Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2012 Otsaila 17 Txillardegiren omenez
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Txillardegiren omenez

Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.

Ezker Abertzaleak Txillardegi omendu du. Ondo dago gero Txillardegiren euskararen aldeko adorea eta maisutza omentzea. Gainerakoak ez zaizkit, ordea, horren ulergarri iruditzen.

Txillardegik 1967an utzi zuen ETA, Franco hil baino zortzi urte lehenago eta ETAk armak uztea erabaki baino 44 urte lehenago. Txillardegik ESB (Euskal Sozialista Biltzarrea) sortu zuen 1976an, politika egiteko eta Euskadi erakundetzeko. Erregimen zaharrak indarrean zirauela gainera, erreforma politikoa erreferendumez onartu aurretik.

Ondo dago Txillardegi omentzea. Baina ETAk ez al du aitortu behar 44 urte kostatu zaiola Txillardegiren erabaki berbera hartzea? Batasunaren oinordekoek ez al dute onartuko 30 urte baino gehiago behar izan dutela ESB birsortzen amaitzeko?

Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.

Argia astekaria, 2012ko otsailaren 19an.

XX, Ant. Kaiero, I Aldekoa, Txillardegi, K Caballero. ESB. 1977 martxoa

Andoni Kaiero, Iñaki Aldekoa, Txillardegi eta Karlos Caballero, ESBren sortzaileetakoak, 1977an.

ESB, Eibar.1976

ESBren aurkezpena Eibarren, 1976an. Ezkerretik hasita, lehena eta hirugarrena Eduardo Artamendi eta Alberto Zuazua eibartarrak, nire koadrilakoak. Bigarrena, Karlos Caballero gasteiztarra, hogei urte geroago Kongresoan  EAJren diputatu. Beste biak, ezkutupetik atera ezinik, argazki-kameraren beldur. Daitekeena eskuinekoa Pepi Intxausti (G.B.) izatea.

Amatiño 2012/02/17

Abandonoa.

Jaime — 2012/02/17 16:34
Txilardegiren abandonoa, ia, bezain garrantzitsua gertatu zen ETAren 5.Asanbladaren "alma mater" izandakoarena, Federiko Krutwigena hain zuzen ere. Erakundea uzterakoan, ondo hiltzatua geratu ziztaidan buruan haren hitzak:
HAUEK AUSTRALOPITEKO HUTSAK DIRA, BESTERIK EZ.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30