Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakundek ahaztu, “berdintasunik eza”

Emakundek ahaztu, “berdintasunik eza”

Amatiño 2016/10/28 00:05
Izaskun Moiua jabetu zenean, 2005 urtean, Emakunde erakundearen zuzendaritzaz, 'Berria' egunkariak elkarrizketa egin zion eta haren ahotan honako burulerro hau jarri: “Genero berdintasunik eza da munduaren arazorik sakonena”. Batek daki, segurutik bai. Baina, hamaika urteren bueltan, Emakundek ahaztu egin du, nonbait, harako leloa. Ez du behintzat, zehatz mehatz, beste hainbeste jarri herriz herri ibiltari bota berri duen autobus handi-mandian.

Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatu ohi du urtero, eta aurten ere, XIII. Foroaren baitan, aurrekoetan hain harrera ona lortu izan omen zuten ekitaldi ibiltariak bideratu ditu, han-hemenka. Baita autobus lerden askoa kaleratu ere, neska-mutikoei --egunero jaso izaten dituzten mezu sexisten gaineko hausnarketarako-- lagungarri gerta dakien.

Autobus ederra da gero, primerakoa, Eibarren esaten den bezala “diruari begiratu barik” itxuratutakoa; baina, betiko baina, euskarazko ikuspegitik, behintzat, horren itxurazkoa ematen ez duena.

Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten da” dio autobusak, hizki handi samarrez, edonork urrutitik irakurtzeko moduan. Nago, ordea, leloak ez ote duen esan nahi “berdintasunik eza”, Izaskun Moiuak duela 11 urte Berria egunkarian egin zioten elkarrizketan aldarrikatu zuen bezalaxe.

Geroztik, auskalo ardurarik eza den, konturik eza, kontrolik eza, ezaguerarik eza edo jaramonik eza. Ez nuke pentsatu nahi gogorik edo gurarik eza denik. Baina, esango nuke esan, aukeran, prezio berean, “berdintasun eza” lar motz eta zatar geratzen dela horren autobus dotore, apain, bikain, erakargarri eta arolean.

Emakunde3

Emakunderen autobus ibiltaria

Emakunde2

jaime
jaime dio:
2016/10/28 17:57
“Genero berdintasunik eza da munduaren arazorik sakonena”.
Zinez, ez dut ongi ulertzen zer esan nahi zuen Izaskun Moiua andereak. Genero berdintasuna ezartzea ezinezkoa da substantiboak sailkatzen eta ezberdintzen dituelako: maskulino, femenino eta neutro. Beharbada, genero eta sexu hitzak nahasten zituen eta ez zekien izaki bizidunek, gizaki eta emakumeak barru, ez dutela generorik sexu baizik. Hain aipatutakoa den “genero-indarkeria”, substantibo edo izenei sekulako jipoia ematea izango litzateke, eta, egunero indarkeri honen lekukoak gara irakurleok!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: