Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2012 Otsaila 02 Euskal Herriaren eskubiderik eza
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Euskal Herriaren eskubiderik eza

Lantzean behin, tarteka-marteka, gure arteko iruzurrik nabarmenetakoa suspertu ohi da Kilimon erreka bailitzan: “Euskal Herriaren eskubidea”. Ez dut nik, besterik gabe, kontrakorik esango baina bai ostera zehaztuko, Euskal Herriaren 'eskubidea' ez dela 'eskubiderik eza' baino egiazkoagoa.

Zer adierazi nahi da Euskal Herriaren eskubidea aipatzerakoan? Euskal Herriko hiritarrok eskubideen jabe garela ala Euskal Herriaren  geografiak, historiak eta barrutiak eskubideak dituztela? Ze, nik dakidanez, lurraldeak berak ez du lar eskubiderik eta, balu ere, ez behintzat bertan bizi diren herritarren eskubideen gainetik.

Urteak daramatzagu nahaspilaturik, geure buruari iruzur egiten, ETAren jaraunspen faltsutik askatu ezinik. ETA ez da mende erdi armetan jarria aritu euskal herritarren mesedetan, euskal lurraldetasunaren ustezko sasi-aldarrikapen mortaletan baizik. Eta ezker abertzaleak arrazoi-puntuaz jabetzeari ekin dio, hain zuzen, lurralde-eskakizunak alboratu eta hiritarrei jaramon egiten hasi denean.

Ez, garbi gera bedi, ez dihardut esaten euskal mapak historiaz, kulturaz, hizkuntzaz zein gizarteaz esangura lezakeenak defentsa sutsurik merezi ez duenik, egungo hiritarren borondate politikoa kontuan hartu beharrekoa dela baino. Edo, nahiago bada, hiritarron benetako etsamina-eguna hauteskunde-eguna besterik ez dela.

Ez dakit nik zer kolore urdinxka ezarri beharko ote geniokeen lurraren, eremu fisikoaren eta mugarrien defentsari, baina zalantzarik ez dut nekez izan daitekeela ezer aurrerakoia, iraultzailea, ezkertiarra, abertzalea edo demokratikoa bertako hiritarren iritzia gogoan hartzen ez baldin badu.

Jakina gero Euskal Herriak eskubideak dituena, baina herriak, ez lurrak, herritarrek alegia. Herritarrik gabeko euskal lurrak ez du eskubiderik. Ezta hitzik ere.

Lurraldetasuna

Amatiño 2012/02/03
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30