Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Abendua 25 Deba, herri bat
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Deba, herri bat

Estreinako aurten, Gabonetan, “jaixoterrittik” kanpo, Deban. Hainbatek galdetu dit: Eta? Ze moduz? Ondo, jakina, oso ondo. Batere aitzakiarik ez gero. Deba herri bat da. Eta ez naiz “herritasuna” azpimarratzen ari, “bat-asuna” baizik. Ez dihardut neurriaz, kontzeptuaz baino. Deban herri bakar bat besterik ez da bizi.

Oro har, Deban denetarik dago bat: eliza bat, plaza bat, frontoi bat, eskola bat, alameda bat eta kulunka-leku bat, programa bat alegia. Ondorioz, ezin ba bi gizarte, bi herri egon. Izugarri nekez behintzat.

Segurutik jaiotze beretik udalerri txiki samarretan bizi izan direnei ez zaie egoera hau batere aipagarri begitanduko, baina handixeagoetan sortu, hazi, hezi eta bizi izan garenoi harrigarri iruditzen zaigu.

Eibarren, esate baterako, elizaz, plazaz, frontoiz, eskolaz zein jostalekuz, denetarik dago bizpahiru edo gehiago. Eta Getxon edo Bilbon zer esanik ez,  askoz ere gehiago jakina. Baina Deban, ordea, herri bat eta bakarra. Eta, itxura denez, bere buruarekin ondo konpontzen dena gainera.

Gabonetako zuhaitza 550

Debako Aranberrinekoak, Eguberritan

Amatiño 2010/12/25
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
areizaga inazio arregi, 2012/05/22
Ez duzu ezer ulertu Amatiño, 2012/05/20
enpresaririk eza Joxemi, 2012/05/19
Edade kontua ez Tre., 2012/05/18
tilin oier g, 2012/04/30