Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Rafael Anchia, Ipuruan

Rafael Anchia, Ipuruan

Amatiño 2016/07/14 15:20
Rafael Anchia, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, atzo izan zen Ipuruan, denboraldi berriko lehen entrenamendua bertatik bertara ikusten, Mikel Larrañaga presidente-orde eibartarrarekin batera. Armaginen elastikoa jantzi eta saio guztia urbitsetan irentsi omen zuen.

Pilotariak izan ziren Rafael Anchiaren aitxitxa eta aita, biak gero, puntistak.  Aurrena, Faustino Mitxelena, Eibarren jaioa eta bigarrena, berriz, Julio Anchia, Markinan. Rafael ere puntista izandakoa da, Munduko Pilota Amateur Txapelketetan aritutakoa. Gaur egun Alderdi Demokrataren parlamentaria da Texasko legebiltzarrean, Nazioarteko Merkataritza eta Kanpo Harremanetarako Batzordeburua eta Hillary Clintonen taldekidea lehendakaritarako hauteskunde-kanpainan.

Rafael Anchiak osatzen du, John Garamendi Estatu Batuetako kongresistarekin eta David Bieter Boiseko alkatearekin batera, euskal interesek Estatu Batuetako erakundeetan duten ordezkaritzarik eraginkorrena.

Anchia

Rafael Anchia eta Mikel Larrañaga, atzo Ipuruan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: