Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
2849 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Elementu mota









Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Ip
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2015/07/29 Azken aldaketak 2015/07/23 15:08
Ip zaio izena. Ip baino ez da, Canfranc gainean, 2.115 metrotan dagoen iboia, Pirinioetako aintzira. Auskalo zein ote izen labur horren jatorria baina, urrutiegi joan beharrik gabe, ezin gero ahaztu ip/ib sustraiari dariokeen ur-zentzua, ibai, ibar, ibi eta iboi bera kasu.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Nafarroa is different
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2015/07/22 Azken aldaketak 2020/04/16 14:40
Zergatik, Euskal Autonomia Erkidego abertzalean, lehendakari ez abertzalea normaltzat hartu beharreko aniztasunaren adierazgarri da eta, Nafarroa ez abertzalean, ostera, lehendakari abertzalea kontu handiz hartu beharrekoa? Euskara, politizatu behar ez den guztion ondarea baldin bada Gasteizko legebiltzarrean, zergatik abertzaleena baino ez da Iruñekoan?
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Ez zen alferrik pasatu
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2025/09/20 Azken aldaketak 2025/09/30 16:24
Zalantzak ditut Lurdesek gogoko izango ote lukeen Inge Mendioroz (1) zuzendariaren “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” (2) dokumentala. Batetik, ez dudalako uste berak bere burua biktimatzat zuenik eta, bestetik, gizonezkoz ingurututako munduan ia emakume bakarra zenaz jabetzeak gainbeherakada baino jaikialdia ematen ziolako. Guztiz baikorra eta gozoa zen eta, ez horixe, dena egina eman eta erraz joan zitzaiolako.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Debako herri-mugimenduaren historia arrakastatsua
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2016/12/28 Azken aldaketak 2016/12/25 22:08
Jose Mari Izaga (semea), Pako Saralegi eta Carmelo Urdangarin hirukotearen eskutik kalean da ‘EZ, EZ, EZ. Debako Zentral Nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia’ izenburupeko liburua (Elkar, 2016), non biltzen diren 1973tik 1977ra bitartean, Deban, indarrean aritu zen Arrisku Nuklearraren Aurkako Batzordearen nondik norakoak eta jarduerak. Alegia: “Informazioa hedatuz eta parte hartzeko bide baketsuak erabiliz, enpresa garrantzitsu bati eta Estatuko Administrazioari aurre egin zien mugimenduaren” garaipenaren historia.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Mahaia, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzarrarena ote?
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2012/12/29 Azken aldaketak 2012/12/29 10:36
Bakartxo Tejeria buru duen Mahaia albiste dugu egunotan. Harako Mahaiak adostu du urtarrilaren 14tik aurrera lan-batzordeak osatzeari ekitea eta Mahai berberak zehaztu ditu hilaren 24an zein 31an eratu beharreko lehen ohiko bilkurak. Hala ere, zorioneko Mahai erabakitzaile hau, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzararena ote?
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Deabrua, lehiakortasuna eta liberalismoa
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2018/03/13 Azken aldaketak 2018/03/12 18:02
Munillak baserriko kutxa zaharretik atera du deabrua, gotzain donostiarrak berak baino ikusten ez dituen gaiztakerien aitzakiaz. Beste hainbatek, ordea, lehiakortasuna eta liberalismoa jotzen ditu deabrutzat, elkartasuna eta solidaritatea zapuzten dituztelakoan.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Etxekoen eta etxekoaren zoramena
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2025/08/14 Azken aldaketak 2025/08/19 10:52
Donostiako Victoria Eugenia antzokia benetan mukuru beteta, ikusentzuleek etxekotzat hartu zuten Xabier Anduaga km-zeroko tenorra. Gutxi, gero, bera bezain etxeko. Antzokitik harrikada batera jaioa, Donostiako Orfeoian umetatik hasia eta sei urte baino ez zituela sortutako Musikenen (1) ikasia, egungo euskal tenorrik onenak “etxean” jokatzen zuen… igarri-igarrian.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Etika eta estetika
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2017/06/29 Azken aldaketak 2017/06/27 19:12
Inbertsio arduratsua aztergai izan zen aurreko asteartean, Bilbon, Bizkaiko Diputazioak, Finecok eta Deustuko Unibertsitateak elkarrekin antolatutako jardunaldian. Hizlariek azpimarratu zuten, oro har, inbertsiogileek gero eta gehiago egiten dutela apostu iraunkortasunaren alde eta ingurumena ez dela honezkero defenditzen “aurpegia garbitzeko”, baizik-eta, bestela, negozioak ez lukeelako etorkizunik izango.
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Villarreal de Berriz, XVIII. mendeko ingeniari, arkitekto, enpresari eta “novatorea”
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2021/08/13 Azken aldaketak 2021/08/18 20:05
Koldo Mitxelenak esana, Ilustrazioaren eraginez eta Xabier Muniberen ekimenez 1765ean sortutako Euskal Herriko Adiskideen Elkartea dela “euskal historiako higikunderik garrantzitsunea”. Mugimendu hura ez zen, ordea, egun batetik bestera agertu. Ilustrazioaren aitzindariak izan ziren “novatoreak” eta gurean behintzat, gogoangarrienetakoa, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz (Arrasate 1670 – Lekeitio, 1740).
Non kokatuta Blogak / Amatiño
Letxerinetako Leize Izoztua
Amatiño-(e)k eginda argitaratuta 2015/04/08 Azken aldaketak 2015/04/08 21:32
Iaz ez nintzen ausartu eta aurten, aldiz, nahiz kostata, goraino. Letxerinetako Leize Izoztuak merezi du ahalegintxoren bat, mila metroko igoerak (1.020 - 2060 m.) ahalegintxoa baino zertxobait gehiago eskatzen duen arren. Batez ere azken larre-lautadatik (1.670 m.) gora, kranpoiez, amaierarik gabeko (390 m.) harkaitzarteko korridore aldapatsu eta izoztuan zehar.
Non kokatuta Blogak / Amatiño