Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Maldan behera aritzeko jaioak gara

Maldan behera aritzeko jaioak gara

Amatiño 2014/09/14 13:45
Ezin esan, seguru, aurrena izan nintzenik, baina hor nonbait, hurrean… ezin bestean. Gaur egun ezin izango nuke egin. Ez dira alferrik hogeita bost urte joan. Maldan behera aritzeko jaioak gara.
Maldan behera aritzeko jaioak gara

Mendi-seinalea

Azkoitia, Azpeitia, Elosu, Bergara, Soraluze, Elgeta, Eibar, Elgoibar… badu Karakatetik Irukurutzetarainoko ordu t’erdiko ibilaldiak ikuspegi ederrik, jirabiran. Honelakorik ezertxo ere ez zen, jakina, duela 4.000 urte, Arribiribilleta trikuharria eraiki zutenean. Baina ingurumarian ziren, orduan ere, egungo Aiako Harria, Aizkorri, Ernio, Kurutzebarri, Udalaitz, Orixol, Anboto, Gorbeia, Lekanda, Ganekogorta, Urko, Oiz, Sollube, Kalamua, Arno, Izarraitz eta gainerakoak, itsasoa ere tarteko. Kristoren parke naturala etxetik ordu erdira.

Umetatik ezagutu izan dugu Arribiribilleta harritzarra etzanda, lau-lau. Nor ez da gero noiz edo noiz gainean jarri hamarretakoa egiteko? Orain, berriz, jaso egin dute, guztion poz eta atseginerako, eta, diotenez, jatorrizko egoeran zutik ipini. Monolitoa omen da, zutarria, mehirra… baina ez al zen ba trikuharriaren txapela? Auskalo!

Dena den, bego Arribiribilleta zutik nahiz etzanda, Euskal Herriko megalito bildumarik nabarmenenetakoa gogoangarri eta gomutagarri. Zazpi trikuharri eta bederatzi tumulu elkarrekin, bata bestearen ondotik, sei-zazpi kilometroan, ez dira gero artaleak!

UdalaitzAnboto

Udalaitz, Orixol, Anboto... Barrenean, autopista Soraluzen zehar eta, eskuinaldean, Eibar

Ni

Arribiribilleta, tente

Hirukurutzeta

Irukurutzeta (899 m.), Arribiribilleta ingurutik

Gainera, besteak beste, mendi-bizikletan ibiltzeko leku benetan aparta, apartarik bada. Karakate muturretik Bergarako Gorlaraino, Pol-pol iturrian zehar, joan-etorri polita, joanean batez ere. Ez da, inondik ere ibilaldirik zailena, baina bai, behar bada, ederrenetakoa. Nik neuk laurogeigarren hamarkadaren hondarrean egin nuen estreinako.

Ezin esan, seguru, aurrena izan nintzenik, baina hor, nonbait, hurrean… ezin bestean. Gaur egun ezin izango nuke egin. Ez dira alferrik hogeita bost urte joan. Maldan behera aritzeko jaioak gara.

Asier

Mendi-bidea, aurrez aurre

Bidezidorra

Bidezidor paregabea mendi-bizikletan ibili ahal izateko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: