Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2012 Otsaila 27 Zenbera
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Zenbera

Zenbera erosi genuen alabak eta biok, larunbatean, Baionako merkatuan. Hogeita hamar urte luze ez genuela, elkarrekin behintzat, zenbera freskorik ikusten. Berak oker asko uste zuen, gainera, umetan eta Itsasuko “Bakea” bordan hain gogotsu jan ohi zuen esnekia gaztanbera (gatzatua) zela, ez zenbera.

Auskalo baserri-giroan baina, kalean behintzat, ez da batere ohikoa zenbera. Are gutxiago hegoaldean. Izena ere iparraldekoa du. Behar bada, niri aditzea egokitu izan zaidanez, “xemera” Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta “xemerona”, ostera, Lapurdin,  euskarazko  “sembe - seme”  aldaketa fonetikoa lekuko.

Larramendiren hiztegiak (1745) gaztanbera eta mamia jasotzen ditu, ez, ordea, zenbera hitzik. Azkuek (1906) behenafarreratzat jotzen du; Lhandek (1926) Bidarraiko zenberona lehenetsi eta “fromage blanc” gisa itzuli. Oraintsuago, Labayru hiztegiak (2003) gaztanbera adierarekin batera bildu du eta Ibon Sarasolak (2007), berriz,  XVII. mendean kokatu hitzaren idatzizko lehen agerraldia, zuberoerazko eremu inguruan.

Azkenik, sareko U.Z.E.I. hiztegiak  zenbera, gaztanbera, gatzatua eta mamia elkarren pareko jarri arren, ez da hori, inondik ere gero, aurreko larunbatean saltzaile baxenabartarrak Errobi gaineko zubi ondoan esan ziguna. Harentzat, bederen, gasna (fromage/queso), gaztanbera (lait caillé/cuajada) eta zenbera (ricotta/requesón) zeharo berdinezak ziren.

Wikipediak ez dakar zenbera sarrerarik. Bai, ordea, “requesón” zertan den adierazi.  Harrigarri, bestalde, frantsesez, ingelesez eta alemanieraz, jatorrizko hitzik ezean,  italierazko “ricotta” (berregosia) erabiltzen dela sarrien.

Eta, hain zuzen, nondik ote dator gero zenbera hitza? Ze, gaztanbera gazta-biguna baldin bada.. zer da zen-biguna? Hau da, zer da ZEN?

Baionako zenbera

Zenbera, proteina asko eta koipe gutxi

Baionako merkatua

Baionako merkatua, Errobi ibai ondoan

Amatiño 2012/02/28
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30