Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gizarte-sareak eguneroko kazetari-lanaren lagungarri

Gizarte-sareak eguneroko kazetari-lanaren lagungarri

Amatiño 2014/04/10 17:35
Euskal Kazetarien Elkartearen zein Repsol Gidaren ekimenez eta eraginez atzo eratu zen, San Mames Barriaren Prentsa Aretoan, kazetaritza digitalaren gaineko jardunaldia. Logistika-antolatzaile, berriz, Petronor findegiaren Komunikazio arloa. Oro har, hogeitaka kazetarik parte hartu zuten, denak ere Bilbo ingurukoak gehienbat.

Hiru izan ziren, besteak beste, hitzaldi nagusiak. Jose Antonio del Moral Alianzoren zuzendariak azaldu zuen gizarte-sareak zertan diren gaur egun Euskadin. Borja Martinezek, Interaktiba enpresaren sortzailea den aldetik, Petronor findegiaren erreputazio digitalaren berri eman zuen; eta Repsol Sozial Media taldeko Cristina Fernandez-ek, berriz, ondoko galdera honi dagokiokeen erantzun-zerrenda ezarri: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día a día?”.

Komunikabide klasikoetako kazetariek (agentzia, egunkari, aldizkari, irrati nahiz telebistakoek) parte hartu zuten neurri handi batean, baita zenbait euskarri digital garrantzitsuren arduradunek ere.

Aurkezpen-lanetan eta filosofia-eremutan mintzatu ziren Lucía Martínez, Euskal Kazetari Elkargoaren dekanoa, eta Jose Ignacio Zudaire, Petronorren Erakunde-Harremanetako zuzendaria.

Jardunaldiaren inguruan, abaguneaz baliatu zen Athletic-en Marketing Zuzendaritza, Alvaro Vitores, bertatik bertara zelai berria kazetariei erakusteko.

Athletic

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: