Amatiño
Ene que risas hisimos al pasar por el Sendeja
Lope Gartzia Salazar, Paulo Ulibarri, Emiliano Arriaga, Migel Unamuno, Resurrección M. Azkue, Gabriel Aresti, Ander Ros… denak ere sartaldeko euskaldunak, denak mintzo izan dira noizbait “sendeja” hitzaren gainean.
“Ene que risas hisimos al pasar por el Sendeja, chalos y todo nos hiso desde el balcon una vieja…” (Lexicón bilbaino. Emiliano Arriaga, 1896). Zenbat bider ez ote genuen gaztetan hau kantatu zurrutean egin ostean edo erdi lafiatuta. Zatia serioago, berriz, Gabriel Arestik: “Askaotik Sendejara, Bilbaon Esperantza oso mehar, ilun eta laburra da" (Kale artean. Harrizko harri hau. 1970). Mende t´erdi lehenago Paulo Ulibarri okondoarrak bere Gutun Liburuan idatzi zuen : "Orain noa esaten cer igaro zan gau baten ardaoteguiyan Cendessaco corrican” (1823).
Baina, zer arraio da Sendeja? Bilboko kalea, jakina. Baina zer esangura du? Unamuno bertako semeak erantzun (1886): “Los aldeanos llaman a la Sendeja Zinguiria o Zinguiracale que equivale a calle de lodazal o barrizal”.
Iritzi berekoa zen nonbait Azkue eta ildo horretatik ikerketa zehatza bezain zorrotza egina du Ander Ros Cubas hizkuntzalariak (2008). Beronen ustez, zingira eta sendeja bikiak ez baldin badira... anaierdiak bai behintzat eta, zer gerta ere, bata zein bestea latinezko caenica (ciénaga) delakoaren oinordekoak.
Hala ere, Bilbon ez ezik Muskizen ere bada oraindik Cendeja kalerik, Bienandanzas e Fortunas (Lope Gartzia Salazar, 1471-1476) denboretatik Petronorren findegia eraiki arte (1972) ingurune horretan ziren faduren lekuko. Baita noizbait Barakaldon, Deuston eta Zarautzen ere, antza, bertako “cinguiras o braços de canal” (1473) tarteko.
Kale artean. Harrizko herri hau, 1970.
Sendeja, Esperantza eta Askao, errenkadan, Bilboko kale-izenak dira
Sendejaldeko kaia, duela ehun urte inguru
Ene que risas hisimos al pasar por el Sendeja, chalos y todo nos hiso, desde el balcon una vieja.
A la jota Machín, que eres un galopín, que por no trabajar te has metido aguasil.
A las pobres aldeanas no les dejas vivir, que les quitas los cuartos pa beber chacolin.



Zendeja gehiago
Deustukoaz ere beste zerbaitxo esan dezakegu orain, hobeto kokatzen laguntze aldera. "La sendeja que está junto a la casa de los Astilleros del término de Oguena" horrela aipatzen du Sancho Zurbano eskribauak 1610eko eskritura batean.
Eskerrak, bidenabar, Amatiñori neronen artikuluaren aipu eskergarriagatik.
Ander Ros
Kontalaria
Eskerrik asko zuri.