Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gipuzkoa, motor bila

Gipuzkoa, motor bila

Amatiño 2015/03/04 15:40
Unibertsitate, enpresa eta berrikuntza esparruetako hainbat persona ezagunek aurkeztu dute aste honetan “Gipuzkoa garaile” ekimena, Gipuzkoa hobearen aldarritan. Zazpik osatzen dute kontseilu eragilea eta hasiera beretik hirurogeitik gora dira egitasmoa bere egiten dutenak. Nabarmenena ez da honelako ekimenik sortzea. Nabarmenena da honelakorik sortu beharra sentitzea.

Gizarte zibiletik sortutako sarea, Gipuzkoaren etorkizunaz arduratua, hainbat hausnarketaren ostean proposamen zehatzak egiteari ekin nahi diona. Ekimen irekia eta anitza. Gipuzkoaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna areagotzeko, bertako berrikuntza eta ikerkuntza sustatzeko eta, ondorioz, gipuzkoarren kohesioa eta ongizatea hobetzeko. Etorkizuna lantzeko.

Segurutik honezkero dauden guztiak dira eta, behar bada, ez daude –oraindik— diren guztiak. Zer gerta ere, ekimena txalotzeaz gainera, zilegi bekit ondoko kezka biak azaltzea:

1. Honelako ekimen batek, adierazpen esanguratsua ez ezik, eguneroko motor indartsua behar izango du aurrera egingo badu. Non da, nor da, bastidore arteko motorra?

2. Honelako ekimen batek, sortzaile ezagunak eta adituak ez ezik, ordu asko eman ahal izango dituzten langileak behar izango ditu. Orain arte agertu diren aurpegiak ez ote, aurretik ere, lar lanpetuak?

 Gipuzkoa garaile

Gipuzkoa Garaile

 Gizarte zibiletik sortutako ekimena da.

 Gipuzkoaren orainaldiaren eta etorkizunaren eta gure lurraldeak aurre egin beharreko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izatera bideratu beharko gintuzketen tresnen inguruan hausnarketa kolektiboa egin dugun pertsona multzotik jaio da.

Horretarako, bultzatu nahi dugun ekonomia-egiturak oinarri hauek izan beharko lituzke: pertsonak, haien talentua, industria aurreratua, ikerketa, garapena eta berrikuntza, mundura zabalik dagoen lurraldea, Gipuzkoako espiritu ekintzaileari balioa emango diona eta non enpresak, langile eta enpresaburuen arteko etengabeko lankidetzan eta elkarren arteko konfiantzan oinarritutako proiektu partekatuak diren.

Hitz gutxitan esanda, enpresa lehiakorrak, aberastasuna sortzen dutenak, sozialki konprometituak eta, aldi berean, ingurunearekiko arduratsuak direnak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: