Amatiño
Ekonomia-egitura osoa aldatu beharra
Espainia da, nabarmen asko gero, Europa guztian zehar langabeziarik handiena duen Estatua. Eta Espainiaren lanik eza ez da ziklikoa, lantzean behingo krisialdiei dariena alegia, oinarrizko ekonomia-egiturari berari datxekiona baino. Hau da, dugun ekonomia-sistema aldatzen ez baldin badugu ez dugu egoerarik aldatuko. Eta orain artekoa egiten jarraituz gero, orain arteko emaitza berberak jasotzen jarraituko dugu.
Inguratzen gaituen egoera larria dela-eta, zenbaitek pentsa lezake Europa maldan behera doala. Eta, seguru gero, Europak garai hoberik ezagutu izan duela orain hurrengo. Baina Europa da %4,1eko paroa duen Austria, eta Europa ere bada %31koa duen Andaluzia. Non da arazoa? Austriarrak andaluziarrak baino argiagoak al dira?
Europan denetarik dago. Herbeheretan, Norvegian eta Austrian %5 baino txikiagoa da lanik eza. Aldi berean, %5-10 bitartean daude eredugarri bide ditugun Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia; %10-15 bitartean, berriz, --Hego Euskal Herriarekin batera--, sarri gutxiagotzat jotzen ditugun Bulgaria, Eslovakia, Irlanda, Hungaria eta Letonia modukoak. Eta Espainiaren batez bestekoa, ostera, %15-20 arteko laugarren geldo-tropelean ez ezik, %20tik gorako azken muturraren puntaren punta lotsagarrian.
Datu ekonomiko hutsak alde batera utzita, hona World Economic Forum-aren arabera Espainiaren postua munduko zerrendan, ondoko hamar esparruotan:
Auskalo lehen bost esparruen postuak nahi eta komeni bezain onerako ote diren baina, zer gerta ere, azken bostek behintzat garbi asko aditzera ematen dute gure inguruko ahuleriak non diren.
Duela hirurogei urte luze Marcelo Gangoiti abade mungiarrak esan zuen esan gizarteak aurrera egingo bazuen behar beharrezko zela, besteak beste, hezkuntza aldaketaren oinarritzat jo, irakaskuntza lan-merkatuaren premietara egokitu, lanaren zein giza-kapitalaren balioa suspertu, diru-ezarpenak egin eta eragin, komunikabide lehiakorren estrategia sustatu, mundura atera... Zenbaitek esango du osoa klasikoa zela. Behar bada bai, baina ni beldur naiz ez ote gaituen zenbaiten modernitateak amildegira eramango.
Hain zuzen, bide batez baino ez bada ere, norvegiarrak, austriarrak eta herbeheretarrak zer dira, modernoak ala klasikoak?
Azken hamabost urteotako gorabeherak Espainian

Datu hauen zama
Behar bada, ataka gaizto honetatik ateratzeko Euskalerria Españatik bereiztea, behin betirako, izango litzateke. Baina nola?