Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Izaskun, Carthagoko Foro Erromatarraren zaharberritzailea

Izaskun, Carthagoko Foro Erromatarraren zaharberritzailea

Amatiño 2016/07/23 00:05
Izaskun? Nongoa zara? Galdetu nion Cartagenako Foro Erromatarraren zaharberritzaleari eta berak erantzun, sarri berdintsu erantzun behar izan duenaren etsipenaz: “Hemengoa, bertakoa, Cartagenakoa”. Eta izen hori? “Aita Zumarragan egon zen aspaldi lanean eta…”
Izaskun, Carthagoko Foro Erromatarraren zaharberritzailea

Izaskun

Hasdrubal “Ederra” buruzagi kartagoarrak Orison iberoa garaitu zuen, Qart Hadasht (Hiri Berria, fenizieraz) sortu K.a. 227 urtean eta kartagoarren hiriburu nagusitzat ezarri. Bertatik atera zen Hanibal 218an, elefante eta guzti, Alpeetan zehar Italiarantza abiatzeko. Bederatzi urte eskas geroago, berriz, Eszipion jeneral erromatarrak hankaz gora bota zuen kartagoarren boterea, hiria bereganatu eta izenez aldatu: Carthago Nova.

Bi mila urte geroago, Cartagenak 215.000 biztanle ditu, egungo kartagoarrek orduko aztarrenak induskatzen eta ikertzen jarraitzen dute (Repsolek bertan duen findegiaren diru-babesaz) eta Foro Erromatarraren zaharberritzaile nagusiari Izaskun Martínez zaio izena.

Duela 2.000 urte, Carthago Nova Mediterraneoko porturik aberatsenetakoa zen eta, oraindik ere, begi bistan dira orduko antzokia, anfiteatroa, galtzadak, dorreak, harresiak, foroak eta termak.

Orain dela bi mila urte, euskaldunok Santimamiñen bizi ginen eta Urdaibaiko ostrak eta txirlak jaten genituen gordinik. Kartagoko erromatarrak, berriz, ardoz eta olioz bazkatzen ziren, leiho kristal zeharrargidunez baliatu eta, besteak beste, bazituzten bainuetxeak non gela hotzari “frigidarium” zioten, epelari “tepidaria”, beroari “caldarium” eta saunari “sudatio”.

Hala ere, han ere, orduan ere... txakurrak oinutsik.

.

Termak. Solairupeko lurrun-bideak

.

Duela bi mila urteko hormak eta  kristal zeharrargiak

.

Potzua, etxe-barruan. Oraindik ere ura du

.

Gelak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: