Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Pentsatzen dena esan ala ez esan

Pentsatzen dena esan ala ez esan

Amatiño 2015/04/17 23:35
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak “vienen a quitar los puestos de trabajo de aquí” salatu omen dute PP alderdiko zenbait arabar burukidek. Itxura denez, Araban “hay menos euskaldunes y eso supone una barrera enorme para que los alaveses puedan acceder a la Administración”.

Ez da batere argudio berria. Ez PPkoa eta ez arabarra ez zen alkate bati esan nion, behin, ez zuela udal-lanpostuak betetzeko gutxieneko euskararik eskatzen. Eta erantzun zidan: “Ya sé, pero no se trata de que nos ocupen todas las plazas los del Urola. Tampoco es eso”.

Zalantzarik ez gero, harako alkate hura ez zela ausartu pentsatzen zuena jendaurrean esaten, lepora egingo ziotelakoan edo. Arabako PPk uste du, ordea, horrelakoak esanda txaloak eta botoak jasoko dituela. Osterantzean, pentsatu bai, baina ez zukeen sekula agirian esango.

ALBERTO
ALBERTO dio:
2015/04/22 18:18
Barregurea emoteko modukoa, lotsarik be ez dekie, eurek esaten deuren bezela, danak garela espainolak!! beraz, holan izanda ezkara danak bardinak, ala? ba "probintzia" batetik bestera joateko eskubidea edukiko dogu, ezta?, hori bai, musturretik pasatuko deuskue gu, Sabino Aranaren antzera, arrazista hutsak garela, ta inon egotekotan Espainar fazismoan datza arrazakeri galanta. Ha ta guzti, Arabako biztanleriaren osaketa ikusita, honeek adierazpenok boto zaparrada emongo deutsie, gente asko "espainartzat" dauka eta, bere burua.

Agur bero bat.

Alberto
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: