Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
2849 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota









Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Usotan
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/12 Azken aldaketak 2009/10/12 23:04
Nik ez dut inoiz eskopetarik izan, are gutxiago usorik hil, baina oso oker ez banago 1960eko hamarkadan normal samarra zen, Eibarren, eskopetaren bat etxean edukitzea. Txikito batzuk jotzea, rantxerak kantatzea eta ehiztari izatea oso “eibartarra” omen zen. Beraz, zentzu horretan behintzat, ni ez naiz sekula eibartar peto-petoa izan. Eta, hori horrela balitz, gaur egungo gazteak ere ez lirateke oso eibartarrak izango.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Laster egingo dugu automobill... elektrikoa
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/14 Azken aldaketak 2009/10/31 11:37
Cegasak Euskal Energia Klusterraren bazkide izatea erabaki du. Ezer ez da gero ustekabean gertatzen eta orain 75 urte Oñatin sortutako bateria eta pila-lantegi hau sekulako aldaketaren atarian dago. Zerbait mugitzen ari da. Cegasan, euskal industrian eta nazioarteko merkatuan. Zerbait baino gehiago.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Santa Gadea del Cid nuklearra
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/15 Azken aldaketak 2012/09/05 08:59
Urriaren 6an, Mariano Rajoy ez zen denboraz heldu Gasteiza. Ez zen izan Madrilgo hegazkina berandu iritsi zelako edo, Santa Gadea del Cid herrian uste baino gehiago luzatu zelako baino. Busgosko berrehundaka alkate, zinegotzi eta zale bildu zituen bertan eta honako hau agindu: “Hurrengo hausteskundeak irabazten baldin baditugu ez dut Garoña itxiko”.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Klikak, ehunetik sei benetan atomikoak
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/17 Azken aldaketak 2009/10/17 23:44
“Eta argindarra ere baduzuela nahi duzuenean piztu eta nahi duzuenean itzaltzeko?” (Joseba Sarrionaindia. GAU ILUNEKOAK. Elkar Argitaletxea, Donostia, 2008).
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Plagioak baldintzak betetzen ez dituenean
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/19 Azken aldaketak 2009/10/20 09:09
Ez, Bernardo Atxagaren ildotik ez dugu plagiorik gaitzetsiko, nabarmenduko baino. Kazetari naizen aldetik ez dagokit neri plagiorik salatzeari ekitea, nekez baitago lanbide kopiatzaile handiagorik. Baina, aldi berean, zilegi al zaigu Ramon Rotetaren egiazko sorketa-ahalmena, oraingoz behintzat, auzitan jartzea?
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Ezta larrua jotzeko ere
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/21 Azken aldaketak 2009/10/22 01:43
Azor yatea, frankismoaren ikurrik adierazgarrienetakoa, Burgosko lautadako motel baten atarian datza, lehorrik lehorrenean. Haren ugazabak luxuzko “pikaderotzat” erabiltzeko asmotan erosi zuen baina ideiak ez zuen batere arrakastarik izan. Francisco Franco eta Carmen Polo bikotearen lizar, intxaur, haritz eta sikomoro egiptoarrez jantzitako logelak (ez zuten elkarrekin lo egiten) ez dira nonbait inoren libidorik limurtzeko gauza izan.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Hipatia, Alexandriako elipsia
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/23 Azken aldaketak 2012/09/18 09:17
“Tú no cuestionas lo que crees. No puedes. Yo debo”. Esaldi honetan laburbiltzen da Hipatia filosofoa eta Orestes prefektuaren arteko jokabide ezberdina eta, besteak beste, Amenabar zuzendariak ‘Agora’ filmean aldarrikatzen duen intelektualaren zeregina. Egiaren perfekzioa ez baita biribila, elipsia baizik.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Funtzionatu ala ez, that's the question
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/25 Azken aldaketak 2009/10/26 18:27
“Los hombre que no amaban a las mujeres” gustura ikusi ondoren “La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina” noiz etorriko zain egon bazara, denboraz zaude iritziz aldatzeko eta, trukearen truke, hobe zenuke beste filmen bat ikustera joan, “Si la cosa funciona” esate baterako, Eibarren bertan gainera, non eta Coliseoan. Funtzionatu egiten du. Ez da gutxi.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Egunkarien azken hatsa
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/27 Azken aldaketak 2012/09/05 08:59
Egunez eguneko jaitsiera-datuen arabera, 2043ko udaberrian ahituko da prentsa idatzia Estatu Batuetan, orduan utziko dio-eta atzenengo irakurleak azken egunkaria erosteari. Noski, adibidea besterik ez da, fikzioa alegia, ezein egunkarik ez baitu iraungo azken irakurlea galdu arte, baina anekdotak argi asko azaltzen du maldan beherakoa zein larria den. Paperezko prentsarenak egin omen du.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Autoentzako euskal argindar-sarea abian
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2009/10/29 Azken aldaketak 2012/09/05 08:59
Euskal Energiaren Erakundeak eta Repsolek elkarrekin sinatu dute, gaur, auto elektrikoen bateria-karga sarea Euskal Autonomia Erkidegoan ikertzeko, garatzeko eta indarrean jartzeko hitzarmena. Inork ez du honez gero uste berandu baino lehen autoak argindarrez ibiliko ez direnik. Baina, auto elektrikoak ibiliko badira, nonbait kargatu eta birkargatu beharko dira. Honek bi arlo landu beharra eskatzen du: azpiegitura eta teknologia berri-berria.
Non kokatuta Blogak / Amatiño