Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Birritan biktimak

Birritan biktimak

Amatiño 2016/08/10 00:05
“Indarkeriaren biktima guztiak injustuak izan dira” eta “biktima denek merezi dute gizarteak gogoan izan ditzan” aldarrikatu dute, beste behin, Joxemari Kortaren senide eta adiskideek, ETAk 2000ko abuztuaren 8an lantegi aurrean erail zuen enpresariaren oroitzapenetan.

Gai berberau izan genuen hizpide atzo bertan, lagunarteko afarian. Ez da gero gai berria. Eta, aitortu dezadan, ezta eztabaidagarria ere honezkero, dena esana-edo dagoelakoan. Bai ote?

Zenbait segundo luze behar izan genituen mahaikideok konturatzeko, gurekin batera mahai berean eserita zegoen alargunetako baten senarra ETAk hil zuela orain dela ia 30 urte.

Seguru asko biktima guztiak dira bidegabekoak, baina batzuk biktima direna ere ahaztu egin zaigu. Segurutik biktima denek merezi dute gizarteak gogoan izan ditzan, baina komunikabideetan agertzen ez direnak ez ditugu gogoratu ere egiten.

Eta hau gertatzen baldin bazaigu azken bi belaunaldiotako euskal tragediaren lekuko izan garenoi... Zer ez ote zaien gero pasatuko askoz ere erreferentzia labur, urrun edo berri dutenei!

Biktima guztiak dira biktimak, eta denak bidegabekoak. Baina iruditzen zait, akaso oker, biktima isil, bakarti eta ezezagunen bidegabekeria nabarmen latzagoa dela, tristeagoa, jasangaitzagoa. Birritan direla biktima, alegia.

Jon
Jon dio:
2016/08/10 19:27
Arrazoia duzu. Biktima guziak ez ditugu maila berean jartzen. Zortzireun era geiago aipatzen dira baina, bakar batzutaz baino ez dugu gogoratu nahi. Korta, Uria, politikariak eta beste batzutaz bakarrik gogoratzen gera erail zituzten urtemuga iristen denean. Lotsagarria iruditzen zait Kortaren homenaldira joan ziren politikari era abarren jokaera. Ser gertatzen da? batzuek lehen mailakoak direla eta besteak berriz mailarik ez dutela?
Jon
Jon dio:
2016/08/10 19:48
Eta beste hauek guziak zer? No eran de los nuestros Sodupe jauna? Zer adierazi behar die politikari horiek beste lista honetan dauden biktimari kon era biktima bezela trataera badute?
http://clientes.vianetworks.es/personal/angelberto/listatentados.htm
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: