Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lekeitiotik Biarnorainoko Zanpantzarra

Lekeitiotik Biarnorainoko Zanpantzarra

Amatiño 2015/01/24 19:40
Aire xiberotarrak entzunda heldu ginen, orain hurrengo, Jacako plaza nagusira. Zer aurkituko eta, nolabaiteko euskal inauteri-giroko konpartsak. Bertakoei zer ote zen galdetu eta: “Es el carnaval francés que viene de promoción. San Panza o algo así”.

Hiruzpalau urte omen dira Biarnoko Sent Pançard inaute-taldeak Jacan bildu ohi direla urtarrileko bigarren hamabostaldiaren inguruan. Astero-astero, turismoa erakarri nahian, ikuskizunen bat programatzen ahalegintzen omen da Udala urte guztian zehar; eta, Eguberritako oporraldien ondotik, besterik ezean edo, horra non, betegarritzat baino ez bada ere, Biarnoko inauteria inaute-egutegitik kanpo.

Hala ere, folklorekeria hutsala iruditu arren, ezin esan oinarri gabeko ideia denik, tradizio zaharraren arabera Biarnoko inauteak “betidanik” egin izan baitu, inauteriak hasi aurretik hain zuzen, Aragoiko Echo eta Anso haranetarainoko joan-etorria.

Begi bistakoa da gero, Biarnoko Sen Pançard (Saint Pançart) eta Euskal Herriko Zanpantzar izenen arteko hurbiltasuna. Beti ere inauterietako gehiegizko jan-edanei edo atxikia, “tripazainen” larregikeriei alegia.

Gaur egun, euskaldunik gehienontzat Zanpantzarra Iturengo eta Zubietako joaldunak baino ez badira ere, Azkuek Orion eta Lekeition jaso zuen, barrena, pare bat aztarren. Orion: “Gaur dala, Maria kale, bihar dala Zanpantzart, egin dezagun arte tripan larruan zart”. Eta Lekeition, lar jaten denerako: “Egin dozue Zanpantzar eta Mari Galleta”.

Saint Pançard

Sent Pançard, txapel eta guzti

Bi

Lantzeko Ziripot-en antzera jantziak

Bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: