Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lantegi-eraikinik politena

Lantegi-eraikinik politena

Amatiño 2015/05/03 12:00
Auskalo zein ote den Euskal Herriko eraikinik politena. Ezagunena, segurutik, Guggenheim Museoa. Baina, nire ustez, lantegi-eraikinik politena behintzat, bereziena, ederrena, berriena... Galarretako (Hernani) Orona-Ideo deritzana. Eta oso jende gutxik ezagutzen du, ez dago-eta, euskal hiritarrik gehienontzat, bidegurutzerik urratuenean.

Igogailu-kooperatibak sortu zeneko berrogeita hamar urteurrena ospatzeko iaz inauguratua, Orona-Ideo delakoa autoak geldiarazten dituen eraikin “galaktikoa” da. Xabier Barrutieta arkitektoaren egitasmoak etorkizuna irudikatu nahi du, lursoro arruntetik bikaintasunera bidean, gorantza altxatzen den berrikuntzaren plater hegalaria balitz moduan.

Lantegia, unibertsitatea eta ikerkuntza bere baitan biltzen dituen innovation city honek teknologia, sorkuntza, diseinua, energia, iraunkortasuna eta joera-joeran dauden beste hainbat paradigma estrategiko aldarrikatu nahi ditu.

Geotermiaz, biomasaz, eguzki-indarrez eta bestelako berriztagarriez energia-eraginkortasunaren apostua sortze beretik egin duen 70 milioi euroren erronka, 40.000 metro karratutan barrena eraikia (lau futbol-zelai beste), goi mailako 450 lanposturentzat burutua.

Eta, gainera, nabarmen polita.

Orona3

 Aurrekaldetik

Orona1 

Aldamenetik

Orona2

Atzekaldetik

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: