Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Austriarren abilezia

Austriarren abilezia

Amatiño 2016/12/08 00:05
Erreferendumak joeran omen dauden honetan, atera bai kalera mikrofonoa eskuan hartuta eta galdetu jendeari pasatu ahala: nongoa zen Hitler? Eta hamarretik bederatzik erantzungo dizu: alemana. Ondotik, berriro galdetu: eta Beethoven? Eta gehienek austriartzat joko dute. Distortsio hau omen da sekula Herri batek historiari sartu dion ziririk handiena.

Austriako agintarien erabakia da Adolf Hitlerren jaiotetxea erabat itxuraldatzea, nostalgiak jotako neonaziek bertaraino erromes joaterik izan dezaten. Baita –nik uste--, bide batez, Hitler zenaren gaineko turismo-arriskua murrizteko ere. Austriak ez du Hitlerren memoria nabarmenegirik hurbilean nahi. Eta ez gizarte ezkertiarrik petoena edo aurrerakoirik eredugarriena delako, arazorik nahi ez duelako baino.

Benetan zein  txantxetan, auzoko austriarrei ezin ukatuzko abilezia bikoitza leporatu ohi diete alemanek oro har eta historialariek gehienbat. Austriak ez baitu soilik lortu munduak Hitler militar austriarra alemaniartzat jotzea, baita Beethoven alemaniar musikari handia austriarra bailitzan azaltzea ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: