Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2010 Iraila 09 Energia-pedagogia
Dokumentu Akzioak

Amatiño

Energia-pedagogia

“Nuklearra eta ikatza behar ditugu trantsizio-energiatzat. Badakit jende asko oso eszeptikoa eta kritikoa dela energia nuklearraz, eta ardura handiz hartzen ditut kezka horiek” –Angela Merkel kantzelariaren hitzak, Alemaniako 17 erreaktoreen bizi-iraupena luzatzea erabaki ostean. Alemaniak kontsumitzen duen argindarraren %25 nuklearra da.

Gizarteaz, ekonomiaz zein ingurumenaz energia-arloa dugu gaur egun esparrurik garrantzitsuenetakoa. Energia behar dugu eta behar izango. Ez dago energiarik gabeko garapenik. Eta hizkuntza-politika aipatzen den bakoitzean hainbati gogoratu behar izaten zaion bezalaxe substantiboa “politika” dela eta ez “hizkuntza”, garapen iraunkorra aldarrikatzen denean ere adierazi beharko sustantiboa “garapena” dela, ez “iraunkorra”.

Energiaren erronkaz berriketa asko dago eta azterketa gutxi. Esne-berba gehitxo eta hausnarketa urritxo. Demagogia arras eta erantzukizun eskas. Haserre franko eta eztabaidan planto.

Zenbaitek besterik uste edo nahi izan arren, hau ez da energia fosilzale eta berriztagarrizaleen arteko norgehiagoka. Ezta segurutik nuklear apokaliptikoen eta integratuen arteko lehia ere. Auskalo gero zer gertatuko ote den epe luzera, baina ertainera behintzat gaur egun esku artean ditugun energia-mota guzti-guztiak behar izango ditugu Mendebaldeak goiari eutsi diezaion eta Hirugarren Munduak bururik altxatu dezan.

Eta, horretarako, demagogia dezente gutxiago eta pedagogia nabarmen gehiago behar-beharrekoa izango da. Baina nago ez ote zaigun denetarik falta. Behar bada ez dugu nork irakatsiko, baina ez dirudi ikasteko ere inor askorik gertu dagoenik.

         Apokaliptikoak eta integratuak

Angela Merkel kantzelari alemaniarra

Amatiño 2010/09/09
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04