen eta Juan Kruz Diaz de Garaio ez dela, inondik ere, definizio horretan sartzen. Artista bai, ordea, artistarik bada.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Luxenburgo Koblentza
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2021/07/25
Non kokatuta Blogak / / Irudiak eta fitxategiak / Karpeta berria 2020
Rafa Agirreren oreka eredugarria
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2016/10/01 Azken aldaketak 2025/05/19 12:58
Bere herrian eta giroan bazen gero norbait Rafael Agirre Maiztegi, hamabi apaiz bildu baitzituen hiletako aldare-inguruan. Lagun zintzoa, langile kementsua, profesional ordenatua, pertsona orekatua, kirolzale amorratua, emazteari den-dena kontatzen dioten horietakoa. Minbiziak eraman du ziztu bizian baina ez, ordea, haren orekarik gainditu.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Australiar angulak arrautzatan
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2016/10/13 Azken aldaketak 2016/10/13 16:31
Umetatik entzun izan dugu angulak Sargazoen itsasoan jaio izaten direla, Ternua eta Karibe artean, eta Mexikoko golkotik Europaraino Atlantikoan zehar datorren itsaslaster beroaz baliatuz, euskal ibaietan barrena sartu ohi direla igeritan, euskaldunok Gabonetan jan ditzagun.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Jauzi egin artekoa
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2016/10/16 Azken aldaketak 2016/10/05 10:14
Behin jauzi eginez gero, minutu eskas bat baino ez da. Beldurtzeko, izutzeko edo zirrara sumatzeko baino zatia laburragoa. Eta barrenera heldu bezain laster, ezinbesteko galdera: hau al zen guztia?
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Ebroa: guda, konkista, sarraski, garraio eta merkatu-ibaia
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2023/09/03 Azken aldaketak 2023/09/05 11:02
Zaragozan kexu ziren aurreko jaian, Ebro ibaiak behar besteko urik ez zeramalako (1). Ez zen trabesik falta Pilaricaren ostean errekara begira ziren jubilatuen artean, Harrizko Zubipetik (2) ba ote –ala ez— ibar batetik bestera oinez zeharkatzerik. Baietz, ezetz… auskalo.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Israelek barne-urakana behar du
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2024/03/30 Azken aldaketak 2024/03/30 00:07
Israel maiatzean izango da LXVIII. Eurovision Abesti Lehiaketan. Ez da aski Suediara joan eta Eden Golan abeslariak “Hurricane" kantatzea. Israelek barne-erauntsia behar du. Eta ez Malmöko eszenategian, Knéseten hemizikloan baizik.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
… eta udalek ikurrina eseki zuten
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2014/01/19 Azken aldaketak 2014/01/20 10:22
San Sebastian bezperan, 1977ko urtarrilaren 19an, estreinako jarri zen euskal ikurrina, hainbat udaletxe-mastatan. Zail da, 38 urte geroago, orduan bizi izan genuen giroa laburbiltzea. Zer gerta ere, ez da lorpenak bertatik bertara bizi izaterik baino hoberik, lortutakoaren balioaz jabetzeko.
Non kokatuta Blogak / Amatiño